Sukhumgo Presidentetzaren Jauregiak georgiarren boterea irudikatu zuen urte askoz. Egun, abkhaziarren garaipenaren ikur gisa gelditu da porlanezko munstro hau, Sukhum hiriburuaren erdian. Edward Sheverdnadze zen Georgiako presidentea gerra garaian. Agintea estatu kolpe bidez bereganatu eta gero, abkhaziarrak erraz menderatuko zituela pentsatu zuen. Antza, "georgiar lurra pertsonalki defendatzera" jo zuen Abkhaziarantz, hain zegoen ziur bere garaipenaz.
Azkenean, eraikina sutan zegoela ebakuatu zuten georgiar agintaria. Eta benetan zorte handia izan zuen, gainontzeko georgiar gobernukideak bertan exekutatu baitzituzten abkhaziarrek, pareta zatar horien kontra, hain zuzen.
Georgiako presidentetza indarrez bereganatu aurretik, Sheverdnadze Sobiet Batasuneko atzerri ministroa izan zen. Bera da inoiz izan den georgiarrik boteretsuena, Stalinen atzetik, jakina. Gauzak honela, Abkhazia txikiaren garaipena are ulertezinagoa izango zen berarentzat.
Porlanezko munstroak ez du ezertarako balio gaur, baina bere aurreko zabalgunean makina bat ekintza burutzen dira oraindik: politikarien mitinak, desfile militarrak, kontzertuak bai eta gidatzeko eskolak ere. Hantxe zebiltzan hainbat gazte gaur, Lada zahar batzuk konoartean aparkatu nahian. Nolanahi, auto zaharron maniobrak baino askoz ere ikusgarriagoak ziren mutil hauen jauziak. Frantzian sortutako parkour mugimenduak imitatzen zituzten nerabeok. Zer den ez badakizue, youtuben "parkour" hitza bera sartzea gomendatzen dizuet; honela deskubritu nuen nik eta, ziurrenik, baita mutiko hauek ere. Hala diot zeren Borja kamerarekin ikusi bezain laster, sekulako emanaldia eman digute, parkour nazioarteko mugimenduaren hurrengo izarrak izango zirelakoan agian. Harrigarria iruditu zait gazte hauen trebezia, eta miresgarria oso hondakinei erabilgarritasuna ateratzeko kemena. Haiek dira bizitzaren arrasto bakarra hemen.
Gazte hauek ez dute gerra ezagutu, ez zituzten ikusi eraikinaren fatxada belztu zituzten garrak. Baina munstro honen itzalean hazi dira, euren jauzi eta itzulipurdiei esker beste perspektiba batetik ikusten badute ere. Baliteke airetik eta buruz bera hain zatarra ez izatea. Baliteke hori zoraldiak uxatzeko modu bakarra hemen.
Kataluniako afera “arretaz” eta “interes handiz” jarraitzen ari dela aitortu digu Kan Taniya Abkhaziako atzerri ministro ordeak (Sukhumi, 1987). Abkhaziak aldebakarreko independentzia aldarrikatu zuen 1992an eta Georgiarekin izandako gerraren ostean,... [+]
Maxim Gvinjia Abkhaziako Atzerri gaietarako ministro ohiak enbaxada berezia eduki du aste honetan Tabakalera Donostiako Kultura Garaikideko Nazioarteko Gunean. Ostiral honetan Xabier Madariaga kazetariak elkarrizketatuko du jendaurrean.
Antzinateko gerretan Olinpiar Jokoek zirauteno menia emateko ohitura hautsiz, Georgiako agintariek deliberatu zuten 2008ko Pekinekoetan eraso “tximista” egitea Hego Osetian. Ohartzerako, europarrok txikizioak ikusi ditugu etxean bertan eta Gerra Hotza berpiztu da.
2006ko udaberrian Abkhazian sartzeko bisa lortzeko erotzen hasita nengoen. Ez nuen erantzunik jasotzen atzerri ministeriotik: ez posta elektronikoz, ezta faxez ere. Aldian behin saiatzen nintzen telefonoz deitzen, nonbait irakurrita bainuen baten batek ingelesez bazekiela... [+]
Ofizialki ez da itsasontzirik iristen Abkhaziako portuetaraino. 93ko independentzi gerraz geroztik, Georgiak enbargo ekonomikopean du bere eskualde "matxinoa". Izan ere, georgiar flotak blokeoa gainditu nahi zuen barku bat baino gehiago hondoratu du 15 urte hauetan... [+]
Urtebete pasa da Abkhazia lehenengo aldiz bisitatu nuenetik. Agian epe laburregia da aldaketarik somatzeko, baina ez nuen uste bi aldietako irudiak elkarren kalkoa izango zirenik ere. Georgia eta Abkhazia arteko mugan topatu dut emakume hau. Nazio Batuek jarritako autobusetik... [+]
Abkhaziarrek diote Jainkoak lurra gizakien artean banatu zuenean berandu iritsi zirela: "Etxean bisitariak geneuzkan eta zaindu behar genituen", argudiatu zuten. Jainkoak, kaukasiar abegi onak hunkiturik, beretzat gordeta zuen lur zati bera eman omen zien: Paradisua... [+]