Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakari hautatu du Kongresuak

  • Aurreikusitako moduan, 179 aldeko boto izan ditu eta 171 aurka. Ondoren Espainiako Erregeak formalki izendatuko du Espainiako Gobernuko lehendakari. Horrela, Sánchezek hirugarren agintaldiari ekingo dio, eta PSOEk eta Sumarrek osatuko duten gobernua gidatuko du.


2023ko azaroaren 16an - 13:59
Azken eguneraketa: 15:49
Argazkia: Alejandro Martínez / Europa Press

Kataluniako, Euskal Herriko eta Galiziako diputatu abertzaleen baiezkoa klabea izan da, eta haren beharra ezinbestekoa ez bazen ere, Coalición Canariako diputatuak ere Sánchezen alde egin du azkenean. Emaitzak kontrastea egiten du azken egunotan Espainiako kaleetan bizi izan denarekin, “hauteskunde iruzurra” eta “estatu kolpea” lehen lerroan astindu badituzte ere, Sánchezek orain sostengu handiagoa izan duelako PPko Mariano Rajoyk 2016an baino. Azkenean, PPk, Voxek eta UPNk inbestiduraren aurka egin dute eta beste guztiek alde, eta 2020an baino hamabi boto gehiago eskuratu ditu Sánchezek.

Eraikinaren kanpoan manifestari gutxirekin hasi da osteguneko inbestiduraren osoko bilkura Espainiako Kongresuan. Aurreko gauean berriz ere istiluak eta hamabost zauritu izan dira Madrilen Ferraz aurrean, manifestarien eta Poliziaren artean. Eskuin muturrak Kongresua inguratzeko egindako ahalegina porrota izan zen atzo, eta manifestazioen indarrak behera doaz apurka.

Mertxe Aizpurua: bai, eskuin muturrari bidea ixteko

Atzo hitz egiteko denborarik izan ez zutenen txandarekin hasi da eguna. EH Bilduk abiarazi du goizeko saioa eta Mertxe Aizpurua diputatuak hasieratik esan du Pedro Sánchezen inbestidura sostengatuko dutela, hiru arrazoitan oinarrituta: bat, eskuin muturrari bidea ixteko; bi, estatu plurinazionala aitortu dadin eta estatuaren demokratizazioa bultzatzeko; eta hiru, klase herritarrak eta langileak mesedetuko dituzten ezkerreko politikak bultzatzeko.

PPri eta Voxi esan die haiek indultatu zituztela Estatu terrorismoa bultzatu zuten agintariak, torturatzaileak eta ustelak. Espainiako errege bati amnistia fiskala eman ziela gogorarazi du. Estatuko nazio gatazkei begira, bide berriak irekitzeko unea dela iritzi dio, Erresuma Batuan eta Eskozian egin duten bezala. Eta Ekialde Hurbilera ere begiratu du Aizpuruak: Sánchezi eskatu dio Israel palestinarren aurka egiten ari den genozidioa salatu dezala eta Palestina estatu gisa onar dezala. Voxek Kongresutik alde egin du Aizpuruak berba egin duen denboran.

Sánchezek labur erantzun dio Aizpuruari: “Demokraziak ezberdinen arteko akordioak ehuntzeko balio du”. Aitortu dio joan den legealdian EH Bildurekin izandako elkarrizketa emankorra izan zela eta eskertu dio izan duen jarrera eraikitzailea. Ez dio agindu Aizpuruak eskatutako guztiak beteko dituela, baina bai interesarekin hartuko dituela.

Esteban: traktorea, saski-baloia eta errugbia

EAJko Aitor Estebanek erakutsi du ondo ezagutzen duela Kongresuko dialektika eta giroa metaforaz animatu du, traktorea, saski-baloia eta errugbia erabilita. Barreak piztu ditu diputatuen artean, bereziki, esan duenean egunean batean akaso azalduko duela zer eskaini dioten popularrek Feijooren alde egiteko, “deigarria litzateke”. Geroago El Diario Vasco-k jakinarazi du PPk Industria Ministerioa eskaini ziela jeltzaleei, baina horiek uko egin ziotela. PPk ukatu egin du berria. Estebanek Gazara ere begiratu du hasieran eta “su-etena" eskatu du. Sánchezi gogorarazi dio autonomien eskumenekiko begirune gehiago izan behar dela, bere hitzak sarritan ezertan ez direlako geratzen.

