Ramon Saizarbitoria donostiarraren Martutenek (Erein, 2012) jasoko du 2012ko 111 Akademiaren Saria. Orain arte ‘Beterriko Liburua’ izenez ezagutzen zen aipamen honek urteko euskal libururik onena saritzen du.
Akademiaren 188 kidek eman dute botoa, eta %36,53 jaso du Martutenek. %30 baino gutxiago jaso izan balu, bigarren bozketa txanda beharko zukeen irabazteko, 2011n Harkaitz Canoren Twist (Susa, 2011) eleberriarekin gertatu zen antzera.
Aurten bigarrena Kirmen Uriberen Mussche (Susa, 2012) izan da, botoen %9,61ekin.
111 Akademiaren Sariak bi arrazoirengatik utzi dio ‘Beterriko Liburua’ izateari. Batetik, akademia izaera indartu nahi dutelako. Hau da, irakurleek osatutako elkarte batek ematen du saria. Bestetik, Euskal Herri osoa hartzen dutela nabarmentzeko, hasiera batean Beterriko eskualdera mugatzen baitziren.
1996an eman zuten lehenengoz saria, eta Joxean Agirreren Elgetak (Irun Hiria Literatur Saria, 1996) irabazi zuen. Ramon Saizarbitoriak irabazten duen bigarren aldia da. Izan ere, 2000an Gorde nazazu lurpean (Erein, 2000) eleberriak eraman zuen aipamena.
Maiatzaren 29an jasoko du saria Saizarbitoriak Andoaingo Bastero kulturgunean.
Bestalde, Martuteneren gaztelaniazko itzulpena atzotik da salgai.
Azaroaren 11tik 24ra bitarte “literatura eta feminismoaren binomioa jaialdiko ardatz nagusia” izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Baditu –besteren artean– bi gabezia euskal literaturak: liburu elektronikoen urritasuna eta literatur lanen ibilbide laburra. Aritz Brantonek Booktegi ataria sortu du joera horiek aldatzeko. Euskarazko lanak formatu digital zainduan eta doan eskaintzen ditu bertan... [+]
Donostiaren eta Otzetaren artean, gure garaiaren eta 36ko Gerraren artean, idazle heldu endekatu baten eta ikasle nerabe buru argi baten artean, hor dago Lili eta biok (Erein, 2015) Ramon Saizarbitoriak argitaratu duen azken nobela. 2012an Martutenerekin bere ibilbidean mugarria... [+]
Nobela mardul batekin itzuli da Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944): Lili eta biok eleberriak Faustino Iturbe psikologo ohi eta idazlearen eta Lili izeneko hamabost urteko neskaren istorioa kontatzen du.
“Ekintzetarako beharrezkoa duk erokeria gramo bat” irakurtzen da Ehun metroren lehenbiziko orrietan. Horixe, erokeria txiki berri bat da, Xabier Olarrak proposatu duena, egingarria akaso.
Ramon Saizarbitoria idazle donostiarraren Martutene nobelak irabazi du Literaturako Euskadi Saria. Iñaki Mendigurenek eta Sarah Turtlek irabazi dute itzulpenekoa Mark Twainen Tom Sawyer-en abenturak euskaratzeagatik.
Etxe dotore bat, higatutako harremanak eta halako lasaitasun estu bat giroan. Donostia. Martutene. Ramon Saizarbitoriaren azken nobela da jarraian datorren elkarrizketako gai nagusia. Hariari tiraka ordea, idazleak beste hainbat gairi buruz dauzkan iritziak azaldu dizkigu.
Oporren usainean gosetzen den horietakoa bazara, irakurtzeko izan ez duzun denbora orain hartuko baduzu, hona hemen Argiako erredakzioko kideek luzatutako gomendio sorta. Irensteko modukoak iruditu zaizkigu denak. Gura bazenu.
Laurehun lagun erreleboka Arriagan; hitza hitzari segika. Deskribapenak eta elkarrizketak; orrialdeak eta kapituluak, nobela bat, Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso oso-osorik errezitatu arte. Badator klasikoen IV. irakurraldia Bilbora.