Kontzentrazioa egin dute Gasteizen Zaballako espetxeko azken heriotza salatzeko. Iragan astean jakinarazi zuen Salhaketak 32 urteko preso iruindar bat hil egin zela, bere burua urkatuta. 2020an makro-espetxean hiltzen den hirugarren presoa da.
Eguerdiko 13:00etan dozenaka pertsona bildu da Olagibel kaleko Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean, Arabako Salhaketa elkarteak deituta. Aurreko astean elkarteak berak jakinarazi zuen presoaren heriotza salatzeaz gain, gobernu eta erakundeen erantzukizuna azpimarratu nahi izan dute mobilizazioarekin.
Salhaketa-Arabako kide Julen Guaresti Etxebarriak ARGIAri adierazi dio espetxeetan hildako pertsonen zerrenda “makabroak” loditzen jarraitzen duela, espetxetan ematen diren heriotza gehienak ez direla naturalak, eta azken hau ere ekiditeko modua zegoela –presoak birritan eskatu zuen hitzordua psikologoarekin, baina hura ikusi orduko hil zen–. Espetxeek eta Espainiako Espetxe Zuzendaritzak heriotzen inguruko informaziorik ez dutela ematen salatu du, halaber.
32 urteko iruindarra urkatu egin zen bere ziegan. Guarestiren esanetan, “espetxeetako bizi baldintzak jasateko ezintasunagatik” egiten dute bere buruaz beste presoek. Suizidioen aurkako protokoloak ez direla eraginkorrak edo ez direla betetzen salatu du. Zaballan eta Espainiako Estatuko espetxetan gertatzen ari dena “onartezina” dela salatu, eta galdera egin du: “Zergatik ez dute legea betetzen presoen onerako denean, eta bete bain ogehiago egiten dute bere kalte denean?”.
Iragan astean Zaballako kartzelan beste preso bat hil zela salatzeko elkarretaratzea gaur Gasteizen. Julen Guaresti, Salhaketa-Araba: "Zergatik ez dute legea betetzen presoaren onerako denean, eta bete baino gehiago egiten dute bere kalterako denean?" pic.twitter.com/XRkjZb9vM6
— Zigor Oleaga (@zoleaga1) September 21, 2020
Torturaren kontrako eguna baliatuz, Aske antolakundeak prentsaurrekoa egin du Bilboko Justizia Jauregian. Gaur egun ere tortura gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dutela salatu dute.
Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]
Hainbat euskal presok salatu duenez, Zaballako espetxezainek "ezkutuko greba" hasi dute, haien erdiak gaixotasun baja hartuta. "Ezkutuko greba honen bitartez, 'zerbitzuaren gabeziak' salatzea dute helburu, baina benetako greba bati ekin ez, eta preso... [+]
Nafarroako Salhaketak jakinarazi duenez, laguntza hori ezinbestekoa zen preso egondako pertsonek "gutxieneko oinarri ekonomiko bat" eduki zezaten, "askatasunean bizitzen hastera igarotzean". 480 eurokoa baino ez zen subsidioa.
Presoa ziegan aurkitu dute hilik ostegun iluntzean. Eusko Jaurlaritzak esan du suizidio kasu baten aztarnak dituela. Gainera, Jaurlaritzak 2021ean espetxeen eskumena jaso zuenetik hiltzen den zazpigarren presoa da.
Ostiralean aurkitu zuten hilotz, “gaindosi” zantzuekin, Naiz-ek argitaratu duenez. Jaurlaritzak ez du heriotza baieztatu asteartera arte, eta autopsiaren emaitzen zain dagoela adierazi du. EAEko espetxeen eskumena hartu zuenetik espetxean hiltzen den seigarren presoa... [+]
Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]
Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.
Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]
Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.
Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]
Salhaketa Arabak eman du heriotzaren berri. Elkartearen arabera, 47 urteko jatorri hegoamerikarreko gizonezkoa da hildakoa, eta bere burua urkatu du. Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik Arabako espetxean hiltzen den bigarren presoa da.
Maiatzean ekin zioten gose grebari 17 preso politikok. Haien eskubide kultural eta territorialak errespetatzea, lege antiterrorista bertan behera uztea, Lanaren Nazioarteko Erakundearen 169 hitzarmena onartzea eta preso politiko maputxeen askatasuna exijitu dituzte.