“Saskibaloiaz euskaraz informatzeko dagoen hutsunea bete nahi dut”

  • Joseba Sanchez txiolari eta saskibaloi adituak Baskonia Zainetan proiektua jarri du martxan. 2006an sorturiko “Baskonia en vena” blogari buelta bat eman nahi izan dio, hedabideetan saskibaloia euskaraz jorratzeko dagoen gabezia bete nahian.


2019ko urtarrilaren 10ean - 10:54
Vincent Poirier Baskoniako pibot frantziarra astearteko Olympiacosen aurkako partidan. Argazkia: @Baskonia

Blogerako artikuluak, eztabaidatzeko foroa edota euskaraz elkar txiokatzeko Twitter zerrendaz gain, saskibaloiaren inguruan topaketak antolatuko dituela kontatu digu.

 

Euskarazko kazetaritzan saskibaloiaren alorrean hutsune handia dagoela nabaritu duzu?

Bai, hala da. Altxor ezkutu batzuk izan arren, Danel Agirreren “Saski da” esaterako (Berria egunkarian), saskibaloia sakontasunez jorratzen duen hedabiderik ez dut aurkitzen. Gaztelaniaz hamaika solasaldi entzun daitezke eta egunkarian bi orrialde egunero irakurgai ditugu, baina euskaraz horrelakorik aurkitzea oso zaila da.

Zerk bultzatu zaitu “Baskonia en vena” ekimenari buelta bat eman, eta Baskonia Zainetan sortzeko?

“Baskonia en vena” bloga 2006an ireki nuen, gaztelaniaz. Garai hartan sare sozialak ez zeuden horren garaturik eta blog formatua oso ona zen eztabaidak sortu eta elkarri eragiteko. Gaur egun egoera guztiz aldatu da. Saskibaloia euskaraz bizitzeko aukera eskaintzen dituzten hutsune horiek jorratu nahi ditut.

Zein da zure ekimen berriaren hasiera bateko helburua?

Helburua ez da blog bat edo foro bat sortzea soilik. Nahiko apala naiz, baina helburua anbizio handikoa da. Gasteizen euskara maitatzen dutenetariko askok, Baskonia, Araski edo Araberri taldeak jarraitzen dituzte astero. Helburua komunitate berri bat sortzea da, non saskibaloia eta euskara bateragarriak diren. Komunitate horri ikusgaitasuna eman nahiko nioke.

Sare sozialetan komunikatzerakoan euskaldun ugari gaztelania erabiltzera beharturik ikusten diren inpresioa duzu?

Bai, zalantzarik gabe. Euskaraz idazten duten zale asko ez ditugu ezagutzen, eta beste askok euskara badakite, baina guk ez dakigu beraiek badakitenik. Baina hori ez da larriena. Euskaraz idatziz gero jarraitzaile gutxiago izango dituztela uste dute zale askok, egia ez bada ere.

Zein aukera eskaintzen ditu Internetek saskibaloiaz informatzeko, ohiko komunikabideek  ez dituztenak eskaintzen?

Internet McDonalds bat bezalakoa da. Gose bazara, sartu eta erraz asetzen zara. Mugikorrean bertan aurki ditzakezu azken berriak, fitxaketak edo denetariko iruzkinak. Baina lasaitasunez eta sakon irakurtzeko edo entzuteko ez du balio. Internetek eskaintzen duena azkartasuna da, batzuetan zerbait gehiago beharrezkoa da gauzak behar bezala ulertzeko.

Zein iritzi duzu komunikabideek saskibaloiari eskaintzen dioten arreta urriaren inguruan?

Futbolak dena estaltzen du, baita Euskal Herrian ere. Hedabideek beti daukate denbora futbolari buruz eztabaidatzeko, eta horrek oso leku gutxi uzten die beste kirolei. Saskibaloia gaizki dago, baina ezin gara kexatu. Begira ezazu nola dauden beste hainbat kirol, eskubaloia, errugbia edo boleibola esaterako. Hala ere, saskibaloiak hedabideetan eta kalean merezi duen tokia izateko borrokan jarraituko dut.

Saskibaloiaren inguruan informazioa euskaraz zabaldu eta elkarbanatzeko erreferente izan nahi duzu, beste batzuek ohitura horiek aldatzeko asmoarekin?

Erreferentea izatea handiustekoa litzateke. Baina bai, nire alea jarri nahiko nuke eraldaketa horretan. Etorkizunean euskararen erabilera asko haziko delakoan nago, baita saskibaloi munduan ere.

 

Araski, Araberri eta Baskoniaren berri emango duzu bereziki, baina nola ikusten duzu Arabako saskibaloiaren osasuna gaur egun?

