Sasi-sugeak, zirauna eta eskinko hiruhatza

  • Blog honetako sarrera batzuetan salatu dugu zein ohikoa izaten den gure bide bazterretan hildako suge edo sugegorriak aurkitzea, kolpatuak izan ondoren. Zentzugabea, irrazionala, indiskriminatua eta kontserbazio erizpide ororen aurkakoa iruditzen zaigu jokaera hau. Baina are txarragoa sikiera suge ez diren bi espeziei eragiten dienean, nahiz eta antzeko itxura erakutsi, bere kalterako, eboluzio-bateratze baten ondorioz. Bi espezie hauek ezagutzera emateko asmoz Naturayalako sarrera honetan aurkeztuko ditugu: zirauna (Anguis fragilis) eta eskinko hiruhatza iberiarra (Chalcides striatus).


2021eko uztailaren 21ean - 07:17
Azken eguneraketa: 09:23
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zirauna soberan ezaguna da, leku bakoitzean izen berezia jasotzen duelarik: cillorto Amurrion, cilorto Urduñan, enanago Artziniegan, zirau Okondo eta Laudion, aguano Zuhatzan, sirón Losan… Nahiz eta ezaguna izan, eta jakina izan ez duela inongo pozoirik, maiz ageri da akabatuta bide bazterretan. Ziraunak ez dira ofidioak, “anguidoak” baizik, narrazti familia bat hankarik gabeko musker luze itxurakoez osatuta. Buztanetik helduz gero askatu egiten dute, sugandilek egiten duten moduan (buztaneko autotomia).

Eskinko hiruhatz iberiarrari, gurean bizi den eskinko espezieari, aurkakoa gertatzen zaio: erabat ezezaguna da, gure faunan faltako balitz bezala. Aiaran ez da Arabako beste eskualdeetan bezain arrunta, eta gainera oso diskretoa da eta abiadura handiz egiten du ihes. Nahiz eta ziraunekin antza izan, eskinkoak beste familia baten kideak dira, Eskinkidoak edo Scincidae, zeinen artean gutxi garatutako gorputzadarrak dituzten hainbat espezie dauden. Ofidioekin harremanik ez dutela esatea alperrikakoa da.

Gaurko gizarteak aintzinako aurreiritzi eta mitoak gainditzeko nahiko informazio badauka. Ingurunearen ezagutza eta babesari loturiko gaiek, eskolan lantzen direnak, gure seme-alabak hezteko nahi ditugun baloreen islada beharko lukete izan. Espero dezagun ikuskizun penagarri hauek laister gehiago ez ikustea, suge, sugegorri, ziraun eta eskinko akabatuak munduari mesede izugarria egingo balitzaio bezala arrisku handi batez libratuz.

Artikulu hau Naturayala blogean argitaratu da.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Narrastiak
2021-02-24 | Iñaki Sanz-Azkue
Suge-leuna
Zu hobeto jateko!

Kolore nabarreko suge bat ikusi dute mendiko bidean kiribilduta. Masa berde bat besarkatzen du. Gelditu, behatu eta klik: argazkia atera diote momentuari. Bitxikeria hutsean gera zitekeen gertaera, baina irudia aditu bati bidaliko zioten. Suge-leunak musker heldu bat jatea ez... [+]


2020-06-02 | Iñaki Sanz-Azkue
Euskal Herriko musker bat British Museumean

Udaberriaren goxotasunera iratzarri da, eta gorputzaren berdetasunean ostarte urdin bat azaldu zaio: gorputz berdea, buru urdina. Zeru zati bat ireki da musker arraren urteroko zikloan. Iritsi da momentua: ugal garaia da. Landare artean nabarmentzeak, ordea, bere arriskuak ditu... [+]


2019-06-07 | Iñaki Sanz-Azkue
Anfibio eta narrastiak
Ingurumen aldaketa handien adierazle txikiak

Inguruan ditugu, ezkutuan begira, nahiz eta guk ikusi ez. Ez gara ohartzen, baina anfibio eta narrastiek gauza asko dute kontatzeko ingurumenari buruz, eta eurei esker eragin dezakegu kontzientziazioa eta ezagutza. Helburu horrekin izan gara Leurtzako urtegi inguruan, ARGIA... [+]


Eguneraketa berriak daude