Sare-tik, hogeita hamar egun geroago


2024ko otsailaren 14an - 15:07

Sare-k joan zen urtarrilaren 13an Bilbon deitu zuen manifestazioko parte-hartzeak erakutsi zuen ez zela izan aspaldiko urteetan urtarrilean egin diren beste manifestazioetako bat soilik.

Beste behin ere agerian geratu zen euskal gizartearen nahia, hamarkada luzetan mina eta sufrimendua eragin dituen eta behingoz atzean utzi nahi den konfrontazio baten ondorioei amaiera emateko gogoa, gertatutakoa inola ere ahaztu gabe, baina gorrotoari eta errebantxari atea itxita.

Hainbat ideologiatako 70.000 pertsonak segitzen dute kalean eskatzen –urruntze politika bukatu ondotik ere– etapa berriak ireki daitezela eta, batez ere, euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespen juridikoak eta espetxe arlokoak bukatu beharra dagoela esaten.

Euskal gizartearen eskakizunetatik hain urruti dagoen konfrontazioa betikotzen saiatzen diren sektoreentzat ere ez zen beste manifestazio bat izan soilik. Hurrengo egunean bertan hasi zen jazarpen birtuala errebindikazio baketsu eta demokratiko horrekin bat egin nahi izan zutenen kontra. Itziar Ituño aktorearen kontrako lintxamendu mediatikoa, Porrotxekin hasi zenaren antzekoa, edozein demokratak salatu beharreko marra gorri bat da.

Ez da erraza ulertzea nola deskalifikatu daitekeen, bai anonimotasunetik bai zenbait iritzi plataforma baliatuz, nork bere iritzia izatea eta  adieraztea.

Delitutzat hartu nahi dute preso daudenen eskubideak defendatzea. Elkarbizitzan aurrera egin nahi ez dutenen jarrera da, eta haien xedea da konfrontazioa betiko gelditzea gure bizitzetan

Horri guztiari gehitu zaio azken egunetan beste saiakera bat, ez baita lehen aldia, Sarek giza eskubideen alde egiten duen lana kriminalizatzeko. Auzitegi Nazionalean, zigorraren logikari helduta, delitutzat hartu nahi dute preso daudenen eskubideak defendatzea. Elkarbizitzan aurrera egin nahi ez dutenen jarrera da, eta haien xedea da konfrontazioa betiko gelditzea gure bizitzetan, geroz eta errepresio handiagoa eta eskubide urriagoak ekarriko lituzkeen zurrunbilo batean sartuz, “legea eta ordena” ezarri eta askatasunak kentzeko. Kudeaketa politikoari buruz nagusitzen ari den diskurtso eskuindarra artifiziala bezain kezkagarria eta atzerakoia da.

Sareren apustua aurrerantzean ere konfrontazioari eta sufrimenduari ateak ixtea eta elkarbizitzari eta benetako bakeari irekitzea izango da, gure lanaren oinarriak eskubideen urraketa oro oztopatzea izaten segituko du, dela euskal presoena dela indarkerien biktimena, berauei ere zor baitiegu begirunea, babesa eta erreparazioa. Denon artean euskal gizartearen sektore zabal batek nahi duen elkarbizitza eredua eraikitzeko modu bakarra da.

Ekainaren 14an Sarek hamar urte beteko ditu. Gure bizitza laburragoa izatea nahiko genukeen, baina badugu oraindik bidea egiteko, eta urtebetetze gehiagorik ez betetzea gure helburuak lortzeko behar dugun denboraren menpe egongo da.

Konponbiderako giltzak kanpaina aurrera egiten lagundu digun tresna egokia izan da urriaren 21etik. Agiri horrek euskal gehiengo politiko eta sindikalaren babesa du eta milaka pertsonaren atxikimendua jaso du. Gure zereginaren funtsezko oinarriak biltzen dituen agiri bat da.

Bide hori jorratzen segitu nahi eta behar dugu, gizartearen motorra pizteko eta, konfrontazio urte luzeak atzean utzita, gizarte gisa irrikatzen dugun etorkizunari ateak irekiko dituzten giltzak aktibatzeko.

Gure gizarteak bere eskuetan hartu behar ditu konponbidearen giltzak, instituzio politiko eta judizialen bitartez.

Ez gara inpunitatea eskatzen ari, legediak berak zigorrak betetzeko jasotzen dituen modu guztietarako aukera izatea baizik, espetxe eredu berri eta zuzenago batean sakontzea, humanizatuagoa eta justuagoa izan dadin, euskal presoen eskubideak onartuta, bai eta herri honetan sufritu duten pertsona guztiena ere, haien minarekiko begirune osoz.

Esandako guztiaz hitz egingo dugu gure IX. Batzarrean, martxoaren 9an, eta bertan diseinatuko dugu guztion artean 2024rako bide-orria.

Ziur gaude helburu horrek herritar gisa inplikatzen gaituela, zeren giza eskubideen defentsa behar partekatu bat baita, denona, pertsona garen aldetik ditugun eskubideekiko sentiberago egingo gaituena.

Sareko kideak: Joseba Azkarraga, Bego Atxa, Mikel Mundiñano, Eñaut Landa, Jon Marauri, Iñaki Bidaurre, Nahikari Iturbe

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


Euskara: makila guztien zahagia

Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


Apirilak 6, justizia euskararentzat

Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


2025-03-27 | Kontxita Beitia
Atzo bezain ozen! NATO pikutara soldaduskarik ez

Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]


2025-03-24 | Garazi Muguruza
Desioa

Punto Bobo liburuaren irakurketan murgilduta, Itxaso Martin Zapirain egilearen Eromena, Azpimemoria eta Isiltasunak Idazten ikerketa lanean sentitu nuen egiazkotasun eta maila etikoarekin egin dut berriz ere topo. Eta hortaz, hara bueltatu. “Oihu izateko jaio zen isiltasun... [+]


Nazio askapena; arrazakeriaren eta faxismoaren kontrako antidoto bakarra

Dirudienez, Euskal Herrian migrazioa arazo bilakatu da azken bi hamarkadetan. Atzerritarrez josi omen dira gure lurrak. Gure kultura arriskuan omen dago fenomeno “berri” horren ondorio. Lapurretak, bortxaketak, liskarrak… Bizikidetza arazo horiek guztiak... [+]


2025-03-24 | Emun kooperatiba
Gazteak eta euskara: oztopo errealak eta aukera berriak

Azken hamarkadetan euskararen biziberritzeak duen erronka handienetakoa, euskararen ezagutzaren unibertsalizazioarekin batera, erabilerarena da. Askotan, gazteen euskararen erabileran jarri ohi dugu fokua, baita euskararen erabilerak izan duen eta izan dezakeen bilakaeraren... [+]


2025-03-21 | Iñaki Lasa Nuin
Ezegonkortasuna eta desoreka

Goizean jaiki orduko hasten dira desegokitasunak. Beharbada lotarako erabili duzun lastaira ere ez zen egokiena. Baina, ezin ba idatzi desegoki sentiarazten nauten guztiez. Horregatik, udaberriko ekinozioa –egunaren eta gauaren arteko oreka– dela eta, oraindik ere,... [+]


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


2025-03-20 | Patxi Azparren
Europa eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa

Antropozentrismoaren aldaera traketsena eurozentrismoa izan zen. Europako mendebaldea, geografikoki, Kontinente Euroasiarraren penintsula txiki bat besterik ez da, baina lau mende luzez gertaera demografiko, teknologiko eta ideologiko batzuk zirela medio, bazter horretako... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Eguneraketa berriak daude