La Manadaren erasoa jasan zuen emakumeak orain arteko isilunea hautsi du Telecinco telebista katera bidalitako eskutitz batean.
Biktima izatetik bizirik ateratzera, eta hortik emakume ausart izatera tituludun eskutitzaren bitartez eskerrak eman eta erasoak salatzeko deia egin du.
Orain arteko bidean ondoan izandako gertukoei eskainitako sostengua eta indarra eskertu dizkie, baita prozesuan laguntza eman diotenei ere. “Nahiago nuke zuek inoiz ezagutu ez izana, baina horrela da bizitza, pertsona onenak momentu txarrenek ekartzen dizkizute, eta zerbaitegatik behar du izan”. Eskerrak eman dizkio, baita ere, elkar ezagutu ez arren berak esandakoa sinetsi eta kaleak hartu dituen jende guztiari, “ahotsa emanaz askok kendu nahi zidatenean”.
Eskutitzaz baliatu da, baita ere, jendea erasoak salatzera animatzeko: “Ez zaitezte isilik geratu, hala egiten baduzue haiei uzten diezue irabazten” azaldu du, antzeko kasuren batean aurkitzen denari hortik “irten daitekeela” gaineratuz.
“Inor ez da damutu behar edateagatik, festa giroan jendearekin hitz egiteagatik, etxera bakarrik abiatzeagatik edo minigona janzteagatik”, eta azpimarratu du berak bizitakotik inork ez lukeela pasa behar. Hau edonori gertatu dakiokeelako, jendarteak daukan pentsamoldeaz guztiok kexatu behar garela adierazi du. Bortxaketekin bromarik ez egiteko ere eskatu du, “nazkagarria delako” eta aldaketa “gure eskuetan” dagoelako.
Bere kasuak norbaiten kontzientzian eragin badu edota norbaiti borrokarako indarra eman badio, kontent geratzen dela azaldu du. Eta jendeari gogorarazi dio salatzea ondo dagoela, baina guztiok izan behar dugula aldaketan esku-hartzaile.
Osteguneko lehen minutuetan jazo dira gertaerak Mina del Morro inguruan, Santutxu auzoan, 00:20 orduak aldera, eta ustez, 34 urteko gizon batek 31 urteko bikotekidea hil du.
76 urteko emazteak zauri larriak ditu. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, ostiral goizaldean egin dio eraso eta Ertzaintzak senarra atxilotu du emaztea hiltzen saiatzeagatik.
Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Bilboko bi Epaitegiek neurri hori onartu dute. Bilboko epaile dekano Aner Uriartek neurria emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko helburuarekin hartu dela esan du, baina Bilboko Abokatuen Elkargoak salatu du kolokan jartzen dituela ikertuen... [+]
Neska gazteak agertzen dira irudietan eta Telegram bidez zabaltzen dituzte. Irailaren 1ean kanpaina bat abiatuko dute sare sozialen bidez, gobernuak neurriak hartu ditzan.
Hil arte bizirik sentitzearen beharraz ari da Olatz Mercader. Gaixorik egon izan delako bere bertsio gutxitua hurbilegi ikusi duenak badaki zein garrantzitsuak diren konpromisoa, grina eta desioa.
Ertzaintzak 27 urteko gizon bat atxilotu du Donostian, abuztuaren 18ko goizaldean, Aste Nagusiko azken gauean, Parte Zaharrean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Eraso matxista horrez gain, beste batzuk ere publiko egin dira hirian azken asteotan, eta horiek guztiak... [+]
Bilboko epaile dekano Aner Uriarteren arabera neurria “nor den nor” identifikatzeko eta emakumeak babesteko eta ez birbiktimizatzeko da. Bizkaiko Abokatuen Elkargoak salatu du ez direla errespetatzen errugabetasun printzipioa eta “duintasuna”.
Gertaera abuztuaren 18ko goizaldean izan zen Donostiako Alde Zaharreko kalezulo batean, Ertzaintzak adierazi duenez. Egun horretan emakume batek beste sexu-eraso bat salatu zuen Donostian, gizon batek “diskoteka baten inguruan ukituak egin zizkiola” esanez.
Joan den astean izan ziren Burlatako jaiak eta aste honetan jakin da adingabeko neska gazte batek izandako sexu erasoa. Espainiako Poliziak, halaber, jakinarazi du erasoarekin lotutako 18 urteko gazte bat atxilotu zuela joan den igandean.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi du: “Ertzaintzako barne arautegiak hutsegite larritzat eta botatzeko arrazoi posibletzat ditu horrelakoak”. Gainera, Gipuzkoako Fiskaltzak eskatu dio instrukzioko epaitegiari auzia genero indarkeria... [+]
Ertzaina emakume bezala erregistratu zen Trans Legearen bitartez, baina inori ez zion aldaketaren berri eman. Fiskaltzak uste du indarkeria matxista leporatzetik libratzeko asmoarekin aldatu zuela sexuz.
Tuteran 30 urteko gizon bati 23 urteko bikotekideari erasotzea leporatu diote, eta Ondarroan 31 urteko gizon bati lankide bati ukituak egitea, herriko osasun etxean. Bilboko jaietan bi sexu eraso salatu dituzte, eta Donostian 20 urteko gizon bat atxilotu dute, hiriaren... [+]
Zortzi pertsona atxilotu dituzte Nafarroan, beste biak, berriz, Gasteizen. Horrez gain, Algortako Portu Zaharreko jaietan gertatutako sexu eraso bat salatzeko elkarretaratzea egin dute, astelehenean.
Bi bortxaketa eta beste sei erasoren salaketa zuzenak jaso ditu Gasteizko Mugimendu Feministak. Elkarretaratzea egin du erasoak salatzeko txosna gunean, ostegunean. Gasteizko Udalak elkarretaratzea ostiralean 11:00etan egin du. Erasoen harira ez dute inor atzeman, momentuz.