Zure artikulua irakurri dut gaia pil-pilean dagoelako eta ni ere jada nekatzen hasia nagoelako, baina ez dakit biok gauza berdinaz nekatu garen. Lehenik eta behin, zuk egiten dituzun bezalako azalpen bi egingo ditut:
1. Komunikazio Zientzia ikasten eta ikertzen saiatu naiz eta horretan jarraitzen dut duela hirurogei urte hasi eta eten gabe. Hainbat Unibertsitate zapaldu ditut urteetan zehar Frantzian, Espainian eta Euskal Herrian bertan ere, arlo horretako nire jakintza gosea asetzeko asmoz. Ez diot nire buruari “aditu” deitura ematen, ezta ere ematea onartzen, baina “aritu” izana aldarrikatzen dut eta ezin dit hori inork ukatu, orain zahartzaroari halabeharrez egokitzen zaion harmaila kontenplatibo soiletik ari banaiz ere.
2. Ez daukat nik ere zuk aipatzen dituzun pertsona edo erakundeekiko zorrik, eurekin harremanak, zuk bezala, izan ditudan eta oraindik baditudan arren, baina auziari buruzko epaia egina daukat nire kabuz eta esango dizut aurrerago nola.
Bi puntu horiek aipatu ondoren eta egiten dituzun gogoetak irakurri eta gero, zuk kezka edo ardura moduan azaltzen duzun azken konklusio bikoitzera jotzea iruditu zait egoki eta horretara noa: epaiketak ez du auzia argituko eta eztabaidak berdin-berdin jarraituko du.
Beldur naiz, bai, hori gertatuko ote den, baina zergatiak zehazki aztertzen ez baditugu, nire ustez, neke inposatu baten nekez hasiko gara nekatzen, hala ni behintzat.
Auzi honi buruzko nire oraingo nekearen hiru zergati azalduko dizkizut: lehena, alde bakarraren nahitako luzapena, bigarrena, auzian edo auziaz inplikatutako bakoitzari dagokien funtzio berezien nahasketa, eta hirugarrena, guzti hori zuzendu baino zapuzteko jardueran komunikabideek eskaini duten laguntza. Argituko dut gero hiru zergatiez funtsean zer esan nahi dudan, baina utz iezadazu lehenik eta behin aurrekari bat jartzen.
Giza Komunikazio etikoaren ikuspuntutik, egia objektiboaren bilakoa izan beharko litzake gaiari buruzko ariketa guztia, beste gai guztiei buruzkoa bezala.
Nire ikuspuntu berezitik argazki bat egingo diot auziari buruzko ariketaren egoerari, diodana uler dadin:
Teoria bat dago hainbat hizkuntzalarik eta historialarik egiatzat daukatena, duela 1.700 urteetako gizarteak erabiltzen zuen hizkuntzari eta praktikatzen zuen erlijioari buruzkoa.
Kontrateoria bat ere bazegoen eta badago beste hainbat hizkuntzalari eta historialarirena, beren egia besteenaren alderantzizkoa dela diotenak.
"Auzi honi buruzko nire oraingo nekearen hiru zergati azalduko dizkizut: lehena, alde bakarraren nahitako luzapena, bigarrena, auzian edo auziaz inplikatutako bakoitzari dagokien funtzio berezien nahasketa, eta hirugarrena, guzti hori zuzendu baino zapuzteko jardueran komunikabideek eskaini duten laguntza"
Bata edo bestea onar daiteke nahi izanez gero, baina biei errespetu guztiz, biak dira printzipioz espekulatiboak eta ez dira inoiz, ez bata eta ez bestea, axioma bihurtuko froga enpiriko objektibo bat aurkitzen den arte.
Norbaitek froga horien aztarnak aurkitu dituela adierazi duenean berpiztu dira, indartsu, alde bietako teorien eztabaidak eta alde batekoen teoriaz baliaturik froga horien ezinezkotasuna dela eta, aurkitzailea eraman dute auzi judizialetara.
Balizko froga horien aztarnak dituzten materialak ezkutatu eta gorde dituzte alde batekoek eta horiek baliogabetzen saiatu dira hamaika urtez.
Aurkitzailea bera lehenengo lehenengotik, eta aipatutako kontrateoriaren aldekoak “Iruña Veleia Argitu” lelopean taldeturik ondoren, saiatu dira behin eta berriz gero eta indartsuago aldarrikatzen eskura dauden era zientifiko erabakiorren bidez azter daitezela materialak froga horien egiazkotasunari edo faltsutasunari buruz erabateko egia objektiboa argitu dadin.
Aipatutako lehen teoriaren egile eta sinesle direnen aldekoei betiere entzun diedana izan da (eta zuzendu nazatela besterik izan baldin bada) eurena zientzia dela eta ez dagoela jada beste zientzien beharrik eta zientzia horren aurkako erasoa egin izana leporatuta eraman dela ustezko erasotzailea auzi judizialetara.
Argazki horretan irudikatu dut erabateko egiaren bila aztertzeko eta epaitzeko dagoena edo egon beharko lukeena.
Baina epaiketak milaka egin dira jada epaile bakoitzari dagokien funtzioetatik at eta funtzio ezberdinen nahasketa ezegokitik abiaturik.
