Sardiniako bertso jarriak eta bat-batekoak gurean

  • Emanaldia maiatzaren 19an eta 20an eskainiko da Usurbilen eta Azpeitian, hurrenez hurren. Sarrerek 5 euro balio dute Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 7 gainerako zaleentzat; bertsosarrerak.eus atarian eskura daitezke.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2022ko maiatzaren 18an - 16:58
Bidaiak Bertsozale Elkarteak bere ekimenez eta elkarlanean antolatutako saio esperimentalak dira. Ohiko bertso plazatik harago, bestelako emanaldi eta saiakera berritzaileei aukera ematea du helburu, bertso plazaren formatuen ertzak zorrozteko eta zabaltzeko.
Horri Bertsozale Elkarteak atzerriko kantu inprobisatuekin duen elkarlan esperientzia gehituta atera zaigu hurrengo bertso bidaia proposamena. Sardiniako kantu inprobisatua izango dugu gurean; zehazki, Usurbilgo Sutegi aretoan izango da lehen emanaldia maiatzaren 19an, 19:00etatik aurrera, eta Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean bigarrena, 22:00etan, maiatzaren 20an.
 
Sarrerak 5 euroren truke eskura ditzake Bertsozale Elkarteko bazkideak www.bertsosarrerak.eus atarian, eta 7 eurotan bazkide ez denak. Leihatilan ere izango da sarrerak eskuratzeko aukera egunean bertan.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Oreka dirulaguntza jaso du Bidaiak egitasmoak.

Improvisa Una Antiga Poesia ikuskizuna

Tra Parola e Musica - Casa di Suoni e Racconti erakundeak ekoitzitako Improvisa Una Antiga Poesia ikuskizuna da Usurbilen eta Azpeitian eskainiko dena. Korsikan, Maltan, Grezian, Suitzan edota Katalunian ere prestatuko dira egokitzapenak, kantu inprobisatuen arteko loturak baliatuta. Italia Txiki elkarteak bideratuta eta Bertsozale Elkartearen eskutik iritsiko da gurera.

Hitzaren, musikaren eta irudien bidez, Remundu Piras Sardiniako poesia lehiaketetako cantadore handienaren inguruan osatutako eta Paolo Pillonca kazetariak idatzitako omenaldi barregarria aurkeztuko dute. Sardinieraz eta euskaraz, bat-bateko bertsoak, Pirasen eta euskal bertsolarien bertso idatziak, kontakizuna, musika eta irudiak uztartuko dira ordu eta erdiko emanaldian.

Besteak beste, Dionigi Bitti eta Giuseppe Porcu cantadori sardiniarrek eta Tenore Murales de Orgosolo taldeak eta Alaia Martin eta Julio Soto bertsolariek hartuko dute parte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

2025-03-19 | Bertsozale.eus
Maiatzean jokatuko da Udabarria Bertsotan

Maiatzaren 8an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea. Zortzi saio bikoitz jokatuko dira maiatzeko eguenetan. Sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian.


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

2025-01-27 | Bertsozale.eus
Bertsozalez bete da Lesaka Bertso Egunean
Bortzirietako Bertso Eskolarekin elkarlanean, egun osorako egitaraua prest geneukan Bertso Eguna ospatzeko; eta bertsozaleek ere ez dute hutsik egin: giro ederra izan da Lesakan goizetik hasita.

2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

Hilberria
Mixel Aire Etxebarren ‘Xalbador II’ zendu da

81 urterekin zendu da. Bere aita Fernando Aire 'Xalbador' bezalaxe, bertsolaria eta artzaina izan zen Mixel Aire.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Lesakan izango da 2025eko Bertso Eguna

Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]


2024-12-16 | Bertsozale.eus
Alaia Martinek irabazi du 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Donostia Arena bertsozalez bete da larunbat arratsaldean: 6.500 lagun elkartu dira bertan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren azken egunaz gozatzeko; Alaia Martinek jantzi du txapela, Beñat Gaztelumendirekin buruz-burukoa jokatu ostean.

2024-12-11 | Bertsozale.eus
Prest dago Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala

 Astearte goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben (Donostia) bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude