Burua moztu zioten Xixili musikariari eta haren omenez, Santa Zezilia musikarien eguna da. Urtero bezala, egun honen bueltan kontzertua eskainiko du Hernaniko Musika Bandak azaroaren 19an arratsaldeko 7etan, Hernaniko Plazako arkupeetan. Baina 1861ean musika banda hau sortu zenetik lehen aldiz, emakume batek zuzenduko du bandaren kontzertu oso bat: Judith Montero Imaz hernaniarrak. Eta kontzertu honek badakar beste berritasunik emakumeen eskutik: banda honetako fagot jotzaile eta konposagilea den Anne Pérez de Azpeitiak egun honetarako sortutako "Dantzaharra" pieza estreinaz entzun ahal izango da. Gaia ere esanguratsua du: gorputza, mugimendua eta bizitza uztartuko ditu "...musikaren kulunkak..." izenburu duen kontzertuak.
Musikari gorputzaren mugimendutik begiratzea proposatzen du “...musikaren kulunkak...” izenburu duen kontzertuak eta dantzarekin izandako harremanaren hausnarketa musikala egitea. Baina, era berean, “...musikaren kulunkak...” musikaren alde hipnotiko eta ferekatzaileari egiten dio erreferentzia, egoera atsegin zein gogorretan bidelagun daukaguna, egoera ziurgabeetan bizitzarekin konektatzen gaituena, kulunka horrekin laguntzen gaituena, goxatzen gaituena, biltzen gaituena.
José Franco Ribatek idatzia eta Olaeta Ballet famatuak 1953an estreinatua, euskal dantzak eta ballet klasikoa uztartzen berrikuntza izugarria egin zuen talde honek. Doinu herrikoiak eta konposaketa teknika finak erabiliz borobildu zuen konposagileak artelan eder hau. Lau urtaroen eta bizitzako lau aroen arteko paralelismoa egiten da bertan; “Udaberria” jostalaria, axolagabea eta alaia da, “Uda” festa eta bizitzaren indarra da,
“Udazkena” sosegua, dotoretasuna eta adinaren armonia da eta “Negua” euskal trufaz blaituta dago. Balletaren amaiera “Azkena” arin-arin alaia da, zeinetan herriko (bizitzako) pertsonaia guztiek bat egiten duten.
Anne Pérez de Azpeitia Hamilton Hernaniko Musika Bandako fagot jotzailea izateaz gain, konposagilea ere bada eta Azkue eta Aita Donostiaren
kantutegietan bildutako Doneztebeko Bandera Dantzan oinarrituta, "Dantzaharra" pieza osatu du egun honetarako. Bertan sonoritate arkaikoak hizkuntza konpositibo berriekin uztartu ditu, pieza espresibo eta iradokitzailea sortuz, sinbolismoz betea, hizkuntza zinematografikotik gertu askotan. Baso ilunak, beldurrak eta, era berean, dantza, bizitza, jauregietako musika... lan hau lehen aldiz entzun nahi duenak, kontzertuan du aukera.
Amaiera aldera “Lokatza” Sketch Sinfonikoa interpretatuko dute, Alfredo Gozález Chirlaque Bergarako Bandako zuzendaria izandakoak konposatua. Bergarako Lokatza txirrindulari taldearentzat idatzia, lasterketa baten deskribapen oparoa dela esan dezakegu; alde batetik txirrindularien korrika azkarra eta bestetik herrian sortzen duen jai-giro eta ospakizuna dituelako konposaketa honek beregan.
Kontzertua “Disney Favorites” eta “The Hey Song"-ekin amaituko da, Hernaniko Banda Gaztea ere Santa Zezilia ospakizunean integratuz. Hernaniko musikari gazteak bandarekin harremanetan jartzea du helburu ekimen honek, herriko banda musikari gazteentzat akuilu eta topagune ederra baita.
Hauxe da Judith Montero Imaz zuzendari dela Hernaniko Musika Bandak eskainiko dituen obrak:
- “Agüero” pasodoblea. José Franco Ribate (1878-1951)
- “Lau-Urtearoak” Euskal balleta. José Franco Ribate (1878-1951)
- “Moving Heaven and Earth” Tema eta bariazioak. Philip Sparke (1951-)
- “Dantzaharra” (estrainaldia). Anne Pérez de Azpeitia Hamilton (1995- )
- “Lokatza” Sketch Sinfonikoa. Alfredo González Chirlaque (1956-)
- “Disney Favorites”. Bob Lowden (1920-1998)
- “The Hey Song”. M. Leander (1941-1996) &G. Gitter (1944- ) Arr: P. Lavender
Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.
Zerrautsa
Olaia Inziarte
Panda, 2024
-------------------------------------------
Depresio garaian idatzitako hamalau kanta. Halaxe aurkeztu zuen Olaia Inziartek orain aipatu ezin den euskarazko lehenengo late night-ean. Diskoa irekitzen du Zerrautsa pieza bru-ta-lak... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]
Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]
Euskal Herriko Gazte Orkestra. Neguko topaketa
Zuzendaria: Iker Sánchez.
Narratzailea: Kepa Errasti.
Egitaraua: Britten eta Beethovenen lanak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia antzokia.
Eguna: urtarrilaren 2a.
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
Alosia
Perlata
Autoekoizpena, 2024
----------------------------------------------------
Arrasateko Perlata taldeak lan berria kaleratu du. Hainbat disko ditu bizkarrean, eta azkeneko lana bere jaioterriko punk, Oi! eta rockaren zubi-lana egindako Jesusi Etxeberria... [+]
Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
1974ko abenduan sortu zuten Bagare kanta Gontzal Mendibil zeanuriarrak eta Bittor Kapanagak, haren Olaetako (Aramaio) baserrian. Euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserki bilakatu zen gerora.