Santiago Abascal (Vox): “ETAk eta euskal alderdi separatistak irabazi dituzte hauteskundeak”

  • Santiago Abascal eta Amaia Martinez hautagaia igo dira oholtzara Voxen balorazioa egiteko, eta nork agintzen duen argi gelditu da lehen segundutik: “Nik hitz egingo dut lehena”, esan du Abascalek, eta Martínezek oholtza uzteko imintzioa egin duenean, tinko esan dio, “ez, ez, geratu hemen”.


2024ko apirilaren 22an - 01:01
Azken eguneraketa: 08:43
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Oholtzara igotzean “misión cumplida” ´("bete dugu helburua") oihukatu duen pertsonari ihardetsi dio lehenik Abascalek: “Barkatuko didazue pozarren agertzen ez bagara, baina esan nahi dugun lehen gauza zera da: ETAk eta euskal alderdi separatistak irabazi dituzte hauteskundeak”. Eta azpimarratu du, gainera, hori lortu duela Espainiako klase politikoaren laguntzarekin, besteak beste EH Bildu legez kanporatzearen aurka egin dutelako.

Euskal Herrian ez dagoela askatasunik baietsi du, eta oraindik beldurra dagoela. Voxek aurreko hauteskunde autonomikoetan baino %20 gehiago lortu du. Botoa eman dieten 21.000 herritarrei zera gogoratu die: “Vox ez da moda bat, ez dute suntsituko, eta lur honetan ekingo diogun berreraikuntzan ere birkonkistaren hazia zarete”.

Ondoren hitz egin du Martinezek labur-labur, eta eskerrak eman dizkie boto emaileei eta kanpaina bultzatu duten militanteei. Hauteskunde kanpainan “betikoen erasoei” ere aurre egin behar izan dietela gogoratu du. “Izan daitekeen gobernu txarrenaren aurrean, ez zaituztegu bakarrik utziko”, amaitu du Martínezek.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EAEko hauteskundeak 2024
Joera kontrajarriak?

“Inoizko [EAEko] parlamenturik abertzaleena” vs. “Independentismoa minimo historikoetan dago”. Bi baieztapen horiek azken aldian entzuten ditugu, eta areagotu dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan apirilaren 21ean izandako hauteskundeen ondotik. Bi esaldi... [+]


Materialismo histerikoa
Gure gauzatxoak

MAPA | Non jasotzen dituzte botoak alderdiek?

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdiek udalerriz udalerri izandako babesa irudikatzen du mapa honek. Zirkuluen azalerak proportzionalak dira hautatutako alderdiak udalerri bakoitzean ateratako boto kopuruarekiko.

[[hauteskundeak alderdiak zabala 2024... [+]


Eguneraketa berriak daude