Epika, konpromiso, drama, itxaropen eta tragediaz betetako garai haietan zenbait artistak sortuak zituzten kantata formatuko obrak, burura datozkit Quilapayunen “Santa Maria de Iquique”, Pablo Nerudaren hitzekin Cachalquisen "Muerte y Fulgor de Joaquin Murieta” eta Mikis Teodorakisen “Canto General”, edo neurri laburragoan Lluis Llachen “Campanades a morts”. Kantata bat duzu “Sasitik Sasira”, bi zatitan 42 minutu orotara, Interneten (Sasitik Sasira 1 eta Sasitik Sasira 2) entzungai libre daudenak , Eltzegor beti izan da creative commons. 40 urte beranduago egunotan berriro entzunda, sartu zait Irulegiko ardo on baten moduan, gozo, puntu bat garratz eta borobil. Zuk ere jarri dezakezu tartetxo batean, Baigorrin Urmuga ekitaldian Et Incarnatus orkestrak eta Donostiako Orfeoiak eskainitako bertsio sinfonikoa aditu ez baduzu; Baigorrin izan bazinen, are motibo handiagoz. Horra hiru lapurtar eta bi gipuzkoar eskenatokian. Juantxo-Bixente Garziak eman dio arrankea ahots sakon horrekin: “Gure barne zutabea / bizirikan ote dea / batzen gaituen arrazoi / muga gabea?...”. Erantzuna Fernando Unsain musikaren egileak: “Mendi ibai itsasoa / Larrun eta Bidasoa / iragan behar dut orain / muga pausoa / Irabazleen laztana / jasan ezinezko zama (…) Kantatzen dugu oihuka / bizi bait gara guduka / hil ala bizikoa da / gure burruka”. Juantxori gehiturik Joxemari-Xalbardin Ostolaza, hitzen egilea: “Datoz badatoz / anaiak arrebak / mugatik iheska / sasitik sasira”. Marko Jossierekin, lau: “Datoz badatoz / oraingo beldurrak / gogoaz irentsiz / geroan sinetsiz…”. Eta sartu da Pantxoa Albiztur tenore fina ere: “Datoz badatoz / kanpainak udatiar / erdaldun jaietxe / bihurtu baitira…”. Bostak orain batean: “Datoz badatoz / lur-laboraria / lorezain bilaka / erazi baitute…”. Sasian ibiltzea, sasitar… euskaldunon historia ulertzeko gakoetakoa den ezkutuko lana adierazten duen hitzak oraindik ez du Bidasoa zeharkatu. Muga madarikatu gure burmuinetan iltzatua. “Espainolak ez dira / amatxi, esan nizun atzo / eta Hegoaldean / nauzu frantses eta gabatxo” zioten Eltzegorrekoek zortzikoz 1988an eta 2023an berdin segitzen dugu, ezin urratu harresia. Hiru ordu laurdenetan zehar bost ahots-kolorez gorpuztuz doa euskal gizartearen gatazken fresko handi bat: turismoari makurrarazita bizi beharra, eskola zapaltzailea, bortxazko erdalduntzea, fabrikara doan langilearen morrontza, gure lurraldeen arteko etena, amesgaitzaren pean kartzelan dauden poetak, miru nagusiak ortze-zeruan itzulika kolpea noiz nola emango, usoek elkar hartuta haien noizbait menderatzeko ametsa… Azken errematean, “Enpeinatzea ez bada libre”, gaur tarteka kalean edo mahaiaren bueltan kantatzen dena. Eltzegorrek bere hitz propioz bi bertsolari handirenak lotuz, Txirritarekin dio “Enpeinatzea ez bada libre / alferrik dugu indarra / Hau da txoriak gari tartean / goseak egon beharra” Otañorekin amaitzeko: “Zazpi ahizparen gai den oihala / ebakirikan erditik / alde batera hiru soineko / utzirikan lau bestetik / guraiziakin berezi arren / bakoitza bere aldetik / ezagutzen da jantzi direla / zazpiak oihal batetik”. Niri iruditu zait ondo ari dela zahartzen kantata hau.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]
“Hondakinik ez platerean!”. Hori zen kontsigna gure txikitako otorduetan. Janariak zeozer sakratu bazukeen, batez ere ogiak; lurrera erori eta, jasotakoan, musua eman behar zitzaion. Harik eta adin zozoan mamia baztertzeko moda etorri zen arte, lodiarazten zuelakoan... [+]
Zenbait estatistikak berretsi dute begiak hondar urteotan ikusten ari zirena: gimnasioak (eta estetika-zentroak eta nolako-edo-halako-terapia eskaintzen duten negozioak) nabarmen ugaldu dira gurean. EITBk plazaratutako datu bat emateko: EAEn 2010-2019 urteen bitartean, zazpi... [+]
Topatu eta topa! Tipi-tapa, elkarrekin ekin eta, bidea, eginean egin aurrera. Mahaiak, aulkiak, koadernoak eta boligrafoak, platerak, konfidentziak, tragoak eta ahotsak, eskuak, ideiak eta barreak, borrokarako besarkada gozoak. Txistulariak bileran, erraldoiak lasterka eta... [+]
Hezkuntzari buruzko legediak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen eta planetako jaun eta jabeen aginduei jarraituz, ikasleek ikasketa etapa bakoitzaren amaieran “irteera-profil” jakin bat izatea bilatzen du. Ez pentsa profila zerbait itxia eta bukatua... [+]
Martxoaren 14an Donald Trumpek agindu exekutibo bat sinatu zuen, hainbat berri agentziak jasotzen duten diru kopurua asko murrizteko. Kaltetuetako bat United States Agency for Global Media (USAGM) izan zen eta, ondorioz, Voice of America (VOA), Radio Free Europe/Radio Liberty... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Zer esango zenioke Palestinako aktibista bati aurrez aurre izango bazenu? Ni mutu geratu nintzen Iman Hammouri nire herrian bertan aurkeztu zidatenean. Eskerrak andre nagusi bat gerturatu zitzaigula eta solaskide roletik itzultzailearenera pasa nintzela.
Palestinako Popular... [+]
Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]
Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]
Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]