Frantziako presidente ohi Nicolas Sarkozyri hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote ustelkeria egotzita. Hala ere, ez du espetxean sartu beharko, tribunalak zehaztu baitzuen zigorra etxeko atxiloaldian bete ahal izango duela.
Hiru urteko espetxe zigorra ezarri diote Sarkozyri 2014an –kargua utzi eta bi urtera– egindako ustelkeria delitua egotzita. 2021ean egindako lehen instantzian zigor bera ezarri zioten. Auzitegiak zehaztu zuen zigorra etxean atxilotuta eta besoko elektroniko batekin bete dezakeela.
Epaiaren arabera, Frantziako presidente ohiak, Thierry Herzog abokatu eta lagun minaren laguntzarekin, Auzitegi Goreneko magistratu Gilbert Aziberti lanpostu bat eskaini zion Monakon, Sarkozy bera tartean zegoen prozesu judizial bati buruzko informazioa jasotzearen truke. Auzitegiak ebatzi du hiru gizon horien artean "ustelkeria-ituna" egon zela.
Ebazpenean, auzitegiak adierazi du Sarkozyk egindako delituak "bereziki larriak" direla, Errepublikako presidente ohi batek eginak direlako, "botere judizialaren independentziaren berme izan den norbaitek, alegia".
Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]
Parisko Auzitegi Korrekzionalaren arabera, 2,9 milioi euro desbideratu zituen Frantziako RN Batasun Nazionalak 2004 eta 2016 artean. Le Penez gain, alderdiko beste 24 kide ere errudun jo dituzte. Helegitea aurkeztuta ere, RNko buruzagia ezingo da aurkeztu 2027ko Frantziako... [+]
Mila milioika mintzo dira agintariak. CO2 isurketak konpentsatzeko neurri eraginkor gisa aurkeztuta, zuhaitz landaketei buruzko zifra alimaleak entzuten dira azken urteetan. Trantsiziorako bide interesgarria izan zitekeen, orain arteko oihanak zainduta eta bioaniztasuna... [+]
Lurraren alde borrokan dabilen orok begi onez hartu du Frantziako Legebiltzarrak laborantza lurren babesteko lege-proposamenaren alde bozkatu izana. Peio Dufau diputatu abertzaleak aurkezturiko testua da, eta politikoa eta sentimentala juntaturik, hemizikloan Arbonako okupazioa,... [+]
Urte bat beteko da laster Pazifikoko Kanaky herriko matxinada eta estatu-errepresiotik. Maiatzaren 14an gogortu zen giroa, kanaken bizian –baita deskolonizazio prozesuan ere– eraginen lukeen lege proiektu bat bozkatu zutelako Paristik. Hamar hilabete pasa direla,... [+]
Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.
"Historikotzat" jo du otsailaren 27an plazaraturiko epaia Lurraren Altxamenduak sare ekologista antikapitalistak. Bere aldetik, epaiaren "krudelkeria" salatu eta helegitea jarriko duela jakitera eman du Frantziako Estatuak. Duela hogei urte baino gehiago jarri... [+]
Ur kontaminatua ur mineral eta ur natural gisa saltzen aritu dira urte luzeetan Nestlé eta Sources Alma multinazional frantsesak. Legez kanpoko filtrazioak, iturburuko ura txorrotakoarekin nahasi izana... kontsumitzaileen osagarria bigarren mailan jarri eta bere interes... [+]
1989tik 2014ra, Frantzia mendebaldeko hainbat ospitaletan egindako erasoengatik epaituko dute. 74 urte ditu Joel Le Scouarnec zirujau ohiak, eta espetxean dago beste lau sexu eraso kasurengatik.
Azken asteetan François Bayrou Frantziako lehen ministroaren harira ezaguna egin bada ere, aspalditik dira albiste Betharram eskola katolikoko apaizen gehiegikeriak. Lau urtez barnetegian ikasle izan zen Paxkal Indo lapurtarrarak Euskal Irratiaki adierazi eta ARGIAk... [+]
Laborantzaren Orientazio Legea pasa den astean ofizialki onartu du Frantziako Parlamentuak. Ostegunean Senatutik pasa da azken aldikoz. Iazko laborarien mobilizazioen ondotik, aldarrikapenei erantzuteko xedea du lege horrek. Aldiz, ingurumenaren aldeko elkarteek azkarki salatzen... [+]
Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.
Baldintzapeko askatasunaren alde agertu bada ere Parisko dei auzitegia, ekainaren 19ra atzeratu du epaia, Georges Ibrahim Abdallahk ez dizkielako kalte-galerak ordaindu AEBei. Baldintzapeko askatasunaren alde agertu zen azaroaren 15ean Frantziako Zigorrak Aplikatzeko Epaitegia,... [+]
Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen... [+]
Gurera ekarri dugu Achille Mbenbe politologo kamerundarraren "nekropolitika" terminoa. Heriotzaren prismatik begiratzen die herritartasunari eta botereari, eta argi uzten digu pertsona multzo batzuen biziak gutxietsiak, balio gabekoak eta beraz, lasai asko desagertu... [+]