“Ez dago sastraka guztiak erreko dituen sugarrik!” lelopean, ehunka lagunek Portugaleteko kaleak zeharkatu dituzte duela bi egun sutea jasan zuen gune autogestionatuaren defentsan. Gaztetxeko asanbladako kideek argi dute sutea “intentzio txarrez eragindakoa” izan dela.
Astearte honetan, abuztuak 25, Portugaleteko Sastraka gaztetxearen aldeko manifestazio jendetsua egin dute Bizkaiko udalerrian. “Ez dago sastraka guztiak erreko dituen sugarrik! Sastraka gaztetxea aurrera!” aldarrikatu dute ehunka lagunek herriko kaleetan barrena.
Gaztetxea esker oneko azaldu da deialdira batu diren herritarrekin, eta argi azaldu du bere asmoa: “Orain erantzunetik autogestiora urrats berriak emateko momentua da”. Baina euren egitasmoetan berretsi ez ezik, Sastrakako kideek sutearen inguruan dituzten susmoak ere argudiatu dituzte.
Gaztetxeko asanbladako kideek gertakariaren balorazioa aurkeztu dute prentsaurreko bidez: “Ez daukagu inolako zalantzarik gaztetxean izandako sutea intentzio txarrez eragindakoa izan dela, eta froga irmoak ditugu hori berresteko”. Hormetan eta lurrean azaldutako pintaketek eta suhiltzaileekin izandako elkarrizketa informalek hala adierazten dutela azpimarratu dute.
Gainera, gazteek gogora ekarri dutenez, “ez da lehenbiziko aldia Portugaleten interes ekonomiko eta espekulatiboak medio, horrelako ezaugarriak dituen eraikin batek su hartzen duena”. Aurretik Hotel Zaharrarekin eta Mar Zinemarekin gertatutakoak gogora ekarri dituzte gaztetxeko kideek.
Azken aldian komunikabide nagusiek “okupazioaren aurkako gerra” abiarazi izana ere aipatzekoa dela diote gazteek. Hedabide horiek ekintza “fribolizatzeaz eta kriminalizatzeaz” arduratu diren heinean, iritzi publikoa “kapitalaren interesen zerbitzura” jarri dutela salatu du Sastrakak.
Mikel Torres Portugaleteko alkatearen aburuz, eraikin bat okupatzen denean “horrelako zerbait gertatzeko arriskua” dago, eta gaztetxea kokatuta dagoen Karmengo eskola ohiak “egurrezko egitura” duela argudiatu du. Dena den, Torresek gazteei ustezko egiletza edo zuhurtziagabekeria egotzi nahi izan dien arren, suhiltzaileen ikerketek oraindik ez dute emaitza irmorik igorri. Alkateak, beraz, sutearen kausa zehatzak jakin aurretik egotzi diitu ardurak.
💥 Hunkigarria izan da gaur portugaleteko kaleetan gaztetxearen defentsan elkartutako ehundaka gazte ikustea. Orain erantzunetik autogestiora urrats berriak emateko momentua da, gure berri izango duzue sastrakatik ez gaituztelako mugituko. pic.twitter.com/7zSCPnQtUL
— Sastraka Portugaleteko Gaztetxea (@SastrakaGaztetx) August 25, 2020
Pasa den urriaren 30ean, Portugaleteko Sastraka Gaztetxeko bederatzi lagun auzipetu zituzten. Handik egun batzuetara Portugaleteko kaleak hartu zituzten hainbat lagunek gaztetxearen defentsan. Bi egun geroago, fiskalak karguak kendu zituen.
Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.
Azaroaren 5ean epaituko dituzte Barakaldoko epaitegian. “Kapitalismoaren logikatik kanpo” dagoen alternatiba bat sortzeagatik okupazio mugimendua “kriminalizatu eta zigortu” nahi dutela salatzen dute gaztetxeko kideek. Txirbilenea Kulturgunearen hustearen... [+]
2020an birjabetu zuten espazioa Portugaleten, eta horren harira epaituko dituzte bederatzi pertsona azaroaren 5ean. Ostiral honetan manifestaziora deitu dute, 'Okupazioaren kontrako erasoak gelditu' lelopean.
Euskal Herri mailako topaketak antolatu dituzte hainbat gaztetxe eta gazte asanbladatako gazteek urriaren 19rako, Leitzan (Nafarroa). Mugimenduaren egoeraz eta egitekoez hausnartu, elkarren artean saretu, eta borrokarako indartzea dute helburu. Idatziz erantzun diete ARGIAren... [+]
Autogestio espazio "irekiak, asanblearioak eta horizontalak" eraiki nahi dituzten gaztez osaturiko gaztetxe eta gazte asanbladak antolatutako jardunaldiek gaur egun atomizatua eta polarizatua dagoen esparru batean eragin nahi dute.
Isabelle Pargade Hazparneko auzapezak ofizialki eman dizkio Ttattola gaztetxeari lokal berriaren gakoak. Bien arteko negoziaketa luze batzuen ondorio da.
Eraikinetik ateratzeko agindua eman diete Zestoako Gazte Asanbladako kideei, eta prozesuaren gastuak ordaintzera zigortu dituzte. Gaztetxearen defentsan mobilizatzera deitu dute igandean, otsailak 4, Zestoako plazatik.
Zestoako Elizondo eraikina gaztetxe berri gisa okupatu zuen Gazte Asanbladak. Eraikina Elizaren jabetzakoa da, eta gotzaindegiak gaztetxearen aurkako prozedura abian du. Protesta ekintzak nagusitu dira azken asteetan, igandean Zestoako elizan, esaterako. Zestoako Udalak adierazi... [+]
Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.
Kontzertuetarako materiala eta baliozko tresnak eraman dituzte.
Ez Dago Hilda festibalaren antolakuntzak azaldu duenez, festibal honen helburua dirua lortzea izanen da Iruñerriko eszena autogestionatuak behar duen entsegu espazio bat eskuratzeko. Urriaren 28an Berriozarko Ilargi parkean ospatuko da hirugarren edizio hau.
Zestoako Gazte Asanbladak jakinarazi du Gaztetxea husteko prozedura judiziala martxan jarri duela berriz Gipuzkoako gotzaitegiak, negoziatzeko deiei entzungor eginda. Aurtengo otsailean birjabetu zuten Elizondo eraikina izandakoa Gazte Asanbladako kideek.
Ttatola gaztetxeko kidea Baionako epaitegian errudun jo dute. Epaiketa salatzeko mobilizazioa egin dute ostegunean, hilak 22, Hazparneko plazan.