Korporazioak azaldu duenez, hezkuntza arloko "negozio txikiak" dira Saudi Arabian dituztenak, "politikarekin lotuta ez daudenak". Gainera, joan zen urtarrilean Saud dinastiarekin eta Espainiako erregearekin Riad-en batzartu zirela aitortu du.
Euskal Herriko bost enpresek –tartean Mondragon korporazioa– Saudi Arabiako diktadurarekin negozioak egin izanak polemika bizia piztu du Euskal Herrian eta Arrasaten; ARGIA astekariak eman zuen berria, La Marea egunkariak emandako informazioa oinarri hartuta. Informazioaren arabera, Espainiako erregearekin batera Euskal Herriko bost enpresa Riyad hiriburura bidaiatu ziren joan zen urtarrilean eta bertan, Saud dinastiaren ordezkariekin batzartu ziren hainbat kontratu sinatzeko asmoarekin.
Enpresa horien artean egongo litzateke Mondragon korporazioa eta orain talde enpresarialak informazio hori baieztatu dio Mondraberriri. Mondragonek aitortu duenez, Saudi Arabiako eta Espainiako erregimenen buruekin egindako bilkuran parte hartu zuen MEI-k, Mondragon Unibertsitatearekin lotuta dagoen sozietateak. MEI programararen zuzendari den Marijo Pagaldai berak baieztatu du informazioa, korporazioarentzat "bilera protokolario hutsa izan zela" argudiatuz.
Pagaldai berak azaldu duenez, "politikaz hitzegin zen" bileran eta sauditarrek "herrialdean, arlo ezberdinetan babestu nahi genuen garapenaz galdetu zuten". Mondragonen izenean ez zirela joan argitu nahi izan du Pagaldaik,"gure enpresa txikiaren izenean" baizik.
Saudi Arabian diharduen MEIko Dorleta Urrutia izan zen korporazioaren ordezkaria bilkura horretan, "Saudi Arabiako espainiar enbajadak gonbidatuta". Pagaldaik azaldu duenez, bilkura "ez zegoen aldez aurretik programatuta, horrela suertatu zela" baizik.
2009an sortua, MEI (Mondragon Educacion Internacional) Mondragon Unibertsitateak eta AleCoopek bultzaturiko proiketua da. Hegoamerikan hainbat proiektu garatu ostean, 2013an Saudi Arabiako gobernuaren kontzesio bat irabazi zuen enpresak, bertako lau hezkuntza zentro kudeatzeko bost urteko epean.
"Gure lana bertakoei laguntza ematera mugatzen da eta ez du zerikusirik politikarekin" defendatu du Pagaldaik. "Lanbide Heziketaren arloan egiten du lan enpresak, bertakoei formazioa emateko helburuarekin", azaldu du. Lan horiek egiteagatik Saudiar diktadurak zenbat diru ematen dien ez du argitu Pagaldaik, baino "diru sarrera finkorik ez dutela" ziurtatu du, izan ere "ikasle kopuruaren araberakoak" lirateke enpresak jasotzen dituen diru sarrerak. Halaber, Saudi Arabiako erregimenak emandako esleipena 2018an amaituko da eta orduan, jarraitu edo ez, erabaki bat hartzeko ordua izango da. Pagaldaik aditzera eman duenez, kontratua ez luzatzea planteatzen du Mondragonek. "Uste dugu ez dugula aurrera egingo" dio, izan ere orain arteko abenturak "etekin gutxi" eman diela uste du Pagaldaik. "Ez gaude pozik eta egia esan zaila da bertan lan egitea" dio.
Munduko erregimen antidemokratikoena
Euskal Herriko hainbat enpresak Saudi Arabiako erregimenarekin dituzten negozioak edota harreman komertzialak jo mugan izan dira azken aldian, izan ere Saudi Arabiako gobernua munduko erregimen antidemokratikoena dela uste dute askok. Lapidazioak, heriotza zigorra edo emakumeek pairatzen dituzten eskubideen murrizketak, gogorki kritikatuak izan dira giza eskubideen aldeko erakundeengatik.
2015ean esaterako, herrialdean 157 exekuzio burutu zirela salatu zuen Amnistia Internazionalak, horietariko asko krudeltasun handiarekin gainera, izan ere buru-mozteak abididez, heriotz zigor gisa erabiltzen dira egun Saudi Arabian.
Emakumeek pairatzen duten egoerak ere kezka handia sortzen du nazioarteko erakunde humanitarioen artean eta horren inguruko iritzia galdetu nahi izan diogu MEIko zuzendari Marijo Pagaldairi.
Bere esanetan, arabiar gizartean "aldaketa txikiak, behar baino gutxiago" ematen ari dira azken urteotan eta bere azken bidaietan, emakumearekiko diskriminazioa "gero eta txikiagoa" dela sumatu duela dio.
Daesh-en babesle nagusia
Bartzelonako atentuen ostean gainera, Espainiako erregimenak Saud monarkiarekin duen harremanak polemika bizia piztu du, bereziki Kataluniako jendartean; Espainia sauditarren hirugarren bazkiderik inportanteena da Europan eta besteak beste armak saltzen dizkio herrialde arabiarrari.
Gainera sauditar erresumak islamaren bertsio erradikalean, hots wahabismoan, du bere oinarri ideologikoa eta hainbat adituk, Daesh talde terroristaren sortzaile eta babesle nagusitzat jotzen dute golkoko diktadura.
Auzitegi Gorenak hartu du Juan Carlos Borboikoa ikertzeko ardura, Mekara (Saudi Arabia) doan Abiadura Handiko Trenaren eraikuntza lanetan Espainiako estatuko enpresa multzo baten aldeko bitartekari egiteagatik 2011n komisioak kobratu zituen argitzeko. Juan Ignacio Campos Campos... [+]
Denbora igarotzen da eta gerrako irudi ikaragarriak urrundu egiten dira. Saudia Arabiak Yemenen haurren kontra egindako sarraskiaren ondoren, horixe da gertatzen ari dena PSOEren gobernuan herrialde arabiarrari saldutako 400 bonba “gidaturekin”.
Uztailaren 2tik 4ra bitartean Saudi Electricity Company (SEC) eta Dubai Electricity & Water Authority (DEWA) enpresetako bi kide bilerak eta bisitak egiten aritu dira Euskal Herrian, sare elektrikoen eta eguzki energian lan egiten duten enpresekin.
Felipe VI.ak urtarrilean Riaden egin zuen bileran Espainiako Estatuko 22 enpresak parte hartu zuten. Tartean Euskal Herriko bostek, CAF, IDOM, Mondragon, OHL eta Sener-ek hain zuzen.
Uztail amaieran entregatu zion Espainiako armadari Senerrek laugarren Agusta Bell 212 helikoptero berritua, Babcock enpresarekin batera egindako ABEEaren emaitza. Beste bi helikoptero 2017-2018 epean bukatuko ditu eta guztira 21 milioi euro eskuratuko ditu. Helikoptero hauek... [+]
Felipe VI.ak urtarrilean Riaden egin zuen bileran Espainiako Estatuko 22 enpresak parte hartu zuten. Tartean Euskal Herriko bostek, CAF, IDOM, Mondragon, OHL eta Sener-ek hain zuzen.
Bilboko suhiltzaile batek uko egin dio Bilboko portuan Saudi Arabiara bidali behar zuten arma kargamentu baten segurtasun taldean parte hartzeari. Kontzientzia-objekzioa argudiatu du, bonba horiekin Yemengo gerran zibilak hiltzeko arriskua dagoela esan du.