Salba dezagun ETB, baina guztion artean

  • Bat gatoz Eneko Olasagastik idatzitako artikuluarekin; bat gatoz ETB salbatu behar dugula dioenean, bat gatoz egungo egoera onartezina dela esaten duenean. Baina, gure ustez, ez du fokua behar den tokira bideratu.


2016ko uztailaren 18an - 12:03

ETBri buruz idazten du, baina, datuak ematerakoan taldeko enpresa guztiak sartzen ditu zaku berean; ETBn, zoritxarrez, ez gaude 1000 langile inguru, 700en bueltan baizik. Zoritxarrez diogu, beste hainbat langile azpikontratetan ari direlako telebistarako lanean, lan baldintza txarretan kasu batzuetan eta negargarrietan beste askotan.

Egia da, azpikontratetako lan baldintzak ETBko langileei ere inposatuz, diru gehiago izango genukeela programak ekoizteko, baina, gure ustez puntu honetan okertu egin da; helburua ezin da izan ETBrentzat lan egiten duten langile guztien lan baldintzak okertzea, prekarietatean murgiltzea, edota bere lagun neoliberal horrek nahiko lituzkeen kaleratzeak. Kontrakoa da lortu beharrekoa, soldata eta lan baldintza duinetan oinarritutako kontratuak izatea ETBrentzat lan egiten duten azpikontratetako langileek. Ez gaitezen demagogian erori, edo bai; zenbat azpikontratetako ugazaba ez dira aberastu ETBren kontura? Horietariko zenbatek lortu dute ETBrentzat lan egitea zentimo bakar bat arriskatu gabe? ETBtik jasotako dirutik zenbat izan da langileei ordaintzeko? Baina, hobe demagogian murgiltzen ez bagara.

Bilboko egoitzari buruz esandakoarekin erabat ados gaude; hain zuzen ere, ETBko sindikatuek salatu genuen etengabe egoitza aldaketa eta Bilbokoa ez zela ideia ona errepikatu genuen behin eta berriro. Erantzule bakarra du egoitza aldaketak, eta aproposena, Sabin Etxean galdetzea dela deritzogu.

Bidaia aprobetxatuz, bere mintzakideari beste galdera bat ere egitea proposatzen diogu Olasagastiri: enpresa arrunt baten barne estruktura zergatik irauli zuten, etxe barruan “gestore sistema” deitzen duguna ezarriz eta oraindik mantenduz, inongo kontrolik gabe kontratatu ahal izateko gustuko arduradunak; honi buruz, datu xume bat: ETBn, 10 langileko arduradun bat dugu, ederto zaindutako artaldea gero!

Amaitzeko, Olasagastiri erantzunez, helburua ezin da izan ETBren tarta zatia nola banatzen den, beste hainbat proiektu informatibo eta kulturalei diru gehiago emateko, tarta bera handitzea izan behar da erronka, eta bide hori elkarrekin jorratzeko gonbita egiten diogu Olasagastiri. Izan ere dirua egon badago. Eusko Jaurlaritzak azken urteetan kulturari eta EITBri koska handia kendu badie aurrekontuetan, AHTri eta bankuen zorra ordaintzeko ahalegina askoz ere handiagoa, ikaragarria, egiten ari baita. ETB salbatzeko oztopoa ez gara hain zuzen ere langileok.

 

* Andoni Basabe, Reyes Zelaia, Jasone Agirre, Jabi Estebanez eta Jon Otegi, Euskal Telebistako LABen izenean.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Beldurra espazio komun gisa

Herritarren segurtasunik ezaren kezka gero eta handiagoa da gure auzo eta hirietako elkarrizketetan, batez ere kalean bizirik dirauten Magrebeko gazteek eragindako lapurreten eta gatazken inguruan. Badirudi egoera horiek areagotu egin direla azken hilabeteetan, eta alarma eta... [+]


Iruña-Veleiaren 4. Biltzarra: argitu, ez suntsitu

“18 urte pasatu dira indusketan 400 bat grafito agertu zirenetik, 16 urte froga zientifikorik gabe Lurmen indusketa eremutik kaleratu zutenetik eta 4 urte gaia argitu barik epaiketa egin zenetik eta berdintsu jarraitzen dugula esan genezake: gaia argitu nahi genuenok... [+]


Giza eskubide gehiago eta eskuin-mutur gutxiago

Bizi garen mundu frenetiko zein zorabiagarri honetan, pixkanaka gertatzen diren gizarte-aldaketak batzuetan antzemanezinak, garrantzirik gabekoak edo hutsalak direla iruditzen zaigu. Hala ere, ez da horrela, eta jakitun izan behar dugu tentuz jokatzeko. Horren adibide, azken... [+]


