Gaur egungo hiriek eraldaketa prozesu sakonak behar dituzte arlo guztietan. Gizarte eta hiriek dituzten erronkak itzelak dira eta horiei heltzeko ezinbestekoa da diagnosi eta planifikazio ariketa integralak egitea eta, ondoren, erabaki partekatuak hartzea, denboran iraunkortasuna izango dutenak. Eta noski, hiriak berregin eta eraldatzeko erabaki eta politika publikoak onartzeak derrigor eskatzen du etengabeko auzokideon partaidetza aktiboa, nola bestela?
Baina, nondik hasi horren konplexua den ariketa? Izan ere, zaila den arren, eraldaketa horiek planifikatzeak denbora, baliabideak eta adostasunak behar dituzten bezala, lehenbailehen egitea ere, azkar erantzutea, ezinbestekoa gertatzen da, gero eta gehiago gainera. Erritmoak eta letra nola uztartu?
Eta hori guztia nola egin? Kontsumo zulo izatetik nola pasa energia edota elikagaien parte baten ekoizle izatera? Nola uztartu hiria kontzeptu/esparrua, bizitzeko baldintza justu eta osasuntsu batzuekin? Nola ezarri arlo eta zerbitzu publikoak eraldaketaren erdigunean? Eta auzokideok nola bihurtu protagonista?
Eskala da gakoetako bat, hau da, nondik eragin, bizitza puntua alegia, auzoa. Horrela, aldaketa klimatikoa eta trantsizio energetikoaren erronken barnean, mugikortasun paradigma berriei heltzeko beharra dago, besteak beste, gertutasunean oinarritutako egunerokotasuna egikaritzeko. Hirien eraldaketa sozio-ekonomikorako plangintzak integralak izan behar dute, egunerokotasunean oinarritutako ondorio sozial nabarmenak dituztelako halabeharrez.
Kontuan izan behar dugu erakundeek (Europar Batasuna, estatuak edota Euskal Herriko herrialdeak) hainbat plangintza eta estrategia onartu dituztela eta zuzenbideak horiek betetzera behartzen dituztela. Besteak beste, Natura Berreskuratzeko Europako Legearen arabera, Europako lehorreko eta itsasoko eremuen %20 2030rako leheneratzea eta berreskuratzea eskatzen du.
Hiri eremuetan ere. Estatuko zein Nafarroako aldaketa klimatikoari aurre egiteko legeak eta foru legeak hiriak berraldatzeko konpromisoz josita daude. XXI. mendean, natura aldaketa klimatikoaren aurrean burutu behar diren egokitze eta arintze neurriek halabeharrez behartzen gaituzte iraganeko “nature friendly” formulak gainditu eta goitik behera aldatzera. Ez da nahikoa kontzientziazio-ekintza atseginak, benetako neurri eragingarriak jarri behar dira abian. Bestelakoak “greenwashing” merkea baino ez dira, eta are gehiago, egungo zuzenbide klimatikoaren izpirituaren aurka joan daitezke.
Sanduzelai auzoaren eraldaketa ekarriko duen plangintza zehaztea dagokigu auzokideoi. Gauzak horrelaxe daude baina ez dira horrela izango
Mundua zein Euskal Herriko hiriek esku artean dituzte aipatutako erronka horiek, eta ez dira makalak. Gainera eraldaketaren arlo askotan berandu gabiltza, aurreikuspen eta etxeko lanak egin gabe harrapatu gaitu (trantsizio energetikoarena nabarmena da). Baina nola gauzatu estrategia iraunkor, luze eta eraginkor baten bidez? Nola bideratu eskala ertaina eta txikiko eremu eta proiektuetan? Auzo mailan, zer esan nahi du horrek, hau da, nola eraldatu auzoa bera.
Beharbada gure bizitzak baldintzatzen dituen auzo-(des)egitura propioan jarri dezakegu fokua, adibide garbia izan daitekeelako, bai guretzat behintzat. Iruñeko Sanduzelai (gure) auzoaren egunerokoa erabat baldintzatzen duen trafiko eta azpiegitura nagusien korapiloari konponbidea lortzeko eman beharreko lehen pausuetan gaude (sendoak gainera). Nola eraldatu auzokideon bizitza baldintzatzaile bat, auzoa lautan banatzen duen azpiegitura, bizi-kalitatea hobetu, osasunean eragin eta bazterketa urbanistikoa saihestuz? Azken finean, nola duindu auzo baten bizi-kalitatea? Hiriek dituzten erronkei heltzeko, Iruñeak dituenak, beste askoren artean, abiapuntu bezala har ditzakegu.
