Salatu dute Lasa eta Zabala oraindik ez dituztela “terrorismoaren biktima” gisa aitortu

  • Joxean Lasaren eta Joxi Zabalaren hilketaren 40. urteurrenaren harira oroimen ekitaldia burutu dute Busoten, Alacanten, euren gorpuak ezkutatu zituzten tokian. Lore eskaintza handi batekin oroitu dituzte bi tolosarrak.


2023ko urriaren 09an - 11:27
Azken eguneraketa: 13:08
Lasa eta Zabala oroitzeko senide eta lagunek egindako ekitaldia (Argazkia: Tolosako Udala)

Berrogei urte beteko dira GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala tolosarrak Baionan bahitu, Donostian torturatu, hil eta Busoten lurperatu zituztela. Egiari Zor fundazioak omenaldia egin du joan den larunbat honetan, euren gorpuak aurkitu zituzten tokian. Senide, lagun eta bertako herritarrez gain, ordezkari politikoak ere bertaratu dira, eta salatu dute 40 urteren ostean oraindik ez dituztela “terrorismoaren biktima” gisa aitortu bi gazteak.

Guztira 50 pertsona inguru elkartu dira ekitaldian. Lore eskaintza handi batekin oroitu dituzte eta algarrobo bat landatu dute, gorpuak aurkitu zituzten toki berean. Gaur gaurkoz Tolosako alkate den Andu Martínez de Rituerto ere bertan izan da, “Espainiako Estatuko gorputz parapolizialen indarkeria” jasan zuten bi tolosarrak gogora ekartzeko. Nabarmendu du, gainera, senideek oraindik ere “aitortza ofizialik gabe” jarraitzen dutela.

Biktimen senideek ere hitza hartu dute ekitaldian. Pili Zabalak, Joxi Zabalaren arrebak, eta Axun Lasak, Joxean Lasaren arrebak, “estatuaren hurbilketa zintzo bat” aldarrikatu dute, 1983ko urriaren 15eko gau hartan gertatutakoa onartzeko eta euren nebak “biktimatzat” aitortzeko. Martínez de Rituertok azpimarratu duenez, senitarteko eta herritarrei “azken agur duina emateko eskubidea ukatu zitzaien”.

Egiari Zor fundazioak Espainiako Estatuko Gobernuari dei egin dio “estatu terrorismoak eragindako giza eskubideen urraketa guztien erantzukizunak” bere gain har ditzan, bai eta “eragindako mina” aitor dezan, X sare sozialean zabaldutako mezuan. Fundazioak jakinarazi du hurrengo egunetan ere Lasa eta Zabala oroitzeko bestelako jarduera batzuk egingo direla: urriaren 10ean Tolosako institutuetan Lasa eta Zabala filmaren proiekzioa eta urriaren 20an azken ekitaldia Tolosako Topic Aretoan


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Estatu terrorismoa
2024-11-13 | Julene Flamarique
Errekonozimendurako bidean
Torturari buruzko III. Nazioarteko Konferentzia iragarri du Nafarroako Torturatuen Sareak

Nafarroan torturatutako ia mila pertsonaren errealitatea eraldatzen hasi berri dela azaldu du antolakuntzak. Nafarroako torturaren biktimen lehen aitortza ofiziala aurtengo apirilean egin zen, eta oraingoa antzeko prozesuetatik igaro diren beste torturatuekin eta gaian aditu... [+]


Eneko Etxeberria: “Hitz bakarrean, inpunitatea bilatzen du Gobernuak”

Maiatzaren 30ean Nafarroako Gobernuak zenbait biktimaren aitortza egin zuen eta senitartekoek Sekretu Ofizialen Legea bertan behera uzteko eskatu zuten. Horien artean, Mikel Zabalza eta Mikel Arregiren familiak. ‘Naparraren’ anaiak ere egina du eskaera hori. Eneko... [+]


Eneko Etxeberria
“Ez nioke nire semeari Jose Miguelen bilaketaren zama utzi nahi”

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua aurkitu gabe bukatu da Frantziako Landetan egindako bigarren indusketa. 44 urte dira militantea desagertu zenetik eta bere familiaren belaunaldi batetik bestera pasa da bere bilaketaren zama.


2024-04-24 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


2023-12-20 | Euskal Irratiak
Dominika Daguerre
“Hiru urtez, GALen atentatu bat jasan genuen hamabost egun guziz Iparraldean”

Berrogei urte bete dira GALek aldarrikatu lehen hilketatik. 1983ko abenduaren 19an Ramon Oñaederra ‘Kattu’ 23 urteko errefuxiatua hil zuen talde parapolizial horrek Baionako Bourgneuf karrikako Kayetenia ostatuan. Gertakari hori mugarria izan zen, hor abiatuko... [+]


Poliziaren beste 66 biktima aitortu ditu Eusko Jaurlaritzak

Tartean, Joxi Zabala aitortu dute biktima gisa eta Joxean Lasa aitortzea ere ez dute baztertzen. Astelehen honetan, hilak 30, aurkeztuko dute Balorazio Batzordearen txostena.


Torturatu eta hil zituztenetik 40 urtera, Zabala eta Lasa ez dituzte oraindik terrorismoaren biktimatzat hartu

Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.


Yolanda Gonzalez bilbotarraren hiltzaile Emilio Hellín peritu gisa Laura Borrasen prozeduratik ateratzeko eskatu du fiskaltzak

Kataluniako Legebiltzarreko lehendakari ohi Laura Borrás-en auzi judizialaren fiskaltzak, defentsak aurkeztutako perituaren lana ez onartzea eskatuko dio epaimahaiari, juridikoki ez direlako fidagarriak, 1980an Madrilen Yolanda Gonzalez bilbotarra hil zuen eskuin... [+]


Gerra zikinaren 23 biktimari ordainarazi dizkiete kostu judizialak terrorismoaren biktima aitortza eskatzeagatik

Egiari Zor fundazioak adierazi duenaren arabera, guztira 106.000 euro ordaindu dituzte GAL eta Batallon Vasco Españolen 23 biktimen familiek.


Protesta artean inauguratu dute Biktimen Oroimenerako Zentroa

Espainiako errege-erreginek eta Pedro Sanchez presidenteak Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroa inauguratu dute Gasteizen. Kalean, Memoria Osoa sareak eta ehunka pertsonak zentroaren "planteamendu diskriminatzailea" salatu dute.


2021-05-31 | ARGIA
Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa “diskriminatzailea” dela salatu du Memoria Osoa sareak

Herritarrak mobilizatzera deitu dituzte bihar Gasteizen, zentroaren inaugurazioarekin bat eginez. Bizikidetzaren aurkako "erasoa" dela salatu dute.


AVTk Pablo Haselen abokatua salatu du “terrorismoa goraipatzeagatik”

Terrorismoaren Biktimen elkarteak (AVT) Bozhidara Alejandra Matamoros, Pablo Haselen abokatua, salatu du 2019ko hitzaldi batean “terrorismoa goraipatzeagatik”. Azken asteetan poliziaren inguruan egin dituen adierazpenak ere kritikatu ditu... [+]


2021-01-11 | ARGIA
Felipe González ikertzeko eskatu dio Pili Zabalak Gipuzkoako Fiskaltzari

Espainiako presidente ohiak estatu terrorismoan izan zuen papera ikertzeko eskatu du Joxi Zabalaren arreba eta Elkarrekin taldearen legebiltzarreko buru ohi Pili Zabalak. Espainiako presidente ohiaren aurkako azken zantzua ekainean ezagutu ziren CIAren 1984ko paperak direla... [+]


Eguneraketa berriak daude