Saiakerak egiteko leku bat

  • Hamabi urte bete zituen pasa den azaroan Bulegoa z/b arte- eta jakintza-arloko espazioak. Bilboko Solokoetxe auzoko bulegotik, urteak daramatzate arte garaikidearen esparruan programak, mintegiak, eztabaidak eta ikerketa-proiektuak garatzen. Proiektuaren izana eta izaera kolektiboa da, eta hala dabiltza jardunean ere, inguruko eta atzerriko artista, ikertzaile, eragile, plataforma eta erakundeekin etengabeko hartu emanean. Tankera honetako proiektu sortzaile eta independenteen biziraupena ez da batere erraza, horregatik, urteurrenaren aitzakiaz baliatu gara Bulegoa z/b proiektu eredugarrian murgildu eta mugarri izandako programak lerro hauetara ekartzeko.

Argazkiak: Bulegoa z/b

2022ko abenduaren 28an - 00:26
Azken eguneraketa: 07:56

Espazio bat konpartitzeko desira izan zen Bulegoa z/b proiektuaren abiapuntua. Soziologia, arte biziak, kritika eta komisariotzaren alorretan, tesiarekin bueltaka zebiltzan 2009 urte bukaeran Beatriz Cavia, Isabel de Naverán, Miren Jaio eta Leire Vergara, eta unibertsitatean kolaboratzen eta komisariotzaren praktikan ere bazebiltzan. Ezagutzak partekatu eta egungo artearen gaineko teoriak eta praktikak bat egingo luketen toki bat sortzeko nahia zuten, egitura txiki batean oinarrituko zena. Eskala txikiko bulego horretan, lau emakumeak izango ziren proiektuaren jabeak, eta egiteko moduei eta denborei arreta berezia eskainiko zioten. Bulegoa z/b, beraz, elkar-topatzeko leku bezala sortu zen, fokoetatik at lan egingo zuen proiektu autonomoa.

Hala, 2010eko azaroan ireki zituen ateak apenas ehun metro koadro dituen espazio diafanoak Bilboko Sokoloetxe auzoan. Bulegoa z/b-k geure testuinguru artistikoan izan duen –eta egun duen– eragina testuinguruan jartzeko, interesgarria da ikustea 2010eko hamarkada hasieran zer-nolakoa zen inguratzen gintuen paisaia kulturala. Santi Erasok 2006 urtean utzi zuen Arteleku, eta Loiolan kokatuta zegoen arte-zentroak 2014 urtean itxiko zituen ateak betiko. Orduan, Tabakalera eta haren proiektu kulturala oraindik zirriborro egoeran zeuden; nazioarteko kultura garaikideko zentroak 2015eko udan irekiko zituen ateak lehengo aldiz. Bilboko Rekalde Aretoak, hainbat barne-antolaketa medio, jada ez zeukan urte batzuk lehenago izan zuen oihartzuna, eta Bilboko Alhondegia 2010. urtean inauguratuko zen. Gasteizko Montehermoso zentroa Arakistainek zuzendu zuen 2006-2011 garaian eta, tarte horretan, Beatriz Herraezekin batera, arte garaikidearen esparruetan sexuen arteko berdintasun-politikak garatzen eta aplikatzen aitzindariak izan ziren. EAEko erakundeetan, beraz,  trantsizio garaia ematen ari zen, modelo batzuk birpentsatzen ari ziren, eta momentu hori ona izan zatekeen proiektu independente bati hasiera emateko.

Erakusketa formatutik urrundu eta praktika artistikoa egin. Erakusteko eta zabaltzeko beste formatu eta dispositiboetan jarri nahi izan dute azpimarra, hala nola, mintegietan, tailerretan, zine-proiekzioetan, argitalpenetan edo egonaldi artistikoetan. Hasierako urte horietan, proiektua behar bezala zimenta zedin, kanpora nahiz ingurura adi-adi begiratzen zuten beste batzuengandik ikasi, aliantzak sortu eta konfiantzazko sare profesional bat ehuntzeko. Arte bizien eta performancearen praktikan, ikerketan, eta zabalkundean lan egiten duen TkH: Walking Theory plataforma serbiarra, edo arte garaikideko performancearen eta performatibitatearen bilakaera eta tipologia esploratzen duen If I Can’t Dance- I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution erakunde artistiko herbeheretarra izan ziren, besteren artean, oso gertutik jarraitu zituzten egitura artistikoak.

