San Telmori egindako dohaintza bati esker lehen lerrora itzuli da Amable Arias, Gaur taldeko artista ‘outsider’-a

  • San Telmo Museoak Amable Ariasen (1927-1984) 61 akuarela eta 43 marrazki jaso ditu dohaintzan, artistak azken 14 urteetan bikotekide izan zuen Maru Rizoren eskutik. Teatro Principal  (Antzoki Zaharra) izeneko serie horrekin erakusketa egiteko asmoa dute datorren urtean, Donostia Kulturak iragarri duenez.

Amable Ariasek San Telmo Museoari dohaintzan emandako obretako bat.

2022ko ekainaren 03an - 13:06
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Gaur taldeko kidea izan arren –eta beraz, Oteiza, Chillida, Basterretxea, Mendiburu eta abarren garaikidea–, Amable Ariasen izena pixka bat itzalpean geratu da euskal artearen historia kontatzen denean. Hori zergatik gertatu den galdetu zuen Xabier Gantzarainek hedabide honetan hari buruz idatzitako artikulu batean: “Euskal Eskolako beste ordezkarien hain diferentea zelako? Bere lana ez delako erabili herri baten identitatea irudikatzeko, talde horretako beste batzuena erabili den bezala?”.

Ez dira erraz erantzuten diren galderak. Argi dagoena, ordea, zera da: behar bezala baloratu beharreko obra utzi zuela Bembimbre del Bierzon jaio eta 15 urte zituenetik Donostian bizi izan zen margolariak. Horren erakusgarri, San Telmo Museoak jaso berri dituen obrak. “Serie honen dohaintza oso berezitzat baino ezin da hartu”, Mikel Lertxundi artearen historialariaren esanetan. “Artistaren lehen multzo benetan pertsonaletako bat da, Ascensio Martiarena hasierako maisuak emandako jarraibideak alde batera utzita egina”.

1954tik 1959ra bitartean sortutako margolanak dira, Ariasek bere amari Donostiako Antzoki Zaharreko arropazaindegian lanean laguntzen zion garaikoak. Hortik San Telmok jaso dituen obren berezitasunetako bat: Parte Zaharreko antzoki enblematikotik pasa ziren XX. mende erdialdeko aktoreen eta barietate-errebisten munduko artisten iruditeria jasotzen baitu. Ariasek aktore, dantzari, vedette, komiko eta musikariak ikusi zituen Antzoki Zaharreko arropazaindegian zebilen bitartean eta pertsonaia horiek dira San Telmok jaso dituen obretako protagonista nagusiak.

“Erakargarritasun handiko piezak dira, baina era berean, istorio desberdinak kontatzen dituzte. Ia bakoitzak sentimendu baten oroitzapena dakar berekin”, Lertxundiren esanetan. Aipatutako 61 akuarelez eta 43 marrazkiez gain, artistari eskainitako argazki autografiatuen bilduma ere eskuratu du San Telmok.

Material horrekin erakusketa egiteko asmoa dutela aurreratu dute. 2023an inauguratuko dute eta Mikel Lertxundi bera izango da komisarioa. Lanen gaia kontuan izanda, Dferia antzerki jaialdiaren barruan programatuko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pintura
Van Goghen koinata eta fenomenoaren ama

Bussum (Herbehereak), 1891ko azaroaren 15a. Johanna Bongerrek (1862-1925) zera idatzi zuen bere egunerokoan: “Urte eta erdiz lurreko emakumerik zoriontsuena izan nintzen. Amets luze eta zoragarria izan zen, amestu litekeen ederrena. Eta ondoren sufrimendu izugarri hau... [+]


2023-09-13 | Julen Azpitarte
Beste munduko margolanak

Hilma af Klint (Solna, 1862 – Danderyd, 1944) artista suediarra pintura abstraktuaren sortzailetzat jotzen da egun, baina Vasili Kandinskiren aurretik, bere obra abstraktua ezkutuan izan zen 1980ko hamarkadaren erdira arte. Milaka margolan, testu eta koaderno sekretupean... [+]


Ekilore-zopa

Klimaren aldeko ekintzaile batzuek Van Goghen Ekiloreak koadroari zopa poto bat jaurtitzeaz, lehenbizi, zera esan behar da: munduko intentziorik onenarekin egindako ekintza izan dela. Bigarrenik berriz, aurrekoari erantsi behar zaio munduko intentziorik onenak ez duela askorik... [+]


Esnezaleak ezkutatzen duena

Johannes Vermeer margolariaren artelan ezaguna eskaneatu dutenean ezusteko elementu batzuk azaldu dira, egileak gero kendutakoak.


