San Marko mankomunitateak Hernani, Oiartzun eta Usurbil diskriminatzen ditu, epaileek ebatzi dutenez

  • EAEko Auzitegi Gorenak baliogabetu egin ditu San Marko mankomunitatearen 2017ko aurrekontuak, Naiz.eus hedabideak berri eman duenez. Ez da lehen aldia, iaz jakin zen bezala 2014, 2015 eta 2016koak ere epaileek balio gabe utzi baitzituzten. Lau sententziak, beraz, arrazoi eman diete Usurbil, Hernani eta Oiartzungo Udalei San Marko mankomunitateak (EAJ eta PSEk kudeatzen dutenek) ekonomikoki zigortu egiten dituela eta aurkezturiko helegiteei. Nabarmena da hondakinen kudeaketan ondoen ari direnak diskriminatzen dituela San Markok, Gipuzkoako erraustegi berriaren bultzatzaile handienak.


2019ko apirilaren 08an - 12:05
Hernaniko Garbigunea: San Marko mankomunitateak Hernani eta Oiartzuni legez kontra kobratu die ekipamenduon erabileragatik.

2018ko apirilean ARGIAk plazaratu zuenez, Hernani, Oiartzun eta Usurbilgo udalek urtez urte auzitara jo behar izan dute San Marko honek, EAJ eta PSEko hautetsiek kontrolatzen duten zuzendaritzarekin, bere aurrekontuetan kaltetzen dituelako gaikako bilketa egoki egiten ez duten herriak eta hauek ekonomia zirkularraren alde aspalditik eginda daukaten hautua. Oiartzungo alkateorde Eneritz Arbelaitzek orduan esan zuenez, justu alderantzizkoa bultzatu behar da: “Ezinbestekoa da ondo egiten ari direnak saritzea eta gaizki egiten ari direnak zigortzea, saritu ala zigortu, baita ekonomikoki ere”.

Orduan hiru udalerrietako agintariak baloratzen ari baldin baziren auzitegiei haiei arrazoi eman eta baliogabetu izana San Marko mankomunitatearen 2014, 2015 eta 2016ko aurrekontuak, orain jakin berri da 2017ko aurrekontuak deusetan geratu direla. Hernani, Oiartzun eta Usurbilen hondakinen atez ateko bilketa dago indarrean, eta halere, San Markoko agintariek haiei ere kobratzen dizkie mankomunitateko gainerako udaletan hondakin organikoak jasotzeko erabiltzen dituzten edukiontzien erosketa eta mantenimendu gastuak. Inon ez bezala, mankomunitateak ez die laguntzen ondoen ari diren udalei beren lana hobeto egiten eta, aldiz, okerrago egiten duten udalen gastuak ere haiek partekatu arazten die.

Mattin Aldaia eta Koro Etxeberria Hernaniko zinegotziek (EHBildu) Naizi esan diotenez, 2017an San Markoko agintariek amarru bat asmatu eta bostgarren edukiontziengatik fakturak bidaltzea etenda, garbiguneen erabileragatik kobratu zieten... baina hiru udaloi bakarrik, ez gainerako besteei. Horixe da orain EAEko Auzitegi Gorenak legez kanpokotzat jo eta 2017ko aurrekontuak baliorik gabe utzi dituen erabakia.

San Marko atez ateko herriei egiten ari zaien presio ekonomikoa handia da, zinegotziok salatu zutenez. Hernaniri ezarritako zigorraren kopuru bat azaldu zuten: 2017an gehiegi zenbat kobratu zitzaien oraindik kalkulatu gabe dagoen arren, soilik 2014, 2015 eta 2016an San Markok legezkoa baino 91.797,41 euro gehiago kobratu zion Hernaniri.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa
2024-10-15 | Jon Torner Zabala
Zubietako erraustegiaren “ezohiko” jarduera onartu du Jaurlaritzak

Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]


2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Behar adina egin

Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…


Hondakinak tratatzeko Artaxoako planta itxita mantentzeko agindu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak

Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


Espainiako Estatuan inoiz baino ur gehiago botilaratu da, eta behera egin du Hego Euskal Herrian

2022an errekor historikoa hautsi zen Espainiako Estatuan, ia 8.700 milioi litro ontziratu baitziren, Geologia eta Meatzaritza Institutuaren estatistikaren arabera. Aurreko urtean baino 580 milioi gehiago dira horiek, eta 2019an ezarritako mugarria baino % 4,8 gehiago.


Plastiko-fabrikatzaileek iruzur egin dutela erakusten du txosten batek

Sektoreko enpresek hamarkadak daramatzate praktika sustatzen, nahiz eta ebidentziak izan ez dela bideragarria, Center for Climate Integrity-ren ikerketa baten arabera.


Zaldibarko zabortegiaren hondamendia gogoratu dute laugarren urteurrenean

Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia egin du igandean. Ez dago berririk “euskal oasian”, adierazi dute, “Eusko Jaurlaritzak dena ondo egin zuela errepikatu zuen”.


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


Aierdik dio Artaxoan ez zela jaso behar Gipuzkoatik zetorren inongo hondakin likidorik

Artaxoako konpostatze plantara Gipuzkoatik Nafarroara bidalitako lixibiatuek Nafarroako Gobernuko eta Gipuzkoako Diputazioaren arteko hika-mika piztu dute. Ostegun honetan Jose María Aierdi kontseilari nafarrak gaitzetsi egin ditu atzo José Ignacio Asensio diputatu... [+]


Eguneraketa berriak daude