Salbuespen egoera politikoa

  • Gazte Koordinadora Sozialistak Espainiako Estatu Burgesak Errege-Dekretuaren bidez indarrean jarri zuen alarma-egoeraren aurkako salaketa-kanpaina politikoa abiarazi du. Sozializatu beharreko iniziatiba urgentea da.


2020ko martxoaren 30ean - 10:05
Iruñeko kaleak itxialdian (Argazkia: Mikel Urabaien Otamendi)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Salaketa-kanpaina horren tesi nagusia sostengatzen duen oinarrizko premisa ondorengoa da: alarma-egoeraren atzean salbuespen-egoera politikoa ezkutatzen da. Salbuespen-egoeretan ordenamendu juridikoa bertan behera gelditzen da, eta juridikoki indarrean ez dauden arauak agintzen dute ezohiko egoeran. Saihestu ezin daitekeen galdera, orduan, ondorengoa da: Quis iudicabit? Hau da, nork hartzen ditu erabakiak horrelako egoeratan? Galdera horrek zuzenean gaiaren funtsera eramaten gaitu, oraindik horrelakorik bada. Gizaldeko interesa duten osasun-adituen irizpideak al dira alarma-egoera arautzen dutenakdutenak? Gazte Koordinadora Sozialistaren erantzuna, beste askorena bezalaxe, zuzena eta argia da: banketxe eta enpresaburu handiak dira egungo egoeran erabakiak hartzen dituzten eragileak. Horregatik mintzo gara “burgesiaren erasoaldi politikoaz”, gauzei bere izenez deituz, horren aurrean osasuna, egia, askatasun politikoak eta langile antolakuntza aldarrikatzen dituen salaketa-kanpaina abiatuz eta gainontzeko talde, kolektibo zein antolakunderi honetara batzera gonbidatuz.

Osasuna, burgesiaren interes ekonomikoen gainetik mediku eta osasun-adituen irizpideak inposatu behar direlako. Zer zentzu dauka konfinamenduak milioika langilek egunerokotasunean espazioak konpartitu behar badituzte lanpostuan eta lanposturako bidean? Nola izango da ba joera komunistakoa gobernu hau, langileak babesgabe utzi baditu birusaren kutsadura arrisku larriaren aurrean, bizitzaren zati handiena besteentzako lanean eman duten eta estatuaren zein entitate pribatuen zorpetzeak ordaindu dituzten jubilatuen bizitzak bigarren maila batean jarri dituenean, osasungintzako langileentzako gutxieneko babes eta segurtasun neurriak bermatzeko gai izan ez denean eta botere judizial, legegile eta gainontzeko estatu-aparatuen ordezkariek egoerarik zailenetan bizitza arriskuan jartzeko gutxieneko ohorerik izan ez dutenean beste milaka langilek askoz egoera kaxkarragoetan egunero egiten ari diren bitartean?

Burgesiaren erasoaldiaren aurrean osasuna, egia, askatasun politikoak eta langile antolakuntza aldarrikatzen dituen kanpaina abiatu du GKS-k

Egia, printzipio etiko eta iraultzailea delako. Azal diezagutela zein den egoera honen benetako jatorria eta dimentsioa, eta azal diezagutela, baita ere, eragile ekonomiko-politiko handiak etorkizunerako zer plan egiten ari diren. Galdera moduan laburtuz, noren bizkar gainean eroriko da neurriz gorako zor publiko eta pribatua ordaintzeko ardura? Bestela esanda, zenbaterainoko miseriazko bizi eredua ezarriko zaio langileriari hurrengo urteetan?

Askatasun politikoak, horien gabezian salbuespen-egoera honetan kolpatuenak diren kolektibo edota sektoreak defendatzeko eta gertatzen ari diren basakeriei aurre egiteko aukerarik gabe geratuko garelako. Konstituzioak debekatzen duena gertatu da: alarma-egoeran ezin dira jendearen oinarrizko eskubideak bertan behera utzi; kontratara, balizko osasun-irizpideen lehentasunari apelatuz, jendearen oinarrizko eskubide zibil eta politikoak kolpetik kendu dituzte, goi burgesiarenak izan ezik. Norbaitek uste du estatu burgesa langile klasearen eskubideen bermatzailea dela? Ikuspegi militante batetik garrantzia berezia izango du askatasun politikoen auziak, besteak beste, manifestatzeko eta biltzeko eskubideen inguruan asko dagoelako jokoan.

