Seaskak, Hezkunde Nazionalak eta Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) sinatu dute Ikastolentzako Hitzarmena. Hezkuntza Akademia Errektoretzarekin gorabehera luzeetan jardun ondoren, eskatzen zituen 25etik 19,5 lan-postu erdietsi du Seaskak.
Negoziazioak tirabiratsuak eta luzeak izan dira, eta lortua garrantzizkoa izanagatik, 19,5 lan-postu, Seaskak dituen beharrak ez dira arras bete. Iparraldeko ikastolek 30 irakasle postu behar izanen baitu datorren ikasturtea abiatzeko.
Negoziaziotan eskas diren hamar lan-postuak bere gain hartzeko prest zegoen ikastolen federazioa, Akademiak berriz hamar baino ez zuen eman nahi. Azkenik, herenaren bi parte erdietsirik, hitzarmena sinatu zuten mahaian zeuden hiru erakundeek. Hitzarmena hiru urterako da, hezkuntza ministerioak hemeretzi postu eta erdiren kostua hartu du bere gain.
Seaska urtez urte haziz doa, urtero goiti ari da, 4.000 ikasle ari dira dagoeneko. Beraz, hitzarmena ikasle kopuruaren arabera zehaztua izan da. Seaskako ordezkari Paxkal Indo pozik dago erdietsitako hitzarmenarekin, “datorren eskola sartzea baldintza ‘onetan’ egin ahal izanen dugu” adierazi du. Seaskaren hazkuntza etengabearen lekuko, heldu den irailaz geroztik Arbona-Ahetzen (Lapurdi) zabalduko den ikastola berria.
EEP izan da negoziazioetan hirugarren eragilea. Beste bi aldeek aitortu dutenez, EEP “berme” izan da akordio batera iristeko, haren laguntza eskertu dute horregatik. Hitzarmena lortzeko beharreko den lasaitasuna ekarri du EEPk.
Edonola ere, hitzarmenak baditu bere “hutsuneak”. Konparazionera, Seaskako ikasleek azterketa bat egin beharko dute urtero “euren gaitasunen maila” erakusteko. Beren euskara maila aztertuko zaie, baita hainbat gaietan duten ezagutza maila ere egiaztatu beharko dute. Azterketa hori frantsesez egin beharko dute.
Seaskako presidente ohi Paxkal Indok berak aditzera eman duenez, atal horrek "hitzarmenaren mugak" agerian utzi dituzte. Izan ere, Frantziako Gobernuko ministro batzuek “murgiltze eredua zalantzan ezarri dute azken hilabeteotan”.
Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]
Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.
Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Eric Etxartek Seaskako lehendakarikide ardura hartu berri du urte hatsarrean, Antton Etxeberri eta Sophie Layusekin batera. Peio Jorajuriaren lekukoa hartu dute hirurek, eta Lehendakarikidetza taldea osatu dute.
HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du EAEko irakasle talde batek. Hezkuntza politiken “noraeza” salatu nahi dute, politika horiek etengabeko metodologia berrietan, “burokrazia ikaragarrian” eta IKTen “erabilera zentzugabean”... [+]
Erik Etxartek, Sophie Layusek eta Antton Etxeberrik osatutako lehendakaritzak ordezkatuko du Peio Jorajuria, 2019tik Seaskako lehendakari dena.
Hainbat ikaslek egin dituzte salaketak. Irakasleetako bat sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik eta sexu proposamenengatik salatu dute. Bigarrena, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik. Hirugarrenari dagokionez, ikasleen... [+]
Batxilergoan tutore izan nuenetik ia 10 urte pasa direla elkartu naiz Uxue Juarezekin Ur Mara museoko Toureau etxolan (Alkiza), pagoez eta Koldobika Jauregiren eskulturez inguraturik. Autoritate segitzen du izaten niretzat Uxuek, baina beste zentzu batean orain. Aurpegian... [+]
Astelehen gauean su hartu du Donamartiriko (Nafarroa Beherea) ikastolako eraikin batek. Ez da zauriturik izan, baina kalte material handia eragin du suteak.
Irakasleek baxoko ahozkoa euskaraz egiten laguntzeko ekintza egingo dute. Soinean ahobizi eta belarriprest txapak eramango dituzte, ikasleei adierazteko “babes osoa” dutela euskaraz mintzatzeko azterketan.
Pascal Jocou eta Fabienne Etchegaray aurkeztuko dira Beskoitzeko hauteskundeen bigarren itzulian. Haritza Camblong-ek oraindik ez du zehaztu ekainaren 23ko bozketara aurkeztuko den. Fabienne Ayensak, Beskoitzeko aurreko alkateak, ikastolaren hitzarmenak eragindako desadostasunen... [+]
Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.