Sarek aro berri bati ekingo dio euskal preso guztiak “etxera” itzultzeko eskatuz

  • Sarek abuztuaren 3an Gasteizen egindako martxan “etapa berri” bati ekingo diola adierazi du. Plataformak euskal preso guztiak Euskal Herriratzeko eskatuko du, eta espetxeratuen graduen progresioan jarriko du indarra, urruntze politika atzean utzi ondoren. Urriaren 7, 8 eta 9an "Ibilian-Ibilian, etxerako bidean" martxa antolatu dute Araban zehar.

Sarek abuztuaren 3an Gasteizen egindako manifestazioa. Argazkia: Sare

2021eko abuztuaren 04an - 09:38
Azken eguneraketa: 11:43

Euskal presoen salbuespeneko espetxe politikarekin amaitzeko hurrengo pausura heldu direla esan du Sarek abuztuaren 3an Gasteizen egindako manifestazioan. “Atzean utzi ditugu urrunen zeuden kartzelak. Orain, etapa berri bati ekin behar diogu, ibiltzen jarraitu behar dugu bidea egiten jarraitzeko: euskal preso guztiak etxera itzultzeko bidea”.

Madrildik beherako kartzeletan jada ez da euskal presorik gelditzen. Sarek nabarmendu du urruntze politika hori atzean utzi ondoren, beste bide bati jarraitzeko ordua heldu dela. “Euskal preso eta iheslarien etxerako bidea egiteko etapari” helduko diote datozen hilabeteetan. Bi aldarriren baitan egingo dute bide orria: batetik, euskal preso guztien Euskal Hrriratzea, eta bestetik, kartzelaratuta daudenen graduen progresioa eskatuko dituzte.

Euskal presoen %33 baino ez dago Euskal Herriko presondegiren batean, eta Sarek “legez” dagokien bezala, zigorra etxean bete dezaten exijituko du. Gaixo dauden euskal presoengan ere jarriko dute jarriko dute fokua. Izan ere, horietako askok “ez daukate sendatzeko aukerarik eta hiltzear daudenean baino ez diete uzten etxera bueltatzen”. Naiz hedabideak informatu bezala, 19 euskal preso daude larriki gaixo. Sarek presondegitik “berehala” atera ditzaten eskatuko du.

Bestalde, presoei ezartzen zaien “legedi arrunta” jarraituz, kondenaren hiru larudenak beteak izatean, euskal presoei baimenak eta baldintzapeko askatasuna eskuratzeko aukera eskaini diezaieten eskatu du Sarek. Etxerat elkarteak uztailean salatu zuen bezala, oraindik zigorra betetzen ari direnek “salbuespeneko” tratua jasotzen dute: azken urtean, fiskaltzak helegitea jarri die 21 presok egindako hirugarren gradurako edo irteera baimenetarako proposamenei; bederatzi presori erredentzioak eta baimenak ukatu dizkie Tratamendu Batzordeak; eta bi presoren espedienteak abian dauden arren, auzitegiek ez diete erantzunik eman. Gainera, 60 euskal presok bete dute zigorraren hiru laurden, eta 50 baino gehiagori Frantzian bete duten kartzelaldiaren zati bat ez zaie kondenatik kendu.

Hiru gau eta eguneko martxa urrian 

“Ibilian-Ibilian, etxerako bidean” lelopean, urriaren 7, 8 eta 9an Araba zeharkatuko duen martxa antolatu du Sarek. Gau eta egunez, geratu gabe, egingo dute bidea, eta herritar guztiei luzatu diete parte hartzeko gonbidapena. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sare plataforma
Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea aldarrikatu dute hondartzetan

Bakio, Laida, Lekeitio, Mutriku, Orio eta Donostian egin dituzte Etxeratek urtero antolatzen dituen hondartzetako mobilizazioak. Aurten Sare Herritarra batu da aldarrikapenera.


Bidegabekeriaren aurrean ez dela isilduko nabarmendu du Sarek bere hamargarren urteurrenean

Plataforma herritarrak gaur egun arte lortutakoaren balioa nabarmendu du, eta adierazi du gizarteak “bultzada bat” eman behar duela “oraindik erbestean eta deportazioan daudenak” etxeratzeko. Etorkizuneko belaunaldiei gizarte hobeago bat uzteko garrantzia... [+]


2024-01-15 | ARGIA
Espetxe politikan salbuespeneko arauak desagertzeko exijitu dute 68.000 lagunek Bilbon

Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]


Konponbideari ateak irekitzeko giltzak

Eragile sozial, politiko, sindikal eta norbanako ugarik bat egin dute Sare Herritarrarekin, euskal preso politikoek jasaten duten eskubide urraketari amaiera emateko. Urtarrilaren 13an Bilboko kaleak hartzera deitu dute.


2023-08-21 | Ilargi Manzanares
Sare Herritarrak Auzitegi Nazionalaren jarrera “oztopatzailea” salatu du

Fiskaltzat euskal presoen gradu progresioen hiru laurdenei errekurtsoa jarri diela salatu du. Martxan diren salbuespeneko politikekin bukatzeko beharra aldarrikatu du presoen eskubideen aldeko plataformak.


“Salbuespen neurrien aurka” mobilizatzeko deia egin du Sarek Donostiako eta Bilboko jaietan

Espetxe politikaren ondorioz euskal preso politikoen “eskubideen urraketak” ematen direla salatu du Sarek, eta lege arrunta aplikatuz guztiak “etxera bidean” jartzeko unea dela aldarrikatu du. Donostiako manifestazioa abuztuaren 19an izango da, eguerdiko... [+]


2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Ainhoa Barbarin presoa espetxera itzularazi dute bigarrenez, hirugarren graduari helegitea jarrita

Sare Herritarrak elkarretaratzea deitu du abuztuaren 4an Urretxun. Epaitegiak euskal presoen eskubideei “boikot” egiten ari direla salatu dute.


2023-06-29 | Ilargi Manzanares
Jose Mari Novoa espetxeratu dute berriro, fiskaltzak hirugarren graduari helegitea jarri ostean

Ekainaren 27ko gauean sartu dute berriro espetxera, Espetxe Zaintzako Epaitegiak hirugarren gradura igarotzeari buruzko helegitea noiz ebatziko duten zain. Orain zenbait hilabetetatik, prozedura aldatu, eta fiskaltzak helegitea jartzen badu, kasua ebatzita egon ala ez, espetxera... [+]


Euskal preso politikoak
Sakabanaketa politika amaituta, etxeratzea helburu

34 urtez luzatu den euskal preso politikoen sakabanatze politika amaitutzat eman dute Etxeratek eta Sarek, ostiralean Espainiako Gobernuak iragarritako bost Euskal Herriratzeekin. Pozez hartu dute berria bi elkarteek, eta iragarri dute orain lanean jarraituko dutela preso,... [+]


2023-01-09 | ARGIA
Bilboko manifestazioaren amaierako adierazpena osorik

Dozenaka mila lagun bildu dituzte larunbatean Bilbon Sare Herritarra plataformak eta Bake Bidea mugimenduak, euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioan. Etxera bidea gertu lelopean, salbuespenezko espetxe politika amaitzeko eskatu dute, eta Espainiako eta Frantziako... [+]


Eguneraketa berriak daude