Seaskak euskarazko hezkuntza aldarrikatzeko manifestazioa egingo du Donapaleun uztailaren 1ean

  • Kolegioko ikasleek brebeta euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatuko dute ostegunean. Ekainaren 29tik manifestazio egunera arte, Amikuzeko ikastola okupatu dute.

Amikuzeko kolegioaren okupazioa. Argazkia: Euskal Irratiak

2021eko ekainaren 30ean - 09:13
Azken eguneraketa: 11:22

Seaska Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak manifestazioa egingo du uztailaren 1ean Donapaleun. EH Bai alderdiak eta LAB sindikatuak babestuko dute martxa. Bertan, 14 eta 15 urteko ikasleek kolegioko eskolaratzea gainditzeko behar duten azterketa, brebeta, euskaraz egin ahal izatea aldarrikatuko dute. Zientzietako ikasgaien etsaminak euskaraz ez dakiten zuzentzaileek ebaluatzen dituzte Frantziako Estatuan, eta horrek euskal kolegioetako ikasleen eskubideak urratzen ditu. 

Brebetako azterketak ekainaren 28 eta 29 bitartean egin dituzte Frantziako ikasleek. Paue edo Bordelen zuzentzen dira etsaminak, eta frantsesez baino ez dakiten irakasleek ebaluatzen dituzte. Errektoretzak Seaskari komunikatu dion bezala, “soilik Historia eta Geografia eta Matematikari dagozkio euskal eskualdeko hizkuntzan osatuak izateko aukera”; zientzietako azterketa ezin da euskaraz egin. Baina Seaskako lau zentroetan euskaraz egiteko erabakia hartu dute. Hori defendatzeko eskaria zabalduko dute Seaskatik ostegunerako deitu duten manifestazioan.

Mediabask hedabideak bildu duen bezala, aurreko ostegunean Seaskak egindako prentsa komunikatuan adierazi du Frantziako Lehen Ministroak diputatuei utzi diela konponbidea aurkitzeko ardura. Ikastolen federazioa haiekin bildu da, eta Errektoretzari zuzentzaile elebidunak hartzeko eskatu dio, baina gobernuak ez die oraindik soluziorik eskaini.

Lege aldaketa

1995etik euskarazko ikasleen azterketak frantsesez ikasten zutenen desberdinak ziren, baina 2016an, zientziak ikasgai gehigarri bezala ezarri zirenean, legea aldatu egin zen. 2017an egin ziren azterketak zuzentzaile elebidunek ebaluatu zituzten arren, 2018tik aurrera, euskaraz ez dakitenek zuzendu zituzten. Horrek, Seaskako ikasleen hizkuntza eskubideen aurka egiteaz gain, arazoak sortu dizkiete ebaluazioa jasotzeko orduan, eskolaratzea gainditzeko beharrezko dituzten notak jaitsi egiten baitizkie.

Ikastola okupatu dute

Ikasleek brebeta egin baino hilabete lehenago, maiatzaren 29an, 10.000 pertsona inguru bildu ziren Baionan euskarazko hezkuntzaren alde egiteko. Orain, brebeta egin ondorengo egunetan, beste hainbat ekintza antolatu dituzte uztailaren 1eko manifestazioa baino lehen. Donapaleuko Amikuze kolegioko hainbat irakasle, ikasle eta gurasok ikastola okupatu dute hiru egunez, ostegunera arte, 14-15 urtekoen zientzietako azterketak zuzentzaile elebidunek ebaluatzeko eskatuz. 

Eñaut Elosegi Xalbador kolegioko zuzendariak agerraldia egin du Amikuzen, eta azaldu du azterketen kopiak kolegioan bertan gorde dituztela hezkunde nazionaleko langile batek “bahitu” eta Pauera edo Bordelera eramatea ekiditeko. Bertan zuzendu nahi dituzte, euskaraz, eta bertaratuak hor geldituko dira “helburua lortu arte”. Euskal Irratiak jaso duen moduan, Elosegik jendearen laguntza eskatu du, eta kolegiora hurbiltzeko deia egin du okupazioak iraun artean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Ipar EHn
2024-11-20 | Leire Ibar
Eguberriko merkatu euskalzalea antolatu dute Baionan

Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.


Katixa Dolhare-Zaldunbide
“Literaturaz gozatzen ikasi egiten da, eta ikas prozesu hori landu behar da gelan”

Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


2024-09-24 | Euskal Irratiak
Bost urte euskara hutsezko lehen haurtzaindegia sortu zela Baxe Nafarroan

Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.


Maddi Kintana
“Badirudi lagunarteko hizkera, Hegoaldean eta Iparraldean, ezin dela banandu gaztelaniatik eta frantsesetik”

Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Elgarretaratzea deitu du EHEk Gorka Torreren sustenguz

“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.


2024-09-03 | Euskal Irratiak
Iparraldeko eskola publikoen %66 elebiduna izanen da ikasturte honetan

Ikasturte honetan, lehen mailako ehun eskola elebidunetan 5.700 ikaslek ikasiko dute. Bigarren mailan hamasei kolegio eta lau lizeotan 1.600 dira. Zailtasun nagusia aurten ere kolegioan euskararen eta frantsesaren arteko oren parekotasuna erdiestea da.


Folklore Basque-a

Uda hasiera. EHZ festibalaren biharamuna (atx, buruko mina). Ikasturte kargatu baten ondotik, hatsa hartzeko gogoa. Burua hustu. Funtsezko elementuei berriz konektatu. Familian denbora hartu, aspaldiko lagunak berriz ikusi eta eguneroko borrokak (pixka bat) pausan eman... [+]


2024-08-22 | Euskal Irratiak
Maddi Kintana: “Gazte euskaldunen hizkeran frantsesak eragin handiagoa du”

Maddi Kintanak Baiona, Angelu eta Miarritzeko gazteen euskara aztertu du bere tesian. Hitz berriak sortzen dituzte baina baita hitzak beste hizkuntzetatik hartzen ere, besteak beste, interneten eraginez.


2024-07-24 | Euskal Irratiak
Katixa Dolhare: «Frantsesa klaseetan literatura azkar lantzen da baina euskara klaseetan anitzez gutxiago»

"Euskara eta euskal literatura, programaketatik ikasgelara" jardunaldian parte hartu zuen Katixa Dolhare Zaldunbidek. Seaskak eta UEUk antolatu Udako Ikastaroen barne. Bere problematikak horiek ziren: Zer leku du literaturak hezkuntza programetan eta nola landu euskal... [+]


2024-07-18 | Euskal Irratiak
Iñaki Iurrebaso
“Euskararen egoera ikusita, gaitasunean bereziki ahul gaude”

Iñaki Iurrebaso soziolinguistak euskararen egungo egoeraren argazkia egin du Baionan iragan zen Hizkuntz politikari buruzko ikastaroan, muga-gaindiko ikastaroen kari.


Eguneraketa berriak daude