Sauveur Falxa laborari aritu izan da Monjolosen (Nafarroa Beherea) berrikitan erretiroa hartu duen arte. Etxeko inork baserrian jarraituko duen itxaropenik gabe, etxaldea beste norbaiti nola pasatu ari da antolatzen, berak eta emazteak erosita eskuratu zuten Goanetxea-k etxalde iraunkor gisa jarraitu dezan.
Zer ari zira erretretan sartu zirenetik?
Oraino lanean, bainan egia erran ez lehen bezala. 2014ko uztailan erretretan sartu niz eta buruilaren 1an, ene alabaren izenean ezarri ditut denak. Hemen eta kanpoan ari da lanean. Tropa ttipitu dugu beraz eta ardien deiztea gelditu dugu, hor niz erretretan senditu. Egun laguntzen dut ardien atera-tzen, sartzen... Etxean okupatzen niz, haur ttipi bat badugu eta haur zain egoiten gira denbora pasa. Kanpoan kurritzen niz ere, aste guziz mendian ibiltzen gira eta ateraldiak egiten ditugu. Kanbiatu dena da nahi dugularik joaiten ahal girela.
Nola lanean ari zinen erretretan sartu aintzin?
Ene emaztearekin Goanetxea erosi dugu 1984an. Hemen beti izan dira 12 hektara lur erabili, horietan beti egin dut hektara bat eta erdi arto bihi ardientzat, eta beste guzia pentze. 200 bat ardi, 150 bat deizteko, atxikitzen nituen eta 16 000 pinta esne saltzen nituen CLPBri. Hazkuntzarako 30-35 bat axuri atxikitzen nituen eta ametarik berexten 15-17 kilo bazituztelarik. Ardiak uda guziz mendirat joaiten ziren. Biziki inportanta zen denbora berean zuhainak egiten bainituen, arrunt guti erosten nuen kanpotik, luzerna pixka bat, bainan arras guti. Egun 150 ardi, gehien eta hazkuntza, badira.
Denbora guzian hola arizan zira?
Ardien ondoan zerri hazkuntza banuen ere. Dozena bat urtez arizan niz Lur Berrirekin “porc fermier du Sud Ouest” delakoan, 500 bat zerri hazten nituen urtean, beti kanpoan. Hura utzita, beste hamar urtez euskal xerri hazkuntza ukan dut, 50 bat zerri urtean, Oteizari joaiten zirenak. Prezioarengatik utzi nuen Lur Berriko xerria, ez ginen gehiago atera-tzen. Prezio horiek beti finkatuak ziren Bretainako prezioen arabera eta ez nuen segurtamenik. Euskal xerriarekin ez zen batere lan bera, zerriek lurrak ez zituzten hainbeste xehatzen. Aldaketa egin nuen ere ez nuelako sistema intensibo batean gelditu nahi. Xerriak utziak ditut duela hiruzpalau urte, fres andana bat egin behar bainuen, kabanak arraberritu... Orduan nehore ez nuen ikusten segidako, eta deliberatu nuen ardiekin bakarrik gelditzea. Oro har, ez niz arizan haunditu nahian. Etxean etxekoz bizitzeari arizan niz, ene kabalendako behar nuena egin ahala etxean eginez.
Zer bilakatuko da zure etxaldea?
Egun batez erran nien haurreri mementua zela, ni erretretarat hurbiltzen ari ninzala eta hauetarik bat interesatua balin bazen, erran behar zuela. Hartan Elorrik erran zuen urte bateko entsegua egin nahi zuela eta ez bazitzakon egoki utziko zuela bere aintzineko ofizioaren segitzeko. Eta hola gertatu da. Mementoan Elorrik “double actif” gisa segitzen du bainan pentsu dut ez duela luzaz iraunen. Haurrekin trenkatu behar dugu zer eginen dugun.
Eta beste norbaiti utzi menturaz?
