Sardiniako Eskualde Batzordean aldeko 25 botorekin eta aurkako 20rekin onartua dute sardiniera hizkuntza ofizial bihurtzeko legea.
Legearen helburua sardiniera babestea da eta belaunaldien artean transmisioa sustatzea da. Kontseilari erregionala den Paolo Zeddak adierazi duenez, “administrazio publiko elebiduna izateko pauso garrantzitsua da”.
Etorkizunean sardiniera hezkuntzan sartuko da, arau ortografikoak finkatu nahi dituzte eta Kontseilariak 3,2 milioi euro inbertituko ditu sardinieraren garapena bultzatzeko.
Giuseppe Dessena kultura arduradunak dioenez, “hizkuntza da herri baten nortasunik sentituena”.
Mediterraneoko irlak, Algerreko katalana ere hizkuntza ofizial bihurtu da sardinierarekin batera.