PSE-EEk euskarari buruz argitaratutako bideoaren ostean lehendakarigaien euskara maila izan da eztabaidaren erdigunea sare sozialetan. “Negargarri” edo “errespetu falta” bezalako deskribapenak gailendu dira.
Zalaparta handia sortu du, esaterako, Idoia Mendia PSE-EEko Bizkaiko zerrendaburuak iradokitakoak. Hizkuntza eskakizunen berrikusketa administrazioaren esparrura mugatzeko eskatu dutela gogorarazi du, eta gaineratu du ea “forentseei PL3 bat eskatzea beharrezkoa” den. Iñigo Urkulluk "euskararen legeak alderdi sozialistarekin adostu" dituztela erantzun dio Mendiari.
Alderdi sozialistako hautagaiaren euskara maila ez ezik, oro har, gainontzeko lehendakarigaiena ere gaitzetsi dute sareko erabiltzaileek.
Errespetu falta iruditzen zait hain euskara maila apala duen jendeari telebista publikoan ordu terdiko saioa ematea #i25debatea
— Ekhi Erremundegi (@EkhiErremundegi) 13 de septiembre de 2016
Gaur gauean euskaltzain, euskara irakasle edo #I25Debatea ikusten dagoen baten bati bihotzekoa emango dio pic.twitter.com/5afupCnxuN
— Asier Lauzurika (@alauzurika) 13 de septiembre de 2016
#i25debatea. Imaginatzen gazteleraz hain gaizki egiten duten hautagaiak Espainiako kate batean? Eta hain euskara negargarria zilegi da?
— Esti Elduaien Uranga (@Eelduaien) 13 de septiembre de 2016
ETBren kalitatea hobetzeko lehen neurria: gonbidatuek euskara maila onargarri bat izatea. #i25debatea-n ez da betetzen.
— Urrutiko Agintea (@urrutikoagintea) 13 de septiembre de 2016
Ezin argiago ikusten ari gara alderdi bakoitzari zenbat inporta zaion euskara. #i25Debatea
— Irene Arrarats (@ulaiar) 13 de septiembre de 2016
“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]
Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiek udalerriz udalerri izandako babesa irudikatzen du mapa honek. Zirkuluen azalerak proportzionalak dira hautatutako alderdiak udalerri bakoitzean ateratako boto kopuruarekiko.
[[hauteskundeak alderdiak zabala 2024... [+]