Iruñeko Udalak joan den astean iragarri zuen tabernetako hamar barra jartzeko asmoa zuela sanferminetan Iruñeko Gazteluko plazan. Udalak Labrit kaleko goiko tabernei eta aipatu plazakoei eskaini die aukera.
Udalak jakinarazi duenez, aurten beste giro bat eman nahi dio Gazteluko plazari, bestela botilatzar handia bihurtzen ari zelako. Horretarako barrak jarri eta arratsaldean eta gauean, ohiko dantzaldia eta kontzertua baino, DJ-ek kudeatuko dute musika plazan.
Labriteko Aldapa kaleko goiko tabernei aurtengo sanferminetarako galarazitako karpetatik dator gaia, eta hainbaten ustez "aitzakia". Ostatu horiek euren taberna aurrean sanferminetan gau eta egun jarduteko karpa eta barrak izateko aukera izan dute azken 32 urteetan, baina aurten baimen hori ukatu die udalak, auzokideentzat eragozpenak eta arazoak sortzen dituztela argudiatuz. Eremu hartako auzokideek pozarren hartu dute erabakia, ostalariek oso gaizki.
Hango ostalarien haserrea baretzeko, udalak kontraproposamena egin die, bai haiei eta baita Gazteluko plazako ostatuei ere: Gazteluko plazan hamar barra jartzeko aukera. Taberna gehiago daudenez, eskaera egiten dutenen artean zozketa egingo da.
Barra horiek plazako lorategitik barru aldera jarriko lirateke. Argindarra bai baina ur korronterik ez dute izango, ezingo dute ez musika ez terraza edo aulkirik jarri, eta goizeko 10etatik goizaldeko 2:30ak arte irekitzeko aukera izango dute.
Eztabaida handia dabil hirian gaiaz, askoren ustez hori delako hain zuzen "turistentzako botilatzarra" hiriaren bihotzera eramatea. Enrique Maya alkatea ere atzera aurrera ibili da gaiarekin, asteazkenean zalantzan jarri zuen barrak izango zirenik, tabernariek ez zutela eskaririk egiten argudiatuz: "Ostatuek ez badute nahi arazoa bukatu da eta kito". Horixe esan zuen, hitzez hitz, arazorik ez zegoen tokian orain arazoa dagoela aitortuz. Ostiral honetan, hamahiru ostatuk dagoeneko barra jartzeko eskaera egin dutela iragarri du udalak.
Labrit eta Gazteluko plazako ostalarien artean ere denetarako iritziak daude, eta batzuek publikoki adierazi dute ez zaiela ideia egokia iruditzen. Alabaina, bertakoak aurkezten ez badira, kanpokoei eskainiko zaiela ere entzun da, eta horren aurrean, hainbat tabernek aditzera eman dutenez, behartu egiten dituzte proposamena onartu eta eskaria egitera.
Antzeko zerbait esan du Gure Etxea ostatuko arduradunak ETB2n egindako adierazpenetan, barrak jartzea ez dela ideia ona, baina azken finean, "beste batek gure tabernaren aurrean barra bat jartzea baino, guk geuk jarri beharko dugu". Napargar garagardotegitik azpimarratu dutenez, inork ez du ostalariekin hitz egin proposamena egiterakoan; haiek ez dute barra jarriko, eta beldur dira plazan sor daitekeen giroarekin.
Aldezarrean Bizi auzo elkartearen esanetan, guztiz harrituta hartu dute DJ-en eta barren erabakia, eta honek aldez aurretik ere egoera gogorra jasan behar duten auzokideen egoera okertzen du. Dagoeneko oso okupatua dagoen espazio publikoaren okupazioa areagotzen duela ere salatu du, eta berez alkohol asko dagoen Alde Zaharrera alkohol gehiago eramango dela.
Gaur egun hamalau ostatu daude Gazteluko plazan eta haren bueltan diren kaleetan 53 –Estafetan, San Nikolasen, Comediasen, Pozo Blancon eta Mercaderesen–. Hau guztia gertatzen ari da, aste honetan bertan Herri Sanferminetako kideek jakinarazi dutenean ez dutela barrarik jarriko sanferminetan, udalak ez dielako baimenik eman festa-guneak jartzeko azken urteetan paratu dituzten Errekoleten eta O plazetan.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]
Astelehen honetan hasita, astebetez, Jon Miranderen obra izango dute aztergai: besteren artean, Mirande nor zen argitzeaz eta errepasatzeaz gain, bere figurarekin zer egin hausnartuko dute, polemikoak baitira bere hainbat adierazpen eta testu.
Familiak eskatu bezala, aurten Angel oroitzeko ekitaldia lore-eskaintza txiki bat izan da, Martin Azpilikueta kalean oroitarazten duen plakaren ondoan. 21 urte geroago, Angel jada biktima-estatus ofizialarekin gogoratzen dute.
Hezkuntza bi arazo handik zeharkatzen dutela adierazi dute IAk: "ideia erreakzionarioen" gorakadak eta "ikasleen egoeraren okertzeak". Mobilizazioaren deialdia hedatzeko, goizean errepide mozketak egin dituzte Donostian, Iruñean eta Gasteizen. Bilbon, Euskal... [+]
Mundua "oso azkar" aldatzen ari dela azaldu du Arnaldo Otegik, militarismorantz eta autoritarismorantz doala, eta norabide horren aurkako jarrera duela koalizio subiranistak.
Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak
11 adin txikikori sexu erasoak egiteagatik 85 urteko kartzela zigorra galdegin du Gipuzkoako fiskaltzak. Astelehenean hasi da epaiketa eta gutxienez martxoaren 21era arte luzatuko da.
Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]
Martxoaren 6an 11:00etan Bilbon eta Iruñean mobilizazioak egingo dituzte sindikatuek, patronalak eta Eusko Jaurlaritza zein Nafarroako Gobernua interpelatzeko, zaintza eskubide kolektiboari dagokionez.
Ikasleen lan politikoa jazartzeko asmoz, Iruñeko Iturraman eta Biurdanan nahiz Bilboko Unamunon izan dira polizia-indarrak, IAk salatu duenez.
Elizak 23 kasu ditu onarturik Nafarroa Garaian. Haiek "ekonomikoki, psikologikoki eta espiritualki laguntzeko" konpromisoa adierazi du Iruñeko artzapezpikuak.
Martxoaren 2an igandea Iruinkokoak berriz ere Iruñeko karrikak hartu ditu.
Martxoaren 1ean ospatuko du NNPEK-k urteurrena argazki erakusketa eta txalaparta ikuskizun batekin.