"Ekintza honekin adierazi nahi izan dugu hilotzak sortzen dituzten enpresek ez dutela euskal errepublikan lekurik izango eta euskal errepublika beharrezkoa dugula gerretatik alde egin eta heriotzaren industriak ixteko", dio Ehun mugimenduak, ostegunean (abenduak 29) Sapa arma industriaren Andoaingo egoitzaren atarian egindako ekintzaren harira zabaldutako oharrean.
"Euskal errepublika beharrezkoa dugu SAPA bezalako fabrikak legez kanpokotzat jo eta bizitzaren alde egiteko. Horregatik, ziur gaude euskal errepublika gauzatzea dela munduko bakearen alde egin dezakegun ekintzarik eraginkorrena", adierazi du Ehunek. "Hau guztia agerian jartzeko SAPA enpresak produzitzen duena bere enpresako ateetara eramatea erabaki dugu", gehitu du, "hilotzei" erreferentzia eginez. "Enpresa horrek 78ko erregimenarekin lotura zuzena du, bere produkzio guztia Espainiako Ejertzitoari bideratzen baitio", salatu du mugimenduak.
Ekintzaren bideoa eta plazaratutako oharra:
SAPA enpresaren atarira produzitzen dutena eraman diegu.
— Ehun #EuskalErrepublika (@ehunduz) December 30, 2022
Ekintza honekin, nagusitzen ari den gerra egoeratik ateratzeko eta heriotzaren industria legez kanpo jartzeko #EuskalErrepublika behar dugula adierazi nahi izan dugu. pic.twitter.com/4i8aOKGyCL
NATOko estatukideek, Aliantza Atlantikoko zuzendaritzak hala aginduta, Defentsako aurrekontuak nabarmen handitu behar izan dituzte, baita armak bidali ere erakundeak esandako gatazka-lekuetara. Aurrekontu igoera horiei esker, Euskal Herriko armagintza enpresak are gehiago ari... [+]
Garai erabakigarriak dira akaso antimilitarismoarentzako, Euskal Herrian zein munduan. Mugimenduak galdua du hamarkada batzuk atzerago izan zuen indar handia eta, aldiz, biderkatzen ari dira diskurtso, gatazka zein aurrekontu militarrak, eskuinean zein ezkerraren barnean, gerra... [+]
Zergatik sartzen da harri-harrobien sektoreari lotutako Aperribay familia armagintzaren industrian? Nola lortu du ordutik SAPAren moduko enpresa txiki batek bizirautea handien esparru den sektorean? Zein babes izan ditu erakundeetan edo alderdietan? Zeintzuk dira armagintzaren... [+]
Armagintzan aritzen den SAPA Taldeak 2020ko memorian jaso zuenez, “2021ean gastuen murrizketa- edo euste-planarekin jarraituko da, enpresa, oro har, lehiakorragoa izan dadin, eta, zorpetzea gutxitzearekin batera, enpresaren ondarea kontsolidatuko da”. 2021eko... [+]
INDRA enpresaren kontseiluan eserlekua lortu du Real Sociedad futbol taldeko presidenteak, SAPA Taldearen ordezkari bezala. Espainiako armagintzaren sektorean hautsak harrotzen ari den estatu mailako operazio baten parte da mugimendu hori.
Irailaren 22an onartu du Gobernuak Defex enpresa publiko-pribatua desegitea eta likidatzea. 45 urtean armamentuak esportatzen aritu da eta arma enpresei atzerriko gobernuekin negoziaketetan laguntzen. Ustelkeria kasuek ekarri dute Gobernuak desegiteko erabakia hartzea. Ibon... [+]
Siriako gerran erabiltzen ari diren Eurofighter erasorako hegazkinaren zati batzuk Euskal Herriko Itp, Aernnova eta Sener enpresek egiten dituzte. Leopardo gudarako orgaren zati batzuk Sapak egiten ditu.