Oilo-salda jaki ohikoa izaten zen gurean duela ez asko, eta salda egiteko erabilitako barazki eta gainerako osagaiak ere ongi aprobetxatzen ziren gero beste zerbait prestatzeko. "Hemen dena aprobetxatzen da" filosofia zabalduago zegon garaietan oinarritu dira Delikatetxe proiektuko kideak haien egitasmoa martxan jartzeko. Arrautza jartzeari uzten dioten oiloak ezertarako aprobetxatzen ez zirela ikusita sortu zitzaien ideia Xabier Gorrotxategi, Alazne Jayo eta Edurne Garcia bultzatzaileei. “Arazoa da etxalde txikientzat, oilo horiek erretiratzeko batzuetan ordaindu ere egin beharra baitute”, azaldu du Garciak. Hurbileko ekoizleei oiloak erosi eta salda eta bestelako produktuak egiten dituzte Elorrioko lantegian.
“Lehen asko erabiltzen zen oilo haragia etxeetan eta errezeta ugari zeuden, oso zaporetsua eta elikagarria baita. Orain, ordea, modu industrialean ekoitzitako oilaskoa oso merke saltzen da, eta jendeak oiloa ordezkatu eta prestatzeko ohitura galdu du”, dio Garciak. Izan ere, haragi gogorragoa da oiloarena, su eztitan eta denbora luzeagoz eduki beharrekoa. Egungo bizi erritmo azkarrerako motelegia, akaso? “Pentsatu genuen jendeak ohiturarik ez badu ere, guk eginda agian bazegoela aprobetxatzeko aukera”, gehitu du kideak.
Hurbileko ekoizleei eta baldintza jakinetan ekoizten dutenei erosten dizkiete oiloak eta gainontzeko elikagaiak Delikatetxekoek, eta eraldaketa guztia Elorrioko gunean zentralizatzen dute. “Ekologikoan ari direnen eta Eusko Label edo Reyno Gourmet zigilua duten hurbileko baserritarrei hartzen dizkiegu oiloak, gutxieneko baldintza batzuen arabera haziak direla bermatzeko”. Ekonomia zirkularreko proiektu gisa aurkezten dute Delikatetxe, merkaturatzeko aukera handirik ez duen elikagaia galtzen utzi beharrean, hori eraldatu eta balioa ematen diotelako. Bi helburu nagusi dituzte, beraz: janaria alferrik galtzen ez uztea, eta hurbileko ekoizleei aukera bat ematea.
Oilo-salda, bularki-hanburgesa desberdinak, porrua kontserban eta tipulada aurkituko ditugu Delikatetxeko katalogoan. Galdetuko du norbaitek zer partekatzen ote duten jaki horiek… “Denari probetxua ateratzea da gure asmoa. Porrua zergatik? Bada, zati berdea saldarako erabiltzen dugunez, beste zatiarekin kontserbak egiten ditugu. Tipuladarako ere, saldan erabilitako tipulak darabiltzagu…”. Garciak azpimarratu duenez, etxean beti egin izan den hori egiten dute. “Aprobetxamenduaren ikuspegia galdu egin da, baina horri buelta ematen saiatu beharra gara”.
Eraldaketa prozesua ahalik eta modu jasangarrienean egiteko, gainera, eguzki-plakak dituzte argindarraren kontsumoa gutxitzeko eta ura berotzeko. Horrez gain, guneko tresneria eta makineria inguruko ekoizleei ere eskaintzen dizkiete, haien soberakinekin bestelako kontserbak egiteko.
Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]
Ubidekoak (Bizkaia) dira Imanol Iturriotz eta Aritz Bengoa gazteak. “Lagunak gara txikitatik, eta beti izan dugu buruan abeltzaintza proiektu bat martxan jartzeko ideia”, azaldu du Iturriotzek. Nekazaritzari lotutako ikasketak izan ez arren, baserri munduarekin eta... [+]
Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]
Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]
Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]
Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]
Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Herritarrak elkarren artean saretzea eta bizitza sozialerako espazioak bultzatzea da Xiberoko Kolektiboa elkartearen lan ildoetako bat. Bide horretan, baratze kolektiboa sortzeko aukera suertatu zitzaien 2020an Maulen, eta zalantzarik gabe, proiektuari ekitea erabaki zuten... [+]
Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]