Osasunez oso ongi dago. Baskonia talde itzela da. Urte batzuetan hobeto eta beste batzuetan okerxeago, baina beti dago talde handienen artean. Araskiren kasuan, egitasmo sendoa eraikitzen ari da, Livia Lopez kudeatzaile bikainaren eskutik. Emakumezkoen lehenengo mailan finkatu dela dirudi. Araberrik aldiz, zailtasun handiagoak ditu. Oso talde gaztea du eta taldea aurrera ateratzeko zailtasun ekonomikoak gainditu behar ditu urtetik urtera. Hala ere, urrezko LEB ligan mailari eutsiko diola uste dut.

Talde hauen komunikazio sailetan sustatzen al da euskararen erabilera sare sozialetan?

Zoritxarrez, oso gutxi. Bakarrik Baskoniak du euskarazko Twitter erabiltzaile berezi bat, baina gaztelaniazkoarekin alderatuta oso mezu gutxi bidaltzen ditu. Gaur egun, gaztelania eta ingelesa dira nagusi, baina datozen urteetan gauzak aldatuko direlakoan nago. 

Emakumeen saskibaloi taldeak bultzatzen dira?

Bai, eta asko gainera. Nire adibide gertukoena Araski bera da, baina gure alboan Lointek Gernika (sare sozialetan euskara bultzatzen asko saiatzen da) eta IDK Gipuzkoa ere badaude erreferente bezala. Emakumezkoen saskibaloi taldeen olatua bultzatzeko euskal hedabideek zer esana badutelakoan nago. Aurten Gasteizen jokatuko den Erregina Kopan esaterako, euskarak paper garrantzitsua izatea espero dut.

Araskiren orain arteko denboraldia nola kalifikatuko zenuke? Eta Araberrirena?

Araskirena, oso ona. Askotan ez gara objektiboak talde honekin. Ez dugu barneratu oraindik, duela bi urteko igoera balentria latza izan zenik. Jokalari kopuruz talde motza dauka, baina oso ondo hasi zuen denboraldia. Binta Drammeh jaurtitzailearen fitxaketa berriarekin pausu bat aurrera ematea espero dut. Araberrik aldiz, sufrituko du. Taldearen xedea mailari eustea da, eta zaila izan arren, helburua gauzatzea bere eskura du.

Lauko Finalaren lehian ikusten al duzu Baskonia?

Zoritxarrez, ez. Talde ona du eta Top-8aren lehian ikustea nahiko nuke, baina Lauko Finalean egoteko ez dauka aurrekontu nahikorik. Orain fitxaketa bat behar du ezinbestean, baina berandu helduko den beldurra dut. Hala ere, Baskoniarekin, batek daki!

Baskoniaren azken urteetako denboraldi garrantzitsuenean, fitxaketak egiteko diruz eskas daudela dirudi. Nola daramazu fitxaketen behar larrian izanik, inor ez dela iristen ikustea?

Egia esateko, ez dut ongi ulertzen. Denboraldia aurrera doan heinean, gero eta talde laburragoa dugu eta taldeko zuzendaritzak ezer egin gabe jarraitzen du. Ziur asko azalpen bat (edo gehiago) egongo da, baina zaleak urduri jartzen ditu horrek. Azkenean fitxaketaren bat etorriko da, baina denboraldiko helburuak betetzeko beranduegi izan liteke.

Etxeko jokalariak lehen taldeetara igotzeko aukerak ikusten dituzu?

Oso zaila izan da betidanik eta Baskoniaren kasuan bereziki. Lehenengo taldera heltzeko, oso ona izatea ez da nahikoa. Agian Ilimane Diop izan da Baskoniara heldu den etxeko azken jokalaria eta ez dut besterik ikusten jauzia emateko prest. Araberrik Baskoniak duen hutsune hori bete zezakeen, baina hauek ere atzerritar ugari ekartzen dituzte. Araskik ordea, aukera gehiago eskaintzen ditu. Horra hor, Laura Pardo, Cristina Molinuevo edo Made Urieta adibidez.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Saskibaloia
Onintza Enbeita: “Erasotzailea inpunitate osoz mugitzen den bitartean, biktima beldur da kalera bakarrik ateratzeko”

Mario Lopezek lau herritarri jarritako salaketa artxibatu egin du epaileak. Sare sozialak eta kaleak protestaz bete ziren, saskibaloi jokalari batek salatu zuenean Lointek Gernikako kirol entrenatzaile Mario Lopezek sexu gehiegikeriak egin zizkiola. Bueltan, Lopezek lau... [+]


2024-02-02 | Axier Lopez
Genozidioa eta sionismoa ez dituztela zurituko erakutsi diote Maccabi taldeari Gasteizen

Gasteizko Baskonia taldeko jarraitzaile eta ikusle askok bat egin du Israeli Boikot ekimenak eta Indar Baskoniak antolatutako protestarekin: Tel Aviveko Maccabi eta Saski Baskoniaren arteko partidura bost minutu berandu sartu dira, eta partida osoan Palestinako banderak erakutsi... [+]


