2021eko azaroaren 25ean indarkeria matxistak hildako eta kaltetutako herritarrak omentzeko plaka jarri zuen Santurtziko Marimatraka Talde Feministak. Udalak plaka erretiratu die birritan, eta apirilean plakaren euskarri izandako motzondoa hesitu zuen. Plaka udalaren eskutan dago, eta hura berreskuratu nahi izatera instantzia bete beharra adierazi die feministei. Marimatrakak salatu du baldintza horrekin plaka jasotzera doana edo doazenak seinalatzea, identifikatzea eta kriminalizatzea bilatzen dutela. Puntu horretara iritsirik, gertakariak eta egungo egoera salatu dituzte asteartean egindako agerraldian.
Santurtziko Udalak indarkeria matxistaren biktimak zein indarkeria matxistatik biririk atera direnak oroitzeko toki herrikoia ukatzen diela salatzeko, Santurtziko Marimatraka Talde Feministak agerraldia egin zuen astearte arratsaldean, 19:00etan, Santurtziko plazan. Agerraldia egiteko tokia ez zuten ausaz aukeratu; 2021eko azaroaren 25ean indarkeria matxista pairatu duten herriko emakumeen oroimen-plaka jarri zuten toki bera hautatu zuten jendaurrean agertzeko, behinola plakaren helduleku izandako motzondoaren bueltan, egun hesituta dagoena.
Motzondoa plakarik gabe eta hesituta egotera nola iritsi den argitzeko, Marimatrakako kideek gertatutakoa azaldu zuten. 2021eko azaroaren 25ean, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko egunaren harira, indarkeria matxistak hil dituen edota indarkeria horren "ondorio guztiak gorputzetan edo buruetan gorpuzten" dituzten santurtziarren omenezko plaka bat jarri zuten parkeko motzondoan, "haien bizitzak garrantzitsuak direlako, eta haien heriotzak ere bai". Ekintza horrekin, parkea eta motzondoa oroimenerako eta omenaldirako gune bilakatu nahi zuten, ulerturik "izendatzen ez dena ez dela existitzen, eta lekurik ez duena, ahazten dena, behin eta berriz errepikatzen dela".
Aste gutxiren buruan, baina, udalak plaka kendu zuela azaldu du Marimatrakak. "Obra eta Zerbitzuen arloaren arabera, gure artean ez dauden horiek omentzeko oroimenerako plaka batek ez zuen lekurik gure herrian. Handik gutxira, bila nora joan behar genuen jakinarazi ziguten". Plaka berreskuratuta, Martxoaren 8a baliatu zuten hura berriz motzondoan jartzeko, bertaratutakoen "txalo eta urduritasun" artean. "Hura ikusteak, samurtu, hunkitu eta amorratu egiten gaituelako. Sistema patriarkal, kapitalista, arrazista eta biozida batean bizitzearen ondorioak gogorarazten dizkigulako". Plakak, baina, beste astebete eskas iraun zuen jarritako tokian.
Plakaren erretiratzearen inguruko azalpenik jaso ez zutenez, Marimatrakako kideek bilera egitea eskatu zioten udaleko berdintasun-zerbitzuari, bi helbururekin: gertatutakoaren gaineko informazioa lortzea, eta "Berdintasun arloko arduradunari indarkeria matxista jasan duten eta pairatzen duten guztiei eta udalerriko memoria historikoari espazio bat ematea gogoraraztea". Bilera hartatik inpotentzia sentimenduarekin atera zirela adierazi dute feministek. Izan ere, udalak uko egin zion plaka jartzeko aukerari. Plaka Obra eta Zerbitzuen alorrean zegoela, eta hara joz berreskura zezaketela esan zieten udaleko ordezkariek. Plaka ez zuten toki hartan aurkitu ordea, eta hitz eman zieten zinegotziak deituko ziela plaka jasotzera joateko. Deirik ez zuten jaso ordea, eta apirilaren 8an motzondoa hesituta aurkitu zuten. "Are ulergaitzagoa bihurtu zen dena. Udalak tokoi bat hesitu zuen indarkeria matxistaren biktimak omentzea eragozteko".
Apirilaren 11n jaso zuten, azkenean, plaka jasotzera joateko mezua. Baina, espero ez zuten baldintzak jarri zizkien udalak horretarako: instantzia bat betetzea. Marimatrakak salatu du baldintza horrek helburu bati erantzuten diola: plaka jasotzera zihoana edo zihoazenak seinalatzea, identifikatzea eta kriminalizatzea.
