Sanferminetako uniforme zuriaren jatorria: langileen aurkako errepresioaren salaketa

  • Iruindar gehienak (eta beraiekin batera turistak), uztailaren 6an zuriz jazten dira, pentsatu ere egiten ez duten ohitura automatiko batekin, festak horrela eskatuko balu legez. Hau da, kontu askorik eman gabe.


2018ko uztailaren 06an - 11:00
Laurogei urte geroago, San Ferminetan zuriz janztea dagoenik eta ekintza ez politikoena da.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zuriz jaztea hedatzen joan den ohitura izan baita 80ko hamarkadatik aurrera batez ere; orain dela berrogei urteko argazkiak begiratu besterik ez dago-eta, konturatzeko orduan inor ez zihoala zuriz jantzita. Gaur, ordea, festarako ezinbesteko uniforme bihurtu da Cortesetik Baionara arte, baita Huesca eta Teruelen ere!

San Fermin festak zuriz jantzi zirenekoa

Gaur mundu guztiak daki ideia Jarauta kaleko La Veleta peñako mutikoek izan zutela 1931n, seguruenera gehienak pintoreak zirelako, eta bide batez, ardo orbanak eskuz igurtzi beharrean zuzenean lixibaz garbitu ahal izango zituztelako. Ez zieten askok jarraitu hasieran, baina sekulako arrakasta izaten bukatu dute.

Akaso hain ezaguna ez dena gazte haiei Molak Iruñean kolpea eman ostean jazo zitzaiena da.

Gutxienez haietako bi, Honorino Arteta (CNT-ko anarkista) eta José Zapatero Barea (PCE-ko igeltseroa) Iruñeko kartzelan gatibatu zituzten, eta 1936ko abuztuaren 23an, Olaechea gotzainak gidatzen zuen Santa María la Real prozesioarekin batera, beste 50 presorekin Bardeetara eraman zituzten, non falangista eta erreketeek Valcarderako sarraskia egin zuten, gerora Bilboko gotzain izatera iritsiko zen Antonio Añoveros presente zela.

Fusilatuko zituztela igarri bezain pronto korrika hasi ziren biak ala biak. Zapatero bizkor bota zuten behera, baina Arteta hankan baino ez zuten tiroz jo, eta Aragoi ibaian zehar ihes latz baten ostean, muga igaro eta salbatu zen. Alta, ez zen hemen bukatu pairatu behar izan zuten ankerkeria.

José Zapateroren amari, Estanisláa izeneko 70 urteko zaharra zela, ilea kaskamotz moztu eta hirian zehar erabili zuten harrikada eta iseken artean. Bere semea erail eta gero, gainera, oraindik ere gaztea soldaduskara deitzen zuen gutuna jaso zuen. Familiak kolpea eman zutenen beste umiliazio bat zela uste zuen, baina bere anaiak Komandantziara jo behar izan zuen, José Valcarderan fusilatu zutela jakinaraztera. “Hitz hauek entzunda, Oyaga teniente koronelak, jauzi bat eginda zutitu eta (…) amorruz piztuta, ihardetsi zion oihuka: Zoaz, irten ate horretatik damutu eta presondegira bidali baino lehen. Franco-ren Españan ez da inor fusilatzen; hemen falta dena desagertua dago!”.

Laurogei urte geroago, San Ferminetan zuriz janztea dagoenik eta ekintza ez politikoena da. Eta hala ere, gaur esangura argi bat izan beharko luke, gazte errepublika zale haiei gorazarre legez; Mola eta erreketeek Nafarroan milaka erail zituztela salatzeko.

Kontrara, zuri aratza Alta Pamplona delakoaren ikur bilakatu da, bat-batekotasunaren kontrakoa, parranda narrasari aurre egiten diona… Honako jarrera barcinismoaren urte luzeetan indartu da, ekitaldi ofizialetara zuriz ez joatea onartezina bihurtzeraino; Barcina alkate zela zuriz ez zihoanari entzierroan parte hartzea galaraztea ere aztertu zuten. Bestalde, erantzun simetriko eta tipiko batean, gero eta gehiago dira zuriz janzteari muzin egiten dioten iruindarrak (eta ugaritzen doaz koadrodun zapiak, mendiko botak…), akaso ez arrazoitutako erantzun gisa, baina bai azken urteotako “blanquismo barcinista” horren kontra.

Azken finean, jazkera zuria errepresioaren kontrako ikur gisara baztertua izan da, langilegoaren ikur gisara (Veleta peñako aitzindariak halaxe ziren), eta Iruñeko beautiful people-aren apaingarri bihurtu da, oharkabean jazo den fenomenoa, baina esanahi politiko eta soziologiko sakona duena».

