Urteak dira Peak Oil edo Petrolioaren gailurrari buruz hitz egiten ari direla adituak. Oraingoan baina, Arabia Saudiko Mohammed bin Salman printzeak hitzaldi publiko batean adierazi du espero baino lehenago iritsiko dela puntu hori, 2027an.
ARGIAko irakurlearentzat ez da kontzeptu arrotza Peak Oil edo Petrolioaren gailurra, hamabi urte dituzte gaiaz Pello Zubiriaren lehen artikuluek. Laburrean esateko, petrolio-gailurra da petrolioaren erauzketa-tasa maximoa lortzen den unea, eta beraz, horren ostean, ekoizpen-tasak behera egingo du. Petrolioaren gailurra petrolioaren mundu mailako erauzketa puntu maximora iritsiko den muga da, beraz.
Reporterrek informatu duenez, Saudi Arabiako agintari nagusiak aitortu du herrialdean dagoen petrolioak gailurra joko duela 2026 amaieran edo 2027 hasieran eta espero baino maila baxuagoan.
Radio France Internationale hedabideak informatu duenez, energia ministerioak bertako energia enpresa handienari, Saudi Aramco-ri 2020eko martxoan eskatu zion haren produkzio ahalmena handitzeko egunean 12 milioi barrikatik den kupel kopurua) 13 milioi bpd-ra. Baina garaian ez zen bertako petrolioak duen bizitza-luzera posibleari buruz ezer esan.
Hala eta guztiz ere, hedabideak adierazi du Irak petrolio produkzioa igotzeko asmotan dabilela eta 2027rako sei milioi bpd ekoizi nahi dituela eta 2029rako zortzi milioi. Gaur egun 3,5 milioitik behera ekoizten ditu.
Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.
Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.
Mozambiken gas eremu zabal batean erauzketa prozesu bat martxan ezartzeko prest zen 2020an TotalEnergies enpresa frantsesa, eta gunearen segurtasuna bermatzeko Mozambikeko unitate militar bat kontratatu zuen. Baina Afrikan egitekoa zuen "inoizko inbertsio pribaturik... [+]
Israelek 2023ko urrian Gazako sarraskia hasi zuenetik, petrolioa jasotzen aritu da itsasoz munduko txoko askotatik, petrolio enpresa handienek hornituta. Petrolio horren zati bat armada hornitzeko erabiltzen da palestinarren kontrako erasoekin segi dezan.
Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu,... [+]
Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]
Elkarrekin-Podemos taldeak informazioa eskatu du Eusko Legebiltzarrean, Lemoako Bistibietako zabortegian egon daitekeen hondakinen inguruan. Ekologistek sarritan salatu dute bertan gorde zituztela 2002an hondoratutako Prestige petroliontziak askatu eta euskal arrantzaleek itsaso... [+]
BP, Shell, Chevron, ExxonMobil eta TotalEnergies enpresek 100.000 milioi dolar (90.100 milioi euro) banatuko dituzte euren inbertitzaileen artean, inoizko ordainsari handiena. Ukrainako gerraren ondorioz, 2023 urtean etekinen errekorra gainditu dute burtsan kotizatzen duten... [+]
Yasuni: Ez da teleberrien eta komunikabie erraldoien berri printzipala izan baina… Joan den abuztuaren 20an Ekuadorko Errepublikako herriak (17,8 milioi biztanle) baietz borobila (%59 alde) eman zion kontsulta konstituzional batean, hauteskunde presidentzialekin batera,... [+]
2030. urterako autoen %15 erabat elektrikoa izatea aurreikusi badute ere, horiek hornitzea ez dela errentagarria izango nabarmendu du Espainiako Estatuko Gasolina-Zerbitzuguneetako Enpresarien Konfederazioko buru Nacho Rabadánek, Iruñean egindako bilkura batean.
“Ekuadorreko amazonas” bezala ere ezaguna da parke nazionala –2.000 zuhaitz, 204 ugaztun, 610 hegazti, 121 narrasti eta 250 arrain espezie aurkitu dituzte bertan–. Yasunidos eragilea izan da galdeketa egitearen alde eta zonalde natural hori ustiatzearen... [+]
Nagusiki petrolioaren eta gasaren sektorean inbertitzen segitu arren, energia berriztagarrietan bideraturiko inbertsioetan zentratzen du bere komunikazioa Frantziako multinazionalak. Azken bi urte eta erditako agirien aztertzen aritu da Bloom Gobernuz Kanpoko Erakundea, eta... [+]
Duela 34 urte Shell konpainiak klima aldaketaren eraginak aztertu zituen, hilabete honetan Benjamin Franta ikertzaileak zabaldu duen txosten konfidentzial batek azaltzen duen bezala. Klima aldaketaren jatorriaren eta bere eragin ezberdinen jakitun izanik ere, petrolio konpainia... [+]
Bi herrialde horiek Errusiako petrolio inportazioen %90 osatzen dute. Europak nabarmen jaitsi du eskaera, baina gainontzeko herrialdeen eskaerak handituta, Errusiaren esportazio osoa handitu egin da. Prezioen jaitsieraren ondorioz, ordea, Errusiak diru sarrera gutxiago jasotzen... [+]
Petrolio enpresek erregaiarekiko deskontua baliatu zuten prezioak igotzeko, azterketa batek erakutsi duenez. Litroko 20 zentimoko beherapenetik, kontsumitzaileak 14ren onuradun izan ziren eta 4,7 enpresen esku geratu zen. 1,3 diru-kutxa publikoetara joan zen.