Horrela hasi ziren, besteak beste, If I Can’t Dance-rekin lankidetzan egindako 18 argazki eta 18 istorio proiektua, Isidoro Valcárcel Medinaren lan bat bidai batean laguntzen zuena, edo Zinema Ilegala zine programa, Bulegoa z/b-ek egun abian duen programa beteranoena. Arestian aipatutako Walking Theoryko Marta Popivodak Zinema Ilegala sortu zuen 2007. urtean Belgraden. Programa irekia eta auto-hezitzailea da, eta tokiko testuinguruetan ikusteko zailak diren filmak proiektatzen dira, pelikulak elkarrekin ikusi eta ondoren elkarrekin komentatzeko asmoarekin. Urtero programaren koordinanatzaile bat aukeratzen da eta hark eragile ezberdinak gonbidatzen ditu pelikula aukeratu, aurkeztu eta haren inguruko eztabaida piz dezaten. Zinema Ilegala Zagreben, Parisen, Istanbulen, Belgradon eta Berlinen antolatzen hasi baziren ere, Bilbokoa da egun martxan jarraitzen duen programa bakarra. 2010. urteaz geroztik, inguruko hainbat eta hainbat artista egon dira programa hori kudeatzen Bilboko espazio horretatik.

Space is The Place / The Place is Space epe-luzeko programa da. Aldizkako topaketen bidez egituratzen da, eta arteak gure inguruari beste perspektiba batetik begiratzeko duen ahalmena eta praktika kritiko gisa duen zeregina aztertzea du helburu. 2018an hasitako proiektu honekin, 2021. urtean Erromako Akademia Espainolean bekadunak izan ziren eta, Bilboko eta Erromako testuinguru artistikoak harremanetan jarri zituzten Italiako hiriburuan ainguratzen ziren hainbat ekintza eta jardunaldiri esker. Programa horren barruan, pasa den azaroan Urak dakar bi eguneko mintegia antolatu zen Bilboko Bizkaia Aretoan, non performance ziklo baten eta konferentzien bitartez irudimenarekin, fikzioarekin eta gorputzetan inskribatutako memoriarekin lan egitera eta espekulatzera gonbidatu gintuzten. Jardunaldiak Bizkaia Aretoan garatzeko hautuarekin, Abandoibarra ibaiertzeko garapen mega-urbanistikoa parez pare jarri ziguten; lehen ontziolak eta industria zegoen tokian, egun Guggenheim edo Iberdrola Dorrea bezalako eraikinak altxatzen dira.   

Bulegoa z/b-ko proiektuen ezaugarrietako bat da epe luzera garatzen diren proiektuak direla, urtetik urtera garatzen doazen ikerketa-programak direla, alegia. Hemen koka liteke Erakusketaren saioa (1977-2017) mintegi-programa. Azkuna Zentroarekin lankidetzan egindako programa horren bidez, 1977. eta 2017. urteetan antolatu izan ziren erakusketa zehatz batzuk aztertzen dira, erakusketa horiek testu jakin batzuekin eta komisaria jakin batzuekin harremanetan jarriz. Atzera begira jartze hori,  oraina ulertzeko lagungarri zaizkigun erakusketak, garaiko testu kritikoak eta gertaerak gorpuzteko abagunea da, baita etorkizuneko erakusketak zer-nolakoak izango diren imajinatzekoa ere. 2023ko otsailean antolatuko dute Bilboko Alhondegian 2007-2017 hamarkadan antolatu ziren erakusketa ikonikoen inguruko mintegia. 

Programa horretatik pasa ziren hainbat komisarien gogoetei atentzioa jarrita, ondorioztatu zuten erakusketen historia egiteko garaian material eskasia dagoela, artxibo asko galdu egin direla, eta erakusketen genealogia zehatza egiteko garaian asko dela galdutako informazioa. Horren atzean, erakusketa-formatuaren izaera iragankorra eta independentzia baldintzetan garatutako praktiken hauskortasuna eta ezegonkortasuna dago. Hori iraultzeko asmoaz, Material Voices: erakusketak egiteko lanaren genealogia feministak programa jarri dute martxan, “Zertan datza ikuspegi feministatik erakusketak egitea?” galderari erantzuten saiatzen dena.

