“Preso politikoak askatu eta kultura arloko langileak jazartzeari utz diezaiotela da garrantzitsuena”

  • Santiago Sierra artistarekin hitz egin du El Salto hedabideak. Otsailaren 21ean ARCO 2018 arte garaikidearen erakusketatik Santiago Sierraren Presos políticos en la España contemporánea lana erretiratu zuten, batik bat tartean Jordi Cuixart eta Jordi Sànchez espetxeratuak agertzen zirelako.

    Elkarrizketa hau orijinalaren laburpena da.

Santiago Sierraren laneko bi erretratu (Arg: El Salto)

2018ko otsailaren 26an - 12:35
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zergatik jaso dituzu Jordi Cruixart eta Jordi Sànchez-en erretratuak?

Kategoria horretan —preso politikoak— daudela uste dugulako, noski. Uste dut egokia litzatekeela Europako Kontseiluko Parlamentuko Biltzarrak ematen duen preso politikoaren definizioa elkarrizketa honetara ekartzea. Bost baldintza dira, eta bat betetzen bada preso politikotzat hartzen da. Oinarrizko giza eskubideak urratzea, zio politikoengatik atxilotzea beste ezein deliturik gabe, zigorrak areagotzea zio politikoengatik, motibazio politikoak eragindako atxiloketa diskriminatzailea eta, azkenik, atxiloketa motibazio politikoek bultzatutako jarraibide irregular baten ondorioa bada.

Informatu zara egiaz jakiteko Jordiak eta erretratuetako besteak preso politikoaren kategoria juridikoan sartzen direla? Nolakoa izan zen erretratu hauendako dokumentazio lana?

Prentsa alternatiboa eta sare sozialak fenomeno honen garapenari adi egon dira, eta epaiketa eta auzi penalei buruzko informazio pila bat argitaratu da, ia minuturo. Ez gara juristak eta ez dugu izan nahi. Errespetutik eta elkartasunetik ekiten dugu, proiektuaren publizitaterako hobekien egokitzen diren neurriak hartuta.

Zein da zure iritzia ARCOn otsailaren 21ean zure piezarekin gertatu zenari buruz?

Interesatzen zaidan artea bere garaiaren testigantza ematen duena da. Pieza honek eman du, eta lehenengo momentuen frustrazioa igaro ostean, gertatutakoa ondo deritzot, nire obra osatu dutelako eta euren burua biluztu dutelako. Orain borroka ez da nire lana berriro Arcon jartzea. Orain borroka da preso politikoak askatzea eta beraien etxeetara itzultzea. Garrantzitsuena da kultura arloko langileak jazartzeari utz dezatela. Garrantzitsuena da egoera honekin behingoz bukatzea.

Helga de Alvear, zure galeristak, esan du hitz egin zuela Ifemako zuzendariarekin, Eduardo López-Puertasekin, eta lana erretiratzea “ondo” iruditu zitzaiola. “Hau ez da nire etxea eta Ifemak ez badu eduki nahi kenduko dut. Nire etxean ez dit inork ezer kentzen”, esan zuen El País-en. Zer iritzi duzu?

Ezin diot Helgari errua bota kanpoko presioei men egin dielako. Denok gara ahul maila desberdinetan. Helgak esperientzia luzea duen arren, sekula ez du horrelakorik bizi. Jende oso agresiboa zegoen. Nik neuk mezu beldurgarriak jaso ditut. Oso gogorra izan da berarentzat. Ahal zuena egin zuen niri laguntzeko eta asko eskertzen diot. Horrenbeste oldarkortasun dagoen klima batek beldurra eragiten du halabeharrez.

Pentsatu duzu ea existitu daitekeen gatazkarik irudirako eskubidearen eta zure lan egiteko moduarekin ados ez dauden pertsonen bizipenak artelan bihurtzearen artean?

Lan hau errespetutik eta elkartasunetik egin da. Ez dira aurpegiak ikusten eta izenak ematen. Uste dut oso zuzena izan naizela horretan.

Oriol Junqueras preso politiko bat da?

Noski baietz. Nik oso argi ikusten dut.

Katalunia errepublika gisa Estatu independente bat izatea nahi duzu? Urriko erreferendumaren galdera da…

Ni Madrilekoa naiz. Hori katalanek erabaki beharko lukete. Hau ere argi ikusten dut.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zentsura
2025-01-30 | Gedar
Otsailaren 12an epaituko dute Raimundo El Canastero taldea

Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.


Irunen Palestinaren aldeko murala egitea debekatu du udalak

Larreundiko Auzo Elkartea mural bat margotzen hasi zenean "gelditzeko agindua" jaso zuen. Izan ere, udalbatzan onartuta dago Palestina eta Israelen arteko auzian hirian ez dutela posizionamendurik onartuko eta "bakea" irudikatuko dela soilik.


2024-10-03 | Julene Flamarique
UPN Pirritx, Porrotx eta Marimotots Atarrabian zentsuratzen saiatzen ari da, alferrik

Nafar regionalistek “txiringito independentistei mesede egiten dien” emanaldi gisa kalifikatu dute iganderako Atarrabian aurreikusitako ikuskizuna. Ez da lehen aldia, aurretik ere egin izan dute Iruñean, Lizarran eta Burlatan.


“Bizi gara zuzentasun politikoaren garaian, ‘beef’-aren kultura ez da ulertzen”

2021ean sortu zen Lizarran Raimundo el Canastero taldea, eta iaz ikusi zuen argia haien lehenengo diskoak –N.T.E.R.–. Kaxoia, gitarra, ordenagailua eta hiru lagun langabezian: Julen Arbizu (Lizarra, 1995), Imanol Viñarás (Lizarra, 1995) eta Mikel Beltza... [+]


2024-08-09 | Axier Lopez
UPNk eta PSNk ez dute lortu Raimundo el Canastero zentsuratzea Tafallan

UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]


2024-08-02 | Axier Lopez
Lizarrako alkateak (UPN) Raimundo el Canastero taldea salatu du txosnen debekuaren aurkako abesti baten harira

Udaltzaingoak ostegunean deklaratzera deitu du Raimundo el Canastero taldeko abeslaria, Lizarrako jaietan txosnak debekatzearen aurka sareratu duten abestiagatik. Ondoren, aske utzi dute, baina ikerketak aurrera jarraituko du. Sarean zentsuraren aurkako eta elkartasun mezuak... [+]


2024-07-30 | Gedar
Sare sozialetan, 9.500 profil eta eduki zentsuratzeko eskaera egin zuten agintari sionistek hilabetean

Urriaren 7tik azaroaren 4ra bitartean, milaka profil eta eduki ezaba zitzatela eskatu zieten sionistek hainbat plataformari. Eskaeren %60 izan ziren Meta taldeari, eta horien %94 bete zituen enpresak.


Al Jazeera debekatu du Israelek, Gazan dagoen nazioarteko hedabiderik handiena

Hamasen tresna izatea leporatuta ezarri du debekua estatu sionistak. Al Jazeerak akusazioak ukatu ditu eta ahots kritikoak isilarazi nahia salatu du. Nazioarteko hainbat elkartek kritikatu dute “prentsa askatasunaren aurkako erasoa”. Debekua 45 egunekoa da momentuz,... [+]


1936an fusilatutako trenbide-langileak irudikatzen dituen erraldoi bat zentsuratu du Zizur Zendeako eskuinak

Zizur Zendeako Udala (Nafarroa) UPNren hautagaitza batek gobernatzen du. 1936an Iruñean fusilatutako trenbidegileak ordezkatzen dituen Konpartsa Txikiko erraldoi baten presentziari betoa jarri dio.


Erakusketa lehenago kenduko dutelako zentsura salatu du Iruñeko LKN artistak

Talde erlijioso batek eskatuta kenduko dute LKN artistaren obra Iruñeko Morea saltokitik: "Ez dut inoiz iraintzeko asmorik izan; nire begirada artistikoa eskaini nahi nuen".


Covitek Txillardegiri buruzko ikasleentzako bideo baten aurka jo du

Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.


Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinos
“‘No me llame Ternera’ filma ikusi egin behar da kritikatu aurretik, eta ez alderantziz”

Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak prentsara gutuna bidali du. Bertan, Espainiako hainbat hedabidetan atera den gutuna kritikatu du. Izan ere, zalaparta ari dira sortzen hainbat biktima elkarte, Zinemaldian estreinatuko den No me llame Ternera (Jordi Evole eta Marius... [+]


2023-07-07 | Sustatu
Espainiako kulturaren profesionalek zentsuraren itzulera salatu dute

Zentsura kulturalaren Iruñeko adibidearen berri eman dugu ostegunean (Herriko Tabernari ezarritako debekua) eta horrekin lotuta, hain zuzen, asteazkeneko albiste bat dakargu orain: Espainiako zenbait erakunde profesional kulturalen baitatatik adierazpen edo manifestu... [+]


Iruñeko Udalaren zentsura salatu du Herriko Tabernak eta egitarau osoa bertan behera utzi du

Bertan behera utzi behar izan du San Ferminetarako antolatutako egitarau kultural guztia. Gauzazen duen ekimen bakoitzeko 6.000€ eta 60.000€ bitarteko isun zigorrekin mehatxatu baitu Udaltzaingoak


Eguneraketa berriak daude