Popuerzakoa

Iraileko igandeetan ohitura da gure inguruetan Erniora igotzea, Zelatunen dantzan aritzea eta txorizo muturra, edo, jatea. Eguraldi txarrenaz ere ez da jenderik falta izaten. Aurten lagunak goizago abiatu eta ni berandututa, bakarrik nindoan estratan gora, beherantz zetozen... [+]


2024-10-16 | Edu Zelaieta Anta
Bira osoa

Sandra Cisnerosek idatzitako The House on Mango Street mugaldeko liburuan pertsonaia baten txakurrak bi izen ditu: bat, espainolez; bat, ingelesez. Beharbada kontu harrigarria gerta liteke lehen begiratuan, baita liburu baterako ere, baina lasaiago pentsatuz gero ohartuko gara... [+]


2024-10-16 | Iñaki Murua
On Ángel!

Goiburu hori soilik irakurri eta ezinezkoa nor den edo nor zen asmatzea, baina bazen nor!

Ángel González Olvera, Mexikon ezagutu genuen duela 11 urte bertsolariok hango inprobisatzaileekin jardunaldi batzuetara gonbidatu gintuztenean. Mendi gain batean bizi zen,... [+]


Hezitopia dinagu zain

Tomas Mororen Utopia liburuko utopiarrek leitzea maite omen zuten. Hizkien bueltako hezkuntza onaren ondorioz, haurtzaroan hasi eta helduaroan ere aritzen ei ziren, inork manatu beharrik gabe, leitzen eta ikasten eta gehiago leitzen. Pentsa, aisialdia horretara emanak bizi zuten... [+]


Merkatu librearen mitoa

Erdi Aroan Jaungoikoa jaun eta jabe zen bezala, garai modernotan merkatuaren eta bere lege zurrunen menpe bizi gara. Goi mailako soldata erraldoiak merkatuak zehazten omen ditu; izan ere, Iberdrola edo BBVAko CEO-en sariak beraien arloko merkatuek finkatzen omen dituzte, nahiz... [+]


Teknologia
Lagatzea

La linterna de diógenes podkastean Miguel Benasayag-egeri egindako elkarrizketan pentsatzen jarraitzeko ideia anitz aurkitu ditut. Tartean, gizakiok teknologiarekin ditugun harremanen inguruan egiten dituen hausnarketak.
Elkarrizketan, alderatzen da gizakion historian... [+]


Materialismo histerikoa
Ezetz harrapatu

Ikasle beraren datu berberak hirugarren aldiz jasotzen nituela, esaldi hain erabili horiek baino ez zitzaizkidan etortzen gogora, adimena ere ezerezak apalduta: “Ez gara ezer”, “bizitzak ez dauka zentzurik”, “jainkoak, esaten duten bezain txintxoa... [+]


Nor edo nortzuk dira sarraski honen arduradunak?

Erantzukizuna Israelgo Estatu Sionistarena da, bera baita, biztanleriaren zati handi baten, soldadu, kolono eta abarren laguntzarekin, garbiketa etnikoa eta genozidioa egiten ari dena inguruko herrialde eta herrien aurka.

Mendebaldeko estatuek ere laguntzen diete, armak... [+]


“Bortxaketa salaketa kendu dut”

Hori esan zidan ikasle ohiak, asko kostata jarri zuen salaketa hilabeteak pasata ez aurrera ez atzera zegoela epaitegian eta, psikologoak aholkatuta, bortxaketa salaketa kendu egin zuela. Eta ni isilik, ezin asmatu zer esan oraindik ere antsietate zantzuak zituen gazteari... [+]


Zer esan nahi dute ‘begiratu’, ‘ulertu’ eta ‘pertsona’ hitzek?

Ez da akaso harrotasun seinale nire aurrean dauden pertsonak pertsona izango ez balira bezala begiratzea? Bai, noski baietz. Baina nola espero dugu bestela besteak ulertzea? Ulertu, behatu, begiratu. Besteak ulertu nahi izateak, ez du jarrera harro hau eskatzen? Ni pertsona... [+]


Genozidioaren egunkariak

Urtebete igaro da, diotenez. Ez dut sekula ulertu mendebaldarrok daukagun ohitura harroputz hau: nahiz eta gatazkak ia mende bateko iraunaldia izan, datak nahierara moldatzen ditugu, garrantzia nolanahi oparituz. Azkeneko sasoia ezberdina izan al da beren lurraldean preso... [+]


Eguneraketa berriak daude