Ekintzarik nagusiena arratsaldeko 17:30ean La Casillatik irtengo den manifestazioa izango da. Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude izango da aurtengo leloa, eta hiru helburu zehatz edukiko ditu: giza eskubideak, konponbidea eta bakea.
Urtebete igaro da jada Sarek deitutako iazko manifestazioan Bilboko kaleak bete zituztenetik. Ordutik, presoen egoerak berdin jarraitzen duela adierazi dute. Hala ere, bi alderdi azpimarratu dituzte: Iruñea eta Gasteizko parlamentuetan gertatutakoa. Bertan, espetxe politikaren aldaketa eta larriki gaixorik diren presoen askatasuna eskatzeko iniziatibak onartu ziren. Bertako alderdi politiko guztiek onartutako iniziatibak izan ziren, PP eta UPN izan ezik, horiek soilik geratu ziren indar metaketa horretatik kanpo.
Horrez gain, euskal sindikalgintzako eremu osoak ere bat egin du iniziatibarekin. Beraz, aurrerapauso garrantzitsuak eman direla adierazi dute gaurko deialdian. Bestalde, iparraldean gauzatu zen ETAren armagabetzea da Sarerentzako bigarren gertaera garrantzitsuena. Izan ere, gertaera hori iparraldeko alderdi guztien babesarekin lortu zen, eskuin zein ezkerreko alderdien laguntzarekin.
Hori dela eta, larunbat honetan burutuko duten manifestazioak ere, bide horretan lagundu behar duela adierazi dute. Gasteiz zein Iruñeko adostasunetatik abiatuz Paris eta Madrilen eragin ahal izateko ezinbesteko urratsatzat ikusten dute. Urrunketa politikaren ondorioak oso larriak direla esan dute. Euren senideak 40 minutuz bisitatu ahal izateko egiten dituzten kilometroak kontuan izanik, senideek munduari buelta eta erdi emateko aukera izango luketela aitortu dute (63.000 km inguru).
Espetxe politika honengatik, “motxiladun umeek” euren haurtzaro zein gaztaroa baldintzaturik dute, asteburuetan ehunka kilometro egin behar baitituzte aita, ama edo biak ordu jakin batez ikusi ahal izateko. Horregatik pasadan astean kolektibo hau manifestazioarekin bat egin zuen.
Larunbatean ozenki salatuko dute, espainiar estatuak zigorren batuketak ez aplikatzearren, beraien zigorra bete eta gero kartzelan jarraitzen duten presoak gehiago direla. Gogoan izango dute larriki gaixorik dauden presoak. Euren bizia lau horma horien artean galtzen ari diren presoak direla adirazi dute, gaixotasun sendaezinak izanik ere, kartzelan mantentzen dituztelako, beraien etxekoengandik urrun eta ia kasu guztietan artatzeko aukerarik ere eman gabe.
Beraien ustez, egoera hau urte betez mantentzea ezinezkoa da, arindu beharreko zama da. Horregatik, larunbatean Bilboko kaleak jendez betetzeko deia egin dute: “izan dadila urte bete gehiago, urte bat gutxiago geratzeko”. Leloa, lehen aipatu bezala, Elkarrekin aurrera egiteko prest gaude, izango da helburu zehatz baten baitan elkartutakoa: giza eskubideak, konponbidea eta bakea.
Saretik mobilizazio honen garrantzia azpimarratu du. Ahalegin kolektibo honek aurrera egiteko balio dezan nahi dute. Euren gotorlekuetan daudenak mugiarazteko, espainiar zein frantziar estatuei egoera honen amaiera exijitzeko, eta elkarbizitza baterantz abiatzea posible dela irudikatzeko. Helburutzat hori izanik, elkartzeko deialdia zabaldu dute eta egun horretan egingo diren ekintzak azaldu dituzte.
Aurten badira zenbait berrikuntza: goizean goizetik ekintza desberdinak egongo dira; kulturalak, sozialak, musikalak, eta aldarrikapenez josiak.
11:00etan lehen deklarazioak La Bolsan.
11:30ean mahai ingurua izango da, La Bolsan: “gizarte zibilaren parte hartzea gatazka ezberdinen konponbidean”. Moderatzailea: Pili Kaltzada. Parte hartzaileak: David Fernandez, Catalunya; Mario H.Calixto, Colombia; Anaiz Funosa, Ipar Euskal Herria; Joseba Azkarraga, Sare.
Goizetik bestalde, Areatzako gunetik abiatu eta Bilboko alde zaharreko kaleetan zehar, txistulariak, trikitilariak, batukada eta SARE Kantari.
12:30.- Areatzako gunean, Porrotxen ikuskizuna egongo da. Umeentzako ikuskizuna izango da, eta emanaldiaren hasiera kartzelan dauden Xua, Haitz eta Izar txikientzako argazki herrikoi bat ateratzeko baliatuko dugu.
13:30.- Areatzan ere, Bertso saioa: Oihana Bartra; Miren Amuriza; Beñat Gaztelumendi eta Amets Arzallus bertsolariekin.
15:00.- Kepa Junkera eta Sorginak.
Uneoro Areatzan jateko eta edateko aukera emango dute. Ondoren, 16:30ak aldera La Casillarantz abiatuko dira, 17:30ean hasiera emango baitzaio manifestazioari. Eta amaitu bezain laster, Areatzan berriro ere bi kontzertuz gozatzeko aukera izango da: “Anita Parker” eta Tximeleta.
Manifestazioa 17:30ean hasiko da La Casillatik, ohiko ibilbidea egin ondoren Bilboko Udaletxean amaituko da.
Antolakuntzan 600 bolondres baino gehiago arituko dira. Aurreko urteetan bezala, diru laguntza biltzen petodun bolondresak egongo dira; petoak horiak eta Sareren logoa daramatenak izango dira, eta eramango dituzten poltsak beltzak, izendatuak, eta logo berbera dutenak izango dira. Jasotako diru laguntza mobilizazio honen gastuei aurre egiteko erabiliko dute.
Albistea hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioak. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.
Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.
Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.
Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]
Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]
Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.
Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.
Hori da ostegun honetan Sare elkarteak adierazi duena. Azken unera arte saiatu dira legearen erreforma gauza ez zedin, baina azkenean ez da berriz Espainiako Kongresuan bozkatu behar, PPk nahi zuen moduan. Hortaz, aste honetan bertan legea Espainiako Aldizkari Ofizialean... [+]