Hilma Af Klint, abstrakzioaren ama

Stockholm (Suedia) 1896. Hilma Af Klint (1862-1944) margolariak eta beste lau lagun artistek boskote bat osatu zuten espiritismo saioak egiteko. Saio horietan oinarrituta, idazketa eta pintura automatikoan jarduten zuten taldekideek. Handik urte batzuetara, Klintek... [+]


2022-05-11 | Ander Perez
Xabier Morras. Margolaria
“Nirea ez da pintura atsegina, tragikoa da”

Laster beteko dira 50 urte Iruñeko Topaketek hiriburua hartu zutenetik. Huarte enpresari familiak finantzatuta, mundu osoko arte garaikidearen erakusgarri izan zen hiria 1972ko uda hasieran, astebetez. Baina arteaz gain, garaiko tentsio politikoen isla ere izan zen... [+]


Iñaki Imazen 'Alimentación, lencería, bazar' erakusketa
Supermerkatuaren poetikaz

Bilboko erdigunean etxarte baten bila nabil. San Mames Zumarkaleko 11. zenbakian kale-kantoi urdinxka bat omen dago, eta, bertan, ezohiko arte-galeria bat. Galdu samar nabil bi dendaren artean hondo urdinean El Callejon Zollo. Molcris idatzita ikusi dudan arte. Pasadizoa igaro... [+]


2021-08-16 | Erran .eus
Mikel Tabernarekin luze eta zabal

Mikel Taberna idazlea elkarrizketatu dute Xorroxin irratian. Arkanbele kantak (2021, Susa) poema-liburua eta Ignacio Larra margolariak Beran ikusgai duen erakusketa izan dituzte mintzagai.


Ibarrolaren ‘Guernica Gernikara’ obra Bilboko Arte Ederren museora eramango dute

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak 300.000 euro ordaindu dituzte lana Madrildik Euskal Herrira ekartzeko. Ekainean, José de la Mano galeristak eraman zuen Madrilgo Arco erakusketara.


Ibarrolaren “Guernica Gernikara” obra Madrilera eramango dute

Picassoren Guernica obra Euskal Herrira ekartzeko aldarrikapen gisa egin zuen Ibarrolak Guernica Gernikara mihisea. Madrilgo Arco erakusketara eramango dute orain, 1981etik gordeta egon ondoren.


2021-06-24 | Peru Iparragirre
Erakusketa Bilboko ITsas museoan
Agustin Ibarrolaren itsasadarra

Bilboko itsasadarreko paisaiak margotu zituen Agustin Ibarrolak (Basauri, 1930) joan den mendearen azkenetan, desindustrializazioa heldu aurretik. Museoak daude lehen ontziolak zeuden lekuan, ibai ertzeko paseoak dikeen lekuan. Bilboko itsasadarra ez da horren grisa azalean... [+]


2021-02-08 | Peru Iparragirre
Donapaleuko frantziskotarren komentuko ondarea berriro argitara

Donapaleuko frantziskotarren etxeak garrantzia berezia du herritarrentzat, baina Euskal Herriko kulturgintzan eta herrigintzan ere esanguratsua da. Herriko etxeari saldu ziotenetik, ordea, erabat hustu dute, bertako jarduera guztiak kanporatuz eta ondarea ezabatuz. Esaterako,... [+]


Lee Krasner eta Lygia Clark
Bidea urratzen

Ez da ohikoena Guggenheim bezalako museo batean bi emakumezko artistaren bakarkako erakusketak aldi berean ikusteko aukera izatea. Beraz, aitzakia hau baliatuta, museora sartzeko bidesaria ordaintzeak merezi duela esango dugu. Lee Krasner margolariaren atzera-begirakoan... [+]


Eguneraketa berriak daude