2024-01-30 | Hala Bedi
Baskonia-Maccabi partidan genozidioa salatzeko deia egin dute

Ostegunean, otsailak 1, Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldeak Gasteizen jokatuko du. Israelgo okupazio ejerzitoaren publizitate eta zuritze kanpainetan eragile nabarmena izan da kirol talde hori. Palestinarekin elkartasunez, Maccabiren presentzia ez normalizatzeko eta protesta... [+]


2021-06-23 | ARGIA
Baskonia eta Alavesen instalazioak handitu nahi ditu Kerejetak, Gasteizko kirol unibertsitatearen proiektu barruan

Euneiz unibertsitate pribatuak ez lituzke soilik gradu ikasketak eta ikasleentzako egoitzak bultzatuko, Saski Baskonia eta Deportivo Alavesen jabearen proiektua izaki, klub horien hainbat instalazio handitzea ere aurreikusten du enpresa-taldeak, "kirol turismoa"... [+]


Euneiz, EHUren eskaintza errepikatzera datorren unibertsitate pribatu polemikoa

Baskonia eta Deportivo Alavesen jabeak bultzatutako proiektua da European University Gasteiz unibertsitate pribatua. Martxoan argi berdea eman dio Eusko Jaurlaritzak eta irailean zabaldu nahi ditu ateak. Dagoeneko EHUn ematen diren gradu berdinak emango dituela eta pribatizazio... [+]


2020-05-20 | Saioa Baleztena
Laia Palau. Hilezkorra
“Informazioa eta ikusgarritasuna ezinbertzekoak dira berdintasunaren aldeko borrokan”

Espainiako Emakumezkoen Saskibaloi Ligan Uni Girona taldeko antolatzailea eta 2014az geroztik Espainiako selekzioko kapitaina da Laia Palau (Bartzelona, 1979). Frantzian, Polonian, Txekiar Errepublikan eta Australian jokatu izan du eta Espainiako Estatuan saskibaloiko domina... [+]


2019-10-15 | Edu Zelaieta Anta
Dirdirak eta fantasiak

Ez dakit Argia foro egokia den nire fantasia (kasik) erotiko baten berri emateko. Hala ez bada, barkatu. Akaso film (estatubatuar) gehiegi ikusi ditut eta, ondorioz, irudi mitifikatua dut publizitateko kreatibo deitzen diren profesionalen gain. Baliteke. Kontua da nik ere nahiko... [+]


‘Final Four pour le peuple, rien par le peuple’

"Ikuskizun handi bat gorpuzteko beharrezko elementua jendea da, eta Gasteizko Final Fourrean horrelakorik apenas izan dugu."


Emakumeak dira Arabako saskibaloiaren benetako aitzindariak

1.940. urtekoak dira, Araban, saskibaloi partida bat jasotzen duten lehen irudiak.


2019-02-14 | ARGIA
Euroligako lauko finala Gasteizen
Prekarietatea salatzeko EHUren aurkako ekintza

Ernai erakundeak Gasteizko EHUren campuseko Errektoreordetzaren aurkako ekintza burutu du, salatzeko unibertsitateak Gasteizko Lauko Finalean doan lan egitera animatu dituela ikasleak. Ekintzaren bidez, larunbatean prekarietatearen kontra Bilbon egingo den manifestaziorako deia... [+]


2019-02-06 | ARGIA
Final Four Gasteizen: nola gastatu lau milioi poltsa publikotik legez kanpoko hitzarmen batekin

Eusko Jaurlaritzaren txosten juridiko baten arabera, Gasteizen Euroligako Final Fourra antolatzeko hitzarmena ez da legezkoa hainbat puntutan. Aurretik, Gasteizko Udaleko zerbitzu juridikoek ere antzeko zerbait adierazi zuten.


2019-02-01 | Axier Lopez
Israelgo Maccabiren etorrera gaitzetsi dute Gasteizko Buesa Arenan

Gasteizko Baskonia eta Israelgo Tel Aviveko Maccabi saskibaloi taldeen arteko partida jokatu dute ostegunean. Maccabi "Israelgo aparheidak kirolean duen enbaxadorerik onena dela" salatzeko, hainbat solidariok Palestinako banderak zabaldu, palestinarren aldeko ohiuak... [+]


2019-01-30 | Iñigo Igartua
Gasteizko Lauko Finalean doan lan egitera animatu ditu ikasleak EHUk

Lau milioi euroko diru-laguntza jaso du Gasteizen egingo den Europako saskibaloi finalak. Baina ekitaldian dohainik lan egingo duten 170 boluntario nahi ditu Euroligak, ostatua eta garraioa ordaindu gabe.


Eguneraketa berriak daude