Institutuko giza baliabideak hobetzeko eskatu dute irakasleek, ikasleei kalitatezko arreta eman ahal izateko. Kartelekin eta pankartekin itxaron diete irakasleek lehendakariari. Jaurlaritzako ordezkariek ikastetxeko zuzendaritzari esan diote ez zutela "horrelakorik espero" eta "lotsagarria" dela.
Gasteizko Salburua BHI institutua inauguratu du astelehen honetan Eusko Jaurlaritzako ordezkaritza batek, Imanol Pradales lehendakaria buru, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua ere aldean zuela. Ikasturte honetan zabaldu ditu ateak institutu horrek. Jaurlaritzaren bisita, beraien prentsa-oharraren arabera, "Euskadin hezkuntza-hobekuntza eta kalitatearen mesedetan hezkuntza-espazioak eraldatzeko gauzatua dagoen estrategiaren baitan" egin da.
"Borroka dinamika batean gaude, hainbat errebindikazio egiten", jakinarazi dio ARGIAri bertako irakasle Patrik Jimbertek. Ez zuten normaltasun itxurarik eman nahi, eta horregatik prestatu dituzte kartelak eta pankartak ordezkari politikoen etorreran. Ez dute interakziorik izan, baina Jaurlaritzako ordezkarien aurpegiak "koadro bat" izan direla esan du Jimbertek. Hasieran "harriduraz", beraien artean txutxu-mutxuka aritu direla esan du. Gero, "ez genuen espero" eta "lotsagarria da" esan dio ordezkari politiko batek zuzendaritzako kide bati.
Halako protesta edo aldarri unerik ez da ageri Jaurlaritzak zabaldutako notizian. Institutua inauguratzeko, ikasleekin hitz batzuk patioan lurperatu ditu Pradalesek –hogei urte barru aterako dituzte bertatik–, eta ondoren ikastetxeko areto batean eman du hitzaldia lehendakariak. Bideoan, hitz onak esaten eta bertako hezkuntza komunitateari eskerrak ematen ageri da, bestelakorik gertatu ez balitz bezala. Jimbertek ARGIAri esan dio areto horretara sartzeko gonbidapenik ez zutela ez irakasleek eta ez ikasleek; soilik zuzendaritzako kideak zeuden bertan.
Irakasleen aldarrikapenak
"Batez ere giza baliabide gehiago eskatzen ditugu, ikasleen beharrak ase daitezen", dio Jimbertek. Ikastetxe horretan, aipaturiko iturriaren esanetan, gero eta ikasle gehiago daude arazo psikologikoak edota behar bereziak dituztenak, "baina irakasleak ez gaude prestatuta; ez daukagu espezialistarik". Horrez gain, behin ikasturtea hasita etorritako bi ikasle ere badituzte ikastetxean, eta berez badago Jaurlaritzaren programa bat haiei hizkuntza-formakuntza ematea bermatzen duena, baina ez dira legeak ezartzen duen gutxieneko ikasle kopurura heltzen, eta, Jimberten esanetan, eskubide hori ez zaie bermatzen ari.
Bestalde, digitalizazio prozesu batean murgilduta daudela adierazi du institutuko irakasleak, Jaurlaritzak aginduta, irakasleekin eta hezkuntza komunitatearekin kontrastatu gabe, "pedagogikoki ere gailu digitalekiko harremana murrizten ari den garaiotan". Burokratizazio lan handiaz eta erakundeen jarrera unilateralaz ere egin dute protesta.
Esaterako, institutuaren eraikinaren adibidea ipini du Jimbertek: "1980ko hamarkadako kondizio irizpideei jarraituta eraiki berria da eraikina, uda ostean zabaldu zen. Eredu pedagogikoa asko aldatu da 1980tik, eta, aldiz, eraikuntzak segitzen du lehengokoen gisakoa izaten. Halaxe eraiki dute auzokideekin, ikasleekin, irakasleekin eta gurasoekin konpartitu gabe".
Eraikinak kanpotik itxura ona duen arren, barruko hainbat espazio ez daude oraindik egokituta, Jimberten esanetan. DBHko lehen mailako ikasleak hartu dituzte ikasturte honetan, sei ikasgela dira guztira, eta haien atzetik etorriko dira hurrengo urtean adin berekoak, horrela, urtez urte, institutuko lerro guztiak osatu arte.
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Paper Eskolako ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka pilatzen den... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]
“Ba al zenekiten testuliburu gehienetan ia ez dela aipatzen armen industriak egungo gatazketan duen rola? Edo oso gutxitan jartzen dela zalantzan gerra ezinbestean gertatu behar dela esaten duen narratiba?”, dio Gerrarik Ez Araba elkarteak. Bestelako narratibak,... [+]
UEUren 53. Udako Ikastaroak izango dira aurtengo udakoak. Zein jardunaldi eta ikastaro izango diren jakinarazi berri dute. Matrikulazioa aurrerago, maiatzean.
“Etapa berri baten hasiera” eta “historikoa” moduko hitzekin aurkeztu du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak Euskal Eskola Publikoa Eraldatzeko I. Plan Estrategikoa, Eusko Legebiltzarrean. Edukiak oraindik ontzeko eta zehazteko daudela, plana hamar... [+]
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hezkuntza publikoko irakasleek urtarrilean abiaturiko greba zikloaren bigarren kolpea amaitu eta biharamunean deitu du bilera Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Begoña Pedrosa sailburuak adierazi du "akordio bat lortzeko nahia"... [+]
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]
Ugaritu diren “txiringito pribatuei” muga jartzeko asmoz, unibertsitate berriak sortzeko baldintzak gogortu nahi ditu Espainiako Gobernuak. Euskal Herrian polemika artean jaio zen azken unibertsitate pribatuak adibidez, Gasteizko Euneizek, gaur gaurkoz ez ditu... [+]
Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.