Euskal preso politikoen eskubideen aldeko Sare herritarrari 2015ean kendutako dirua ez itzultzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Sarek herritarren babesa eskatu du, eta "egoera ekonomiko larriari" aurre egiteko "elkartasun astea" abiatu, kendu zizkioten 104.000 euroak berreskuratzea xede. Halaber, martxoaren 16tik 22ra bitartean mobilizazioak egingo dira herrietan.
Elkartasun astea.Laguntza behar dugu! #SareaGara pic.twitter.com/UlPo8ugmdr
— SAREPORTUGALETE (@SAREPORTU) 2017(e)ko martxoak 16
"Lapurreta ez al da hori?
Auzitegi Nazionalaren erabakia gogor kritikatu du hainbat eragilek. Elkartasunerako deiak ugariak dira:
@sare_herritarra ito nahi dute ekonomikoki eta elkartasuna oztopatu, milaka langilek egindako ekarpena bahituta. Lapurreta ez al da hori?
— LAB #gureGaraia (@LABsindikatua) 2017(e)ko martxoak 16
Gure elkartasuna @sare_herritarra . Guztion artean lortuko dugu zuena dena berreskuratzea https://t.co/VmAFplCyrd
— EH Bildu (@ehbildu) 2017(e)ko martxoak 16
Espero zitekeena, AN elkartasuna zigortu eta ekidin nahian tematzea; epai honekin lapurrak ere badira https://t.co/kR2lvuiZFE
— Marian (@marianbeitia) 2017(e)ko martxoak 16
Lapurrakl!!: Sare-ri 2015eko operazioan kendutako 104.000 euroak ez dizkiote itzuliko.https://t.co/YWHk3PQkSn pic.twitter.com/cFBg5jJ0zK
— Xabier Letona (@xletona) 2017(e)ko martxoak 16
Abokatuen kontrako operazioaren baitan
104.000 euro ziren guztira presoen aldeko plataformak salatu zuenez. Hain zuzen, urte hartako urtarrilean egindako manifestazio erraldoian bildutako dirua zen eta LAB sindikatuaren Bilboko egoitzan konfiskatu zuten, manifestazioa egin eta bi egunera, presoen abokatuen kontrako operazioaren barruan. Operazio horren harira irekitako sumarioa argitu bitartean, dirua ez itzultzeko eskatu du fiskaltzak. Fiskalak dio manifestazioan bildutako dirua Herrira taldeak jaso zuela. Aldiz, Sarek adierazi du manifestazioaren gastuak ordaintzeko jaso zutela diru hori.
Beheko bideoan ikus daiteke konfiskazioaren unea.
Sarek diru hori itzultzeko eskatu zuen, baina Espainiako Auzitegi Nazionalak ezezkoa eman du ostegun honetan.
Uztailean hasiko da beren aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Fiskaltzak 7 eta 19 urte arteko espetxe zigorrak eskatzen ditu 13/13 sumarioko inputatuentzat, ETArekin kolaboratzea edo integrazioa leporatuta. 2010ean izan ziren atxilotuak. Epaiketa denboraz kanpo... [+]
Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak “ETAren kartzeletako frontean” parte hartzea leporatu zion ekainean Iñaki Goioaga Amaiurko senatariari, eta foruduna denez, Gorenari eskatu zion abokatua inputatu zezala.
Urtarrilaren 12an Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak Bilboko Errondabide tabernatik 14.000 euro inguru eraman zituela salatu dute. Langileei eta hornitzaileei ordaintzeko dirua zela eta Espainiako Auzitegi Nazionalean salaketa jarriko dutela jakinarazi dute prentsaurrekoan.
Nafarroako Hezkuntza kontseilari José Iribasek argi du: “Amorragarria, ustez zuriketa delituetan edo talde armatuetan parte hartzeagatik atxilotu dituztenen aurrean manifestatzeko umeak erabiltzea”. Modu horretan salatu zuen Iribasek (eta ABC egunkariak)... [+]
Dozenaka milaka pertsona bildu dira larunbatean Donostian ‘Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea’ lelopean deitutako manifestazioan. Guardia Zibilak astelehenean atxilotutako abokatu eta herritarren kontrako operazioa salatu eta gatazka politikoari konponbidea emateko... [+]
Guardia Zibilak 16 lagun atxilotu zituen astelehen goizean Euskal Herrian eta Madrilen, abokatuak gehienak, ETAri babesa ematea eta Ogasun Publikoaren kontrako delitua leporatuta. Epailearen aurretik pasa ostean, hiru kartzelara bidali ditu. Azken hiru egunetako albisteen... [+]
Etxerat elkarteak "urgentziazko balorazioa" plazaratu du Espainiako Auzitegi Gorenak hartutako erabakiaren ostean. Osorik eskaintzen dizuegu jarraian:
Astelehenean Guardia Zibilak atxilotutako hamabi abokatuek eta lau herritarrek asteartetik aurrera deklaratuko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, euren abokatuek lagunduta.
Srotuk atxiloketak salatu ditu. Hemen adierazpena osorik.
Josu Erkorekak eguerdian baloratu du polizia operazioa. Oharra osorik kontsulta dezakezue azpian, eta bideoa ikus daiteke Irekia gunean.
Espainiako Auzitegi Nazionalaren agindupean astelehen goizean Guardia Zibilak egin dituen atxiloketei buruzko balorazioa publiko egin du EAJren Euzkadi Buru Batzarrak. Jarraian irakur daitekeen lau puntuko adierazpena kaleratu du alderdi jeltzaleak:
Sarek oharra atera du astelehenko polizia operazioaren harira. Ondoren dago osorik irakurgai.
Sakonean, PPren Gobernuak argi uzten du euskal gizarteak pentsatzen duena berdin zaiola; eta berdin Eusko Jaurlaritzak, Legebiltzarrak eta gainerako euskal instituzioek esaten dutena. Gordin esanda, pixa egiten die guztiei buru gainean.