Alberto Nuñez Feijooren eremura ere begiratu du, eta leporatu die kalean lortu nahi izatea instituzioetan ezin dutena, eta ikusten ari dena ikusita zalantzan du ea 1978an “trantsizioa beharrean ez ote zen haustura egin behar”. Asteazkenean traktorea aipatu zion Feijook Estebani, eta oraingoan errima eta guzti erantzun dio Estebanek, “ea ulertzen didazun”: “Alberto, tu tractor tiene gripado el motor por usar aceite Vox” (“Alberto, zure traktoreak motorra izorratua du Vox olioa erabiltzen duelako”). Azkenik, Sánchezi gogorarazi dio gaur baloia saskian sartuko duela, baina negoziazioak ez direla hemen amaitzen eta bere agintaldia amaitu nahi badu legealdi osoan negoziatu beharko duela.

Sánchezek erantzun dio esanez orain estatuan gertatzen ari dena lehenago gertatu izan dela beste hainbat herrialdetan, hala nola Brasilen eta AEBetan. Lurralde kontuetan, gogoratu dio PP eta PSOE ez direla berdintsuak, “hainbatetan iradokitzen duzun bezala”, eta PSOEk lurralde arazoa PPk baino hobeto ulertzen duela. Zerrendatu dizkio, halaber, azken urteetan EAEko instituzioetara bideratutako eskumenak.

Catalan: “Ortega Lara eta Otegiren artean, gu Ortega Lararen alde”

Jarduneko ministroa den Podemoseko Ione Belarraren txandan, salatu du Podemosek karguak izatea baztertzen ari direla Sumar eta PSOE, eta Yolanda Diezi eta Pedro Sánchezi eskatu die ez dezatela baztertu Irene Montero hurrengo gobernutik. Diezi leporatu dio horren erantzukizuna eta kexu agertu da hark ez diolako deitu iragan ekainetik. Hala ere, gobernu berriak Podemos motorra ezinbesteko duela gogoratu du.

Talde mistoko txanda etorri da ondoren BNG, Coalición Canaria eta UPNko diputatuen parte hartzearekin. Alberto Catalán UPNko ordezkariak gogor jo du PSOEren aurka, eta eskumenetan eta proiektu handienetan Nafarroan urratsik ez ematea leporatzeaz gain, adierazi dio bandoen aukeraketan argi duela “biktima eta borreroen artean” non gelditzen diren: “Ortega Lara eta Otegiren artean, guk Ortega Lara”. Gaur “inpunitatea eta ustezko terroristak” ere bozkatzen direla azpimarratu du, “ETAko oinordekoen zuriketa eta zuzenbide estatuaren apurketa”, eta horregatik UPNk ez duela sostengatuko inpunitatea eta traizioan oinarritutako inbestidura.

PSOEko bozeramaile Patxi Lópezek gogor jardun du PPren aurka, eta aitortu dio hauteskundeak irabazi zituela, baina ondoren gertatu zenaren aurrean entzungor egitea leporatu dio, “hauteskundeek argi esan zutelako ez zutela eskuin eta eskuin muturraren gobernurik nahi”. Amnistia legea guztiz konstituzionala dela baietsi du, Konstituzioaren atarikoan argi egiten delako elkarbizitzaren alde, eta amnistiak horri erantzuten diolako.

Goizean zehar ultraeskuineko hainbat manifestarik PSOEko diputatu talde bati eraso egin diote, besteak beste arrautzekin buruan emanda, eta Lópezek animoak eta indar mezuak bidali dizkio militantziari, eskuin muturrak ez dituela geldiaraziko azpimarratuta. PPk erasoak gaitzetsi ditu. Goizean zehar ezagutu da, halaber, PPk hala eskatuta, Europako Legebiltzarrean amnistia legeaz eztabaidatuko dela, Dolors Montserrak PPko bozemaileak jakinarazi duenez.