Auzi honetan hiru erakunderen funtzioak eta jarduerak dira niretzat aztergai nagusi:
Komunikabideen eginkizuna egiazko informazioa ematea da, edo izan beharko luke, besterik gabe, eta kasu honetan teorien eta kontrateorien berri orekatua bideratzea, irakurleek edota ikus-entzuleek beren balizko iritzia osatu dezaten, baina hori erabat errespetatuko duen bat aurkitzea ia ezinezkoa da gaur egun euren iraupenerako bi baldintza ekidin ezinak dituztelako.
Bata, diru-laguntza “ofizialen” ezinbestekosunak eragiten diela nolabaiteko morrontza, eta bestea, batabestearekiko lehia irakurleria edota ikus-entzuleriaren kopuruetan neurtu behar dutela eta beren kazetariak espektakulu iraunkorra sortzera behartzen dituztela, jendea espektakuluaren gose delako, bestela euren ogibidea kolokan jarriz.
Jakina da, kazetariak bere jakintza erabiliz ordu-laurdeneko saio bakarrean gauzak argi eta garbi jartzea lortzen badu, hurrengo egunerako beste zerbait aurkitu beharrean izango dela eta hori ez zaio komeni ez berari, ez bere aginteriari, zeren gauzak zenbat eta luzeagoan iraunarazi eta zenbat eta nahasiagoak egin edo azaldu, hainbat eta lan aukera hobeak eta luzeagoak.
Erakunde judizialen funtzio soila, berriz, kasu bakoitzean legearen haustura bai edo ez epaitzea da, baina oso gaizki ohiturik gaude epaile judizialen orojakintza eta ahalguztiduntza ontzat ematen eta betiere beldur gara jakinik zein ondorio izaten duten epaile horien ebazpenak, zuzenak edo okerrak izan, bidezkoak edo bidez kanpokoak.
Kasu honetan legea hautsi izanaren salatuak balizko haustura horri buruzko galderei erantzun beharko lieke soilik eta salatzaileek berriz, hausturaren froga zehatzak, ez teorikoak, ez balizkoak, aurkeztu beharko lituzkete, hau da, zer, zenbat, noiz, nola, non, zerekin eta abar, baina betiere zehatzak, objektiboak eta argiak, ez susmoetan, balizko motibazio edota intentzioetan oinarrituak.
Horrelako frogarik ez balego, ez legoke beste arlo batzuetara salto egin eta denbora galtzerik, baizik eta epaia berehalakoan eman.
"Kasu honetan legea hautsi izanaren salatuak balizko haustura horri buruzko galderei erantzun beharko lieke soilik eta salatzaileek berriz, hausturaren froga zehatzak, ez teorikoak, ez balizkoak, aurkeztu beharko lituzkete"
Epaimahai judiziala ez da inola ere gai teorien eztabaida epaitzeko, materialen egiazkotasuna edo faltsutasuna erabakitzeko, aldekoen edota kontrakoen pedigriei buruzko balioen neurketa egiteko eta gutxiago ustezko balio horien arabera epaitzeko, eta garbi baino garbiago daukat guzti hori eta antzerakoak epaiketarako intrukzioan sartu badira eta epaiketa saioetan horrelakorik erabili baldin bada, egiaren kontrako lapurreta litzatekeela eta benetako justiziaren kontrako ariketa. Ez dut epaiketa saioetara hurbiltzeko aukerarik izan, baina badakit ordubeteko saio bat nahikoa litzatekeela soilik salatzaileen eta defendatzaileen lekuko zuzenak deituak eta galdetuak izan balira.
Erakunde zientifikoak aipatzean ez dut zalantzan jarri nahi hizkuntzalarien, historialarien eta beste hainbat horrelakoren oinarrizko zientzia, baina zientzia hori ezin da behin Akademia batetan lortutako etiketa erakutsiz eta aireratuz soilik bermatu iraupenean, eta zientzialaria bere zientzia eguneratzeko gai ez bada edo prest ez badago, niretzat etiketaren balioa galtzen du eta jada Akademiak berak ere ez luke babestu behar.
Zientzia horiei eta horietako zientzialariei bereziki antzinateari buruzko teoriak eraikitzeko ahalmena eransten zaie printzipioz, baina batez ere antzinateari buruzko teoria eta kontrateoria guzti guztiak eztabaidagarri dira axioma, hau da, ebidentzia bidezko egia frogatua bihurtu arte eta era guztietako teorien sortzaile eta eustaileek, benetako zientzialari badira behintzat, ebidentzia horien balizko aurkitzeari arreta eta garrantzia gehiago eman beharko liekete, euren teorien euste egoskorrari baino.
Eta goazen azkenik gure harira: nik neure iritzia garbi daukat eta horretarako, Kristo aurreko mila bat urteko ipuin historikoaz? baliatzen naiz, Salomon erregearena hain zuzen ere.
Hark egiazko amaren bila egin zuen froga irudikatu dut eta galdetu: Nor da egiazko egiaren froga, behin betikoa, objektiboa, guztion partetik onartutako zientifiko askeak egin ahal dituenari egin ditzan eskatzearen partaide eta eragile, teoria bataren edo bestearen dema alde batera utzi eta zientzia objektiboaren epaia onartzeko?
Horixe da benetako zientzialaria, egiaren jabe izan nahi duena, eta ez etiketaren bandera erakutsi eta aireztatzean soilik egiaren jabetza aldarrikatzen duena.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]