Joselu Blanco ETBko programazio buruak adierazi duenez, 2012. urtean 13 atal baino ez dituzte emitituko ez dutelako gehiagorako dirurik, baina horrek ez du esan nahi 2013an atal gehiago emango ez direnik. Sautrela arrazoi ekonomikoengatik kenduko dutela esan du Blancok. Hitzen Uberan webgunean adierazi duenez: "Nik uste dut hori dela arrazoi bakarra. Ekonomikoa. Ez dago beste arrazoirik. Horrelako saioak ez dira audientziaren arabera neurtzen".
Sei ipuinek osatutako Bihotz handiegia (Susa) liburua argitaratu du Eider Rodriguez idazle errenteriarrak. Aurrez landutako tonutik asko urrundu gabe, konbikzio berrituekin idatzi ditu ipuinok. Dagoeneko asko egin dituela-eta, bestelako elkarrizketa osatzen ahalegindu gara; eta... [+]
ETBk erabaki du ez duela gehiago emitituko astero literaturari eskaintzen zion Sautrela programa. Saioaren zuzendari ohiak, Beñat Sarasolak, esplikatu du zer proposatu zitzaion telebistako zuzendaritzari, programak martxan jarraitzeko.
Aforismoak direla-eta Sautrelako telebista saiorako erreportaje batean eskainitako ohar eta iritziak ekarri ditu blogera Antonio Casado da Rochak. Oihenart aforismo lehiaketaren antolatzailea da.
Poligrafoa gora eta behera ari ginela iritsi zaigu Sautrela kenduko dutelako albiste aski penagarria. Zehaztapenak etorri dira gero, saioa 2013an itzul “daitekeela” entzun dugu. Posible izateagatik, ia dena da posible. Ez ditzagun ahantz, Sautrela bezala poligrafo... [+]