Bozketari ekin aurreko bukaerako txandan, Sánchez demokrazia eta prozeduretan murgildu da: “Hau izan da gure Konstituzioan ezarri genuen mekanismoa, eta eztabaida hau amaituko da gobernu legitimoa eta konstituzionalaren hautaketarekin”. Gogoratu du gobernu berria sostengatzen duten indarrek 12,5 milioi pertsona ordezkatzen dutela eta taldeei eskerrak eman dizkie katalanez, euskaraz eta galegoz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako politika
Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Energetikoei zerga berezia kentzeak bateratu egin ditu PP, Vox, EAJ eta Junts

Ostegun honetan lau indar politiko horiek ezezkoa eman zioten enpresa energetiko handiei behin-behinean jarritako zerga luzatzeari. Ukrainako gerraren ondoren energiaren multinazionalek izandako irabazi handiei jarri zien zerga berezia Espainiako Gobernuak.


AHT: Nafarroa-‘Euskal Y’ loturarako “hirugarren” alternatiba bat aztertzen ari da Espainiako Gobernua

Espainiako Garraio Jasangarrirako estatu idazkari José Antonio Santanok adierazi du Eusko Jaurlaritzaren helegite bat onartu dutela Ezkio-Itsasoko konexioari buruz, Aralarri "hainbeste" kalte egingo ez liokeena.


2024-11-12 | Julene Flamarique
Jarkik manifestazioa egingo du abenduaren 6an Espainiako Konstituzioaren kontra

“Etsaien nagusitasunaren eguna” Euskal Herriko langileriarentzat “borroka eguna" izatea eskatu du Jarkik. Borrokatzera eta kalera ateratzera animatu dituzte herritarrak, “burgesiaren interes eta jabetza erregimenaren” aurrean.


31.000 milioi euro: Valentziako erkidegoak bere urteko aurrekontuetako adina diru eskatu dio Espainiako Gobernuari

Uholdeek hartu duten zonaldea "katastrofiko" izendatuko du Valentziako Generalitateak, eta 31.400 milioi euroko laguntza eskatu dio Espainiako Gobernuari, tanta hotzak eragindako kalteak konpontzeko. Pedro Sánchez presidenteak astearte eguerdiko agerraldian... [+]


Banketea

Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten... [+]


2024-10-24 | Gedar
Amnistia Legea ezarri dietenen artean, %61 dira poliziak

154 pertsonari aplikatu diete amnistia, eta erdia baino gehiago dira mossoak, guardia zibilak edo Espainiako Poliziako agenteak.


Puig Antich, Estatuak ez du inoiz barkamena eskatzen

Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria... [+]


2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


Lanaldi murrizketaren aurka agertu da Carrefour, Ikea eta Eroski parte dituen banaketa-enpresen elkartea

Espainiako Lan ministro Yolanda Diazen proiektuaren aurka agertu da Banaketa Enpresa Handien Elkartea (Anged): "Joko-arauen aldaketa" ez du onartzen.


Donostiako La Cumbre “Estatuaren biktimen etxea” izatea proposatu dute

La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]


EBko zigorren bateratzeak 45 euskal presori eragingo die

Zalapartak zalaparta, eta Espainiako Senatua gainditu ondoren, Europako zigorrak bateratzeko lege aldaketak aurrera jarraituko du. Horrela, 2008an zigorrak bateratzeko Europak onartutako zuzentarauari Espainiak 2014an jarritako salbuespena desagertuko da, eta horrek 45 euskal... [+]


Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari exijituko dio Barajasko errefuxiatu sahararren deportazioak eteteko

Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren batzordeak Munduko Medikuak erakundearen eskaera onetsi du, PSNk aurka bozkatu duen arren. Irailean zehar 40 bat lagunek Mendebaldeko Saharatik Madrilera bidaiatu zuten nazioarteko babes eske eta dagoeneko haietatik hamasei... [+]


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


Eguneraketa berriak daude