Langile antolakuntza gizartearen baliabide eta gaitasun oro osasun beharrei aurre egiteko mobilizatzeko berme bakarra da

Langile antolakuntza, errealitateak berriro erakutsi digulako langileria osoak botere propioa antolatu behar duela horrelako egoerei aurre egiteko. Batetik, osasun-larrialdi egoerei interes unibertsalen ikuspuntutik erantzuteko berme bakarra delako, gizartearen baliabide eta gaitasun oro osasun beharrei aurre egiteko mobilizatzeko gai izango dena. Bestetik, berezkoa zaion printzipio ustel bat daraman botere burgesak, kaleratzeak, goseteak, heriotza, babesgabetasuna, pobrezia, umiliazioa, gezurrak, eskubide eta askatasunen debekua eta dominazioaren beste agerpen askotara kondenatzen gaituelako. Horren aurrean langile antolakuntza behar da; kasu honetan, gutxienez, osasunaren, egiaren eta askatasun politikoen antolaketarako berme moduan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-11-27 | Mikel Zurbano
Trumpkonomia

AEBetako agintaldi berriak ekonomiaren esparruan ekarriko duena zehaztea ez da lan erraza. Estrategia ekonomiko berriaren ardatza liberalismoaren eta kanpo sektorerako protekzionismoaren arteko uztarketa bitxia izango da. AEBetan aldian-aldian halakorik gertatu den arren,... [+]


Iruzurra aitzakia

Lanbidek Diru-sarrera Bermatzeko Errentetako iruzurraren aurkako kanpaina jarri du martxan, eta salaketetarako buzoi anonimoa sortu du. Jaso dituen kritikei erantzunez, adierazi du buzoi hau salaketak eta jakinarazpenak ordenatzeko tresna huts bat dela. Ez du ez klase... [+]


Teknologia
Hartzea ematea delako

Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]


Materialismo histerikoa
Zuekin nahi dut

Gutxi ateratzen naiz azken urteetan. Askotan esan dut, badakit, baina badaezpada ere. Bertso saio batera joan naiz gaur. “Bejondeizula”. Bai, horregatik abisatu dut gutxi ateratzen naizela, pentsatzen dut zuek kultur ekitaldi askotara joaten zaretela, eta... [+]


2024-11-27 | Mati Iturralde
Gogoan ditut

2006. urtean, Baltasar Garzonek, orduko epaile izarrak, errebelazio moduko bat izan zuen, eta jardunbide bat idatzi zuen, terrorismoagatik inkomunikatutako atxilotuen eskubideak bermatzeko. Epaile berak ehunka atxilotu inkomunikatu pasatzen ikusi zituen bere aretotik, horietako... [+]


2024-11-27 | Castillo Suárez
Pertseberantziaz

Bihotzean ditudan oroitzapenik politenetakoak dira. Euskal Filologia egiten ari nintzen garai hartan, eta Arbizuko elkarte batera joan ginen Ruper Ordorikaren kontzertu batera. Han zeuden Rikardo Arregi Diaz de Heredia eta Juanjo Olasagarre. Ez nintzen Arregiri esatera ausartu... [+]


Valentziako ilargia

Duela gutxi, larrialdi klimatikoa zertan zetzan galderaren aurrean, zientzialari batek erantzun bikain hau eman zuen: “Begira, larrialdi klimatikoa hauxe da, zure mugikorrean muturreko fenomeno meteorologikoei loturiko gero eta bideo gehiago ikusten dituzu, eta konturatzen... [+]


2024-11-27 | Cira Crespo
Sorginen lurra

Esaten da Simone de Beauvoir-ek idatzi zuela zapaltzailea ez litzatekeela hain indartsua izango zapalduaren lerroetan konplizerik ez balu. Niri oso normala iruditzen zait... zer nahi duzue, ba? Zapalduta zaudenean, ulergarria ere bada zure kondizio hori hobetu nahi izatea, eta... [+]


Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


Eguneraketa berriak daude