Egoera horretan aurkiturik euren burua, gertakariak eta udalaren jarrera salatzea erabaki du talde feministak. Itzulingururik gabe adierazi dute plaka nahi dutela eta plaka horren tokia zein den argi daukatela, eta oztopoak alde batera, hori lortzeko bidean jarraituko dutela: "Angela Davisek esan zigun eta guk sinesten dugu: 'Ez ditugu onartzen aldatu ezin ditugun gauzak; onartu ezin ditugun gauzak aldatzen ditugu'".
Marimatrakatik, gertakariak eta horien bilakaera ulergaitzak zaizkiela azpimarratu nahi izan dute: "Kontakizun honetan bada hitz bat etengabe errepikatzen dena: ulertezina. Ulertezina da udalak, erasotutako emakumeak omentzen dituen plaka bat kentzea. Ulertezina da haiekiko guztiekiko eta baita gurekiko zor historikoa aitortzeari uko egitea. Ulertezina da emakumeon ahotsa ez errespetatzea. Ulertezina da mugimendu feministari omenaldia egitea eragoztea. Ulertezina plaka bat bahitzea. Ulertezina da zuhaitz bat hesitzea konpondu beharrekoa saihesteko. Ulertezina da VI. Berdintasun Plana jendarteratzen den bitartean benetako politika feministak ezartzea eragoztea. Ulertezina da haien hitzak dokumentuetan bakarrik geratzea, eta inoiz ez praktikatzea. Ulertezina mugimendu feministaren atzetik ibiltzea, martxoaren 8ko mobilizazioetara gehitzen diren bitartean".
Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]
Astearte gauean egin dituzte pintaketak, bizilagunek azaldu dutenez. Fatxada nagusia, bertako ateak eta alboetako paretak margotu dituzte. Gazte Koordinadora Sozialistak urtarrilaren 25rako deitutako mobilizazioarekin bat egiten du aldarriak.
Elkarte memorialisten ustetan, Rozalejoko Markesaren Jauregia, Nafarroako Memoriaren Institutua kokatuko litzatekeen tokia, "omenaldi, oroimen eta oroimenerako lokal bat" izan daiteke, eta Maravillas Lamberto izena eraman. Manifestariek adierazi dute ez dela nahikoa... [+]
Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]
Talde memorialistek deitutako manifestazioa Erorien monumentuan hasiko da 18:00etan eta Gazteluko plazan bukatuko da. Amaierako ekitaldian El Drogas, Gran Ritxarson, Ilargigorri eta La Chula Potrak esku hartuko dute, besteak beste. Gaia orokorrean nola dagoen azaldu dugu... [+]
Jesus Carreraren erailketaren 80 urteurrenean udal adierazpena plazaratu dute Hondarribiko udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiek.
Eraispenaren aldeko elkarteek manifestazioa antolatu dute larunbatean Iruñean. Irrintzi Plazan manifestazioaren deitzailea den Koldo Amatriarekin hitz egin dugu.
Elkarte memorialistek kritikatu egin dute Iruñeko Udalak Erorien Monumentua eraisteari uko egiteko hartutako erabakia. Memoria Demokratikoaren Legea “oker interpretatzea” egotzi diote Joseba Asiron alkateari, eta mobilizazio batera deitu dute urtarrilaren... [+]
Astelehenean abiatu zituzten lanak eta frankismo garaiko 20 biktima berriren gorpuak topatu dituzte honezkero. Asteburura arte luzatuko dute gorpuzkiak lurpetik ateratzeko hirugarren kanpaina.
Donostiako Udalak Mikel Zabalza Garateren (1952-1985) omenezko plaka bat jarriko du larunbat honetan (hilak 30), Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelaren aurrean (Baratzategi kalea, 35). Guardia Zibilak gaurko egunez atxilotu zuen Zabalza, 1985ean, Altzako bere etxean... [+]
Nafarroako Fusilatuen Senitartekoen Elkarteak gogor kritikatu du Iruñeko Erorien Monumentuaren inguruan EH Bilduk, Geroa Baik eta PSNek egindako akordioa. "Pedagogia" egiteko toki hobeagoak daudela dio eta interpretazio zentroari Maravillas Lamberto izena... [+]
Iruñeko Erorien monumentua faxismoaren salaketarako eta memoria demokratikorako Maravillas Lamberto interpretazio zentroa bilakatzea adostu dute EH Bildu, PSN eta Geroa Baik. Eraikinaren parte bat eraitsiko dute, eta adiera frankistako elementuak kendu edo estaliko... [+]