Sagrario Alemanek ordezkatuko du Andres Iñigo, 1997az geroztik Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkaria zena. Hala jakinarazi du Euskaltzaindiak 2021-2024 aldirako lurralde ordezkarien izendapenaren berri emateko ohar batean.
Sagrario Aleman izango da Euskaltzaindiaren Nafarroako ordezkari berria. 24 urteren ostean, Andres Iñigok delegatu kargua utziko du, hain zuzen ere, euskaltzain emeritu bihurtu eta urtebetera.
Gainerako lurraldeei dagokienez, Miriam Urkiak Gipuzkoako ordezkari izaten jarraituko du, Roberto Gonzalez de Viñasprek ere Arabako ordezkari gisa jarraituko du. Bestalde, Ipar Euskal Herrian, Jean-Baptiste Coyosek Xarles Videgain ordezkatuko du.
"Ekin eta jarrai" da Euskaltzaindiaren goiburua. Ez dakit Akademia zergatik ez zuten ilegalizatu, hiru berba horiek agertuta bere logotipoan. Gutxiagorekin egin dira salaketak-eta (adin batekook La orquesta Mondragón-en kasetearena gogoan dugu, Martxoaren 11ren... [+]
Euskararen biziberritzea Ipar Euskal Herrian jardunaldia antolatzen du ostiral honetan Baionan Euskaltzaindiak. Euskararen alde egiten dena eta ez dena eztabaidatzeko mementoa izango da. Eragileak eta politikariak bilduko dira egun osoan.
Euskara galdua zen eremu mistoko eta ez-euskalduneko herrietako familien ahaleginak aitortuko dituzte ekitaldian. Oskar Alegria zinemagilearen bideoak emango dio hasiera ekitaldiari 11:30ean udaletxean.
Euskaltzaindiak Hiztegia sarean eguneratu du: 646 forma berri jaso ditu azken sei hilabeteotan, eta 1.130 forma moldatu edo findu. Lehendik dagoena txukuntzeari ere garrantzia eman diote. “Adibideak ere berrikusi ditugu, batez ere berdintasunari dagozkionak: emakumeen... [+]
Bizialdia darama Gasteizko toponimia ikertzen. Bateko eta besteko toki izenak jasotzen, forma zuzena eskaintzen... Eta toponimiaz galdezka hasi, eta bizi-historia kontatu digu, Gasteiz eta Nuarbe (Azpeitia) