Eguraldi txarra dela eta agintariek zabaldu dituzten oharren ondorioz, Sare erakundeak Izan Bidea ekimenaren baitan larunbat honetarako antolatutako ekintza eten eta atzeratzea erabaki du. Larunbatean euskal preso eta iheslari politikoak etxeratzearen alde mobilizatzeko Sarek egina zuen deia Euskal Herriko 650 mendi tontorretara igotzeko. Horren ordez, erakundeak dei egin die herritarrei plaz nagusietan bildu eta argazki jendetsuak atera ditzaten.
Larunbat honetan egitekoa zen #650Tontor ekimena Sarek udaberrirako atzeratu du, zehazki maiatzaren 8rako. Jakina denez, meteorologia zerbitzu publikoak oharrak zabaldu dituzte asteburu honetarako Euskal Herri osoan aurreikusten diren euri eta haize erasoengatik eta horrek eragin du asteotan antolatzen aritutako ekintza bertan behera uztea.
Horren ordez, Sarek herritarrei dei egin die egun berean herriko plazetan bildu, argazki jendetsuak atera eta eta sare sozialetan zabaldu ditzaten, #650tontor eta #IzanBidea traolekin elkarbanatzea gomendatuz. Argazkiak bidaltzeko telefonoak ere jakinarazi ditu: Nafarroan 688 81 20 34 zenbakia; Iparraldean eta Araban 678 13 74 05, Gipuzkoan 688 62 83 66 eta Bizkaian 688 81 20 34.
Milesker guztiei! Tamalez, larunbat honetako #650Tontor ekimena ATZERATZEAren erabakia hartu behar izan dugu eguraldia dela eta. 🙁
Sortutako ilusioa, egindako lan izugarria eta animatu den herritar kopurua haintzat hartuta, MAIATZAREN 8ra atzeratzea erabaki dugu. #IzanBidea pic.twitter.com/Eag40S8Aju
— Sare #IzanBidea ↗️ (@sare_herritarra) October 1, 2020
Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.
Hamahiru urte pasa ditu preso Atristainek, iragan abendutik hirugarren graduan zegoen eta martxoaz geroztik zigorra etxean betetzen ari zen kontrol telematikoarekin.
ETAko presoek espetxetik ateratzen direnean, egindako mina onartzeaz gain, "eragindako kaltea injustua" izan zela aitor dezaten lan egingo du Jaurlaritzak, María Jesús San José sailburu sozialistaren arabera.
Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]
Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]
2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.
Palestinako umeek ere galdera hori buruan ote duten pentsatu dut gure liburua eskuartean dudala. Zenbat lo falta ote diren genozidioa amaitzeko. Zenbat haur hil ote behar dituen oraindik Israel estatu sionistak munduko estatuen konplizitatearekin.
Beraien amei luzatuko ote... [+]
Torturatu zuten Iratxe Sorzabal presoa eta haren ama ditu protagonista Bi arnas dokumentalak. Duela bi urte abiaturiko prozesua borobiltzeko ekitaldia egin dute eta bide horretan lortutako etekin ekonomikoak bi elkarteri eman dizkiote: Harrera eta Axut! Ekitaldiak une... [+]
Espetxe eskaera AVT biktimen elkarteak egin du eta, horren bidez, presoen ongi-etorriak antolatzeaz akusatutako sei pertsonari bederatzi urteko espetxe zigorra eskatzen zaie.
Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]
Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.