Elorri instalatu aintzin jadanik pentsaketan hasi nintzan. Ibiltzen ginen AFOGarekin, Laborantxa Ganbararekin ere, gogoeta egiten erretretari eta transmizioari buruz. Lehenago hasi behar nuen. Jendeeri kontseilatzen diet lehenago planta diten, urteak fite pasatzen baitira. 55 urtetan seurik hasi behar da entsaketa egiten transmizioari buruz. Familian pasatzen delarik - ez da hori ere beti segura - errexago da iduriz kanpoko norbaiten hartzea baino. Kanpoko bati segida utzi duten lagun batzurendako gaizki pasatu da, bertze batzurendako biziki untsa martxan da aldiz. Bi pentsaketa eginarazten ditu, beti nahiago baituzu familian atxiki, bainan familiako haurrek ez badute nahi ez du balio tematzea. Egia da hemen etxaldeari atxikiak girela. Enetzat ez da batere gauza bera, Goanetxia ez dut ene sortetxea, ez dut ukana. Bihotz ximiko bat eginen daut bainan ez dut nehori “zorrik” xekatuko.
Ondoko urratsak zoin izanen dituzu?
Lurrak haurren izenean ezarriko ditugu, segur naiz berek proposatuko dutela norbait ala zerbait. Egia da nik ez nukela nahi sal ditzaten, bainan nork baliatuko dituen ez dakit. Hastapenean ari nintzan hemen sistema hoberena ardi hazkuntza zela, mendia baliatuz. Bainan nik ere nahi dutana egin dut, eta ez dut ikusten nola zerbaitetan obligatzen ahal dutan hemen instalatuko dena. Halare ez nuke nahi proietua intensivo zerbait izan dadin, zer nahi ahate edo mila ardiekin. Ez da kanpo haundirik, ez da animaleko etxaldea baina halare norbait instalatzen ahal da. Gu untsa bizi izan gira, nahi nuke ondokoak gu bezain bat egin dezan, gehiago ahal badu, bainan haunditzea ez xekatu, ez zait iduri aterabide bat den. Ez bada inbeztizamendu eta fres haundirik egiten, etxalde ttipi batekin bizitzen ahal da. Nahiago nuke gazte batek har baleza segida, dudarik gabe. Etxaldeak ikusten ditugu, nun famili bat bizitzen ahal zen, bizpahiru auzoen artean partekatuak. Etxea egoiten da, izena ere, bainan etxaldea desagertzen da eta hori domaia da, herriko biziarentzat ere. Beti borrokatu gira etxaldeen atxikitzeko. Norbait hemen instalatzen balin badan, gu ondoan izanki, zaila izanen da urrunetik so egitea bakarrik baina beharko da. Galdegiten badaut, joanen naiz laguntzera, hori dudarik gabe, bainan buruan sartua dut ere ez dutala sudurrik sartuko. Ez da aise bainan memento batez jakin behar da mozten.
Zubiak eraiki Xiberoa eta Boliviaren artean. Badu jadanik 16 urte Boliviaren aldeko elkartea sortu zela Xiberoan. Azken urteetan, La Paz hiriko El Alto auzoko eskola bat, emazteen etxe baten sortzea, dendarien dinamikak edota tokiko irrati bat sustengatu dituzte.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Gasteizko protestak Trebiñu eta Araba elkarteek deitu dituzte, Tafallakoak Semilla y Belarra elkarteak eta Baionakoak 'Pirinio mendikateko laborariek’. Denek salatu dute Mercosur merkataritza akordioaren ondoriozko konpetentzia, eta erregaien zerga gehiegizkoak.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]
Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.
Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkartearen hogei urteak ospatu zituzten asteburuan Ainhize-Monjolosen. 2005eko urtarrilaren 15 hartan sortu zuten Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako laborantzaren garapena –hori bai, iraunkorra eta herrikoia izan nahi duena–... [+]
Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu... [+]
Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]
Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]