Jakina da, biribilguneak historikoki, gaur egun ere, sortu izan dituen arazoak (45.000 ibilgailu egunean). Era berean, argi dago, duela hamarkada batzuetako konponbide urbanistikoek ez dutela lekurik gaur egun eta formula berri eta integralak behar dira (oinarri bezala auzokideak daudela). Noski, auzokideon dinamika eta mobilizazioak ere ezinbestekoak izan dira, beste behin, arazoaren tamaina identifikatu eta neurriak eskatuz (berrikuntza soziala ezbairik gabe); hemendik aurrera ere izan beharko den bezala.
Horren harira bi ideia azpimarratzea garrantzitsua litzateke. Alde batetik, inbertsio urbanistikoak ezinbestekoak dira auzoak eraldatzeko eta herritarren neurrira berregiteko. Askotan inbertsio urbanistikoak politika sozialak eta ingurugiroa babestekoen gako dira. Bestetik, inbertsio urbanistikoek ez dute bere helburuak behar bezala lortuko atzetik beste nolako politika sozialak, ingurumenekoak eta mugikortasunean eragiten duten interbentzioak egiten ez badira.
Sanduzelaiko biribilgunearekin jarraituta, interbentzio urbanistikoa ezinbestekoa da hiri-espazioa eraldatzeko eta auzokideak ibilgailuen gainean paratzeko hiri hierarkian. Bizitza eta auzoa CO2aren aurretik egon behar direlako. Baina eraldaketa urbanistikoak benetan funtzionatzeko auzotik pasatzen den ibilgailu kopurua erabat murriztu beharko dugu. Eta, horrekin batera, hainbat neurri abian jarri jendartean bizitza (erosketak, aisialdia, eta abar) auzoan bertan egiteko. Bestela, zaborra alfonbra azpian ezkutatzen ari gara.
Duela hilabete batzuk, urteetako gurpil zoroa puskatu eta gero, Iruñeko Udalaren konpromisoa eta (elkar)lanerako proposamena iritsi zen auzora, behingoz. Ordutik, pausuak eman izan dira gaur dugun eszenatokira iritsi arte: auzoaren eraldaketarako hiru proposamen mahai gainean daude lanketa espezifikoa egiteko partaidetza prozesu baten bidez (nork esan behar zigun hemen egongo ginela duela hilabete gutxi?).
Datorkiguna ilusionagarria bezain intentsoa izan daiteke baina…uneak eskatzen du, unea baita. Hurrengo pausuetarako deia luzatu digute: biribilgunearen ingurunea birgaitzeko proposamenen lanketa, egokitzapena, hobekuntza eta erabakimena, azken proposamen-proiektura iritsi arte. Auzoa eta gure bizi-baldintzak derrigor aldatuko dituen proiektu egingarri bat helburu, besterik ez!
Datozen egun eta asteotan “Verde-ANDO”, “Tres en raya” eta “Más barrio menos barreras” proposamenak sakonki ezagutu, eztabaidatu eta lantzeko aukera izango dugu. Azken finean, norberaren hautua taldera eraman eta askorenak izan daitezkeen proposamenak lantzea dagokigu, ikasketa, elkarlan zein prozesu pedagogiko intentsoan.
Azken finean, prozesu honen guztiaren heldulekua plangintza osatu bat zehaztea da, datozen urteotarako bide orri ordenatu bat (pausuak emateari utzi gabe). Horretarako, zutabe sendoak izatea ezinbestekoa bihurtzen da, aurreko lanak eginda izatea, pausua labur baina sendo horien artean bat: Udalaren (eta Nafarroako Gobernuaren) konpromisoa beharrezko aurrekontuak bideratzeko onartutako plangintza lehenbailehen garatze aldera.
Bitartean, horrekin batera, auzoaren eraldaketa ekarriko duen plangintza zehaztea dagokigu auzokideoi. Gauzak horrelaxe daude baina ez dira horrela izango. Hurrengo pausuak partaidetza prozesuan koadrante bakoitzean antolatutako eztabaidarako tailerrak eta erakusketa gure ekarpenak egitea.
Eraldaketa erraldoia izango baita. Sanduzelai bada!
Aritz Romeo Ruiz eta Joseba K. Arbaiza Alvarez, Sanduzelaiko auzokideak
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]