Goian modu librean euskaratu dugun pasartea “Navarra 1936: ¿víctimas sin verdugos?” testutik hartutakoa da, Iván Giménez-en “El corralito foral” (Pamiela, 2015) liburuan aurkituko duzuena eta guk argitaletxe nafarraren blog-etik jaso duguna. Modu honetan omendu nahi izan dituzte La Veleta peñako kide errepresaliatuak, festa zurigorriz janzten aitzindari izan zirenen ondorengoek bota baitute aurten txupina. Gora!

.* Pamielaren blog-ean, gainera, Honorino Artetak, La Veleta peñako kideak, bere ahotik kontatzen du Valcarderan fusilatzear zirela egin  zuen ihesaldia, 1936ko abuztuaren 23an; Galo Viergek jasotzen du lekukotza “Los culpables” (Pamiela, 2006) liburuko pasarte batean.

Artikulu hau ZuZeuk argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sanferminak
Asiron: “Sanferminak parte hartzaileak, herrikoiak eta jendetsuak izan dira”

Iruñeko alkateak balorazio positiboa egin badu ere, nabarmendu du 24 eraso erregistratu eta 23 pertsona atxilotu dituztela. Baionan ere, bestetan hamaika eraso salatu dituzte.


Milaka lagunek salatu dituzte Sanferminen lehen egunean izandako eraso matxistak

Iruñerriko mugimendu feministak elkarretaratzea egin du uztailaren 7an, bezperan izandako lau eraso salatzeko. Berriozarren eta Tuteran bi gizon atxilotu dituzte sexu abusuengatik.


2024-07-05 | Ahotsa.info
Eraso Sexisten Aurkako Protokoloa Sanferminetan

Iruñean, Sanferminetarako, udal estrategia bat sortu da eraso sexisten aurkako protokolo saretua aurrera eramateko. Protokoloak, sentsibilizazio eta prebentzio neurrietan, eta ekintza plan batean oinarrituta dago, zeina, interbentzioa, laguntza eta erantzun protokoloa... [+]


Espainiako Poliziaren presio eta mehatxuak salatu ditu Iruñeko Sanduzelai Peñak

2022ko uztailaren 14an jazotakoaren harira Peñako bazkide guztien datuak exijitu dizkio Sanduzelaiko zuzendaritzari, gertakarietan parte hartu zuen peñakidea dagoeneko identifikatuta zuten arren. Milioi euroko isuna jartzeko mehatxua jaso zuten Sanduzelai... [+]


Lesakan ezpata-dantzari ateratzeko listan zain

Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.


Aurreskua, bertsoak eta musika emanaldiak German Rodrigezen omenez

Aurten ere, uztailaren 8an, astelehenean gogoratuko dute German Rodrigez haren omenezko oroitarriaren alboan. 13:00etan izanen da: aurreskua lehenbizi, Mikel Lasarteren bertsoak gero eta La Furia eta Fermin Balentziaren emanaldiak bukatzeko. Iluntzean, Peñak, isilik eta... [+]


Zezenketen kontrako estrategiak Sanferminetan

Zezenketarik gabeko besten inguruan mintzatu dira zenbait eragile, Zaunk! Iruñerria antiespezista eragileak Iruñeko Laban antolaturiko 'Zezenketen bidegurutzeak' solasaldian. Alternatibak indartzearen garrantziaz, peñen erantzukizunaz eta legeak... [+]


2024-06-28 | Gedar
Palestinaren askatasunaren alde mobilizatuko dira Sanferminetan ere

Uztailaren 13rako antolatu du manifestazio bat Palestinarekin Elkartasunak. 18:30ean aterako da San Frantzisko Plazatik.


2024-06-12 | dantzan.eus
Dugunak botako du Iruñeko Sanferminetako txupinazoa

Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]


Zezenketarik gabeko sanferminak posible izan daitezen “laguntza” eskatu die Iruñea Antitaurinak Peñen Federazioari

"Zezenketarik gabeko sanferminetarako trantsizioa errazteko" eskatu die Iruñea Antitaurina kolektiboak Peñen Federazioari. "Festa giroan zezenen presentzia egon behar den edo ez aztertzeko" garaia iritsi dela uste du kolektibo horrek eta ... [+]


‘Gaitariak’, 2024ko Sanferminetako kartel iragarlea

Angel Blanco da kartelaren egilea eta bigarrenez irabazi du saria, 2009an ere jaiak iragarri zituen. 635 kartelen artean 10 hautatu ditu epaimahaiak eta 10.018 boto jaso dira irabazlea erabakitzeko.


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


2023-07-11 | Ilargi Manzanares
SOS Nafarroak 11.000 dei baino gehiago jaso ditu Sanferminetako lehen bost egunetan

Uztailaren 6tik 10era bitarte 11.261 dei erantzun dituzte SOS Nafarroaren 112 zenbakian. Besteak beste, entzierroaren osasun azpiegitura koordinatzen da zerbitzuaren egoitzatik.


Eguneraketa berriak daude