Egun Beatriz Caviak, Miren Jaiok eta Leire Vergarak zuzentzen dute Bulegoa b/z proiektu sendoa, eta zalantza barik, erreferente bilakatu dira bai gure testuinguru artistikoan, baita hemendik kanpo ere. Horregatik, besteak beste, 2018an Gure Artea sarietako aitortza jaso izana. Hamabi urte pasa dira lau emakumeren esfortzuaz eta lanaz bultzatutako proiektua abiatu zenetik, eta ibilbide horretan, euskal testuinguru artistikoa nazioartekoarekin kontaktuan jarri dute, pedagogia kritikoa praktikan jarri dute eta horrela, urtez urte, komisario, artista, ikertzaile eta eragile kulturalen komunitatea egitea lortu dute. Etor bitez beste hamabi urte elkarrekin ikasten eta elkarri eragiten jarraituz, Bulegoa z/b gisako espazioak hauspotuz, horiek baitira saiakerak egiteko tokirik aproposenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Artea
Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


“Noizbait ere gauzak bukatu egin behar dira, konplitu dugu Argia Sariekin”

Behin batean, gazterik, gidoi nagusia betetzea egokitu zitzaion. Elbira Zipitriaren ikasle izanak, ikastolen mugimendu berriarekin bat egin zuen. Irakasle izan zen artisau baino lehen. Gero, eskulturgile. Egun, musika jotzen du, bere gogoz eta bere buruarentzat. Eta beti, eta 35... [+]


Kolono europarrek Afrikan lapurturiko 500.000 artelanak itzultzeko ariketa nekeza

Azaroaren 4an itzuli die Frantziak benindarrei Katakle errege-aulkia, duela 132 urteko triskantzan frantses kolonoek lapurtu zietena. Memoriaren, aitortzaren eta ondare kulturalaren izenean, Europan zehar dituzten lapurtutako 500.000 objektuak berreskuratu nahi dituzte Afrikako... [+]


Wikipediako 2023ko argazki onenak: naturako argazki ikusgarriak nagusi

Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri... [+]


Yun Ping. Aldiro etxera itzuli
“Inor ez da gauza bakar bat, ezta gauza oso itxi bat ere”

Uda osoan ikusgai egon dira Yun Ping artistaren argazkiak Donostiako Cibrian galerian. Identitate-prozesuak dituzte langai, generoaren eta arrazializazioaren bidegurutzean. Irailaren 12an, erakusketaren aktibazio eta itxiera gisa, Yun Pingek performance publiko bat egin zuen,... [+]


Zergatik daude Renfeko trenak inoiz baino grafiti gehiagorekin margotuta?

Garraio publikoaren zerbitzuaren gainbeheraren barruan, alde estetiko hutsa bada ere, ohikoa bilakatu da trenak margoturik ikustea eta, behingoagatik bada ere, ez da arrazoi ekonomiko hutsengatik, langileek azaldu dutenez.


Montse Borda. Pinturaren artisaua kobazuloan
“25 urtez astebururo fabrikan ari naiz, baina horrek astegunetan tailerrean egotea ahalbidetzen dit”

Iruñeko Arrosadia auzotik pasatzen naizen aldiro sartzen dut burua Santa Marta kaleko tailerrean. Hor da Montse normalean: potetxoan pintzela sartu, trapu batean ia pintura dena kendu eta pintzela mihisean igurzten, begiztan. Bere espazio-denboran sartu naiz gaur eta... [+]


2024-09-24 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 4. eguna
Hurbilekoa beti da hunkigarria


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
"Ilargia eta landareak" 2025eko agendaren aurkezpena
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]


Juan Luis Goenaga artista zendu da, 74 urterekin

Donostian jaioa, urte mordoxka bat Alkizan eman zituen bizitzen, baserri batean. Inguratzen zuen naturak lilura sortzen zion. Margolari gisa egin da ezagun, nagusiki.


Arantxa Orbegozo 'Txitxi'
“Niretzako bidaiarik politenak mantso doazenak dira”

Zirrara eta pasioaren eroale da Arantxa Orbegozo Txitxi (Tolosa, 1962). Bizitza darama eskuetan eta hura eskaintzen dio zuzentzen zaion edonori. Atleta izan da, txirrindularia, eta bere buruari proposatu dizkion beste hainbat diziplinatan aritua. Hala eta guztiz ere, benetan... [+]


“Asmo politikoak ematen dio zentzua jakintza kolektibizatzeari”

Ekida Arte Ekimen Sozialistak arte eskola antolatu du Donostian, asteazkenean hasi eta larunbatera bitartean. Paraleloki, lau egunez, bi formakuntza saio egingo dira: muralismoari eta arte bisualei buruzkoa bata; eta antzerkiari eta arte eszenikoei loturikoa bestea. Sarbidea... [+]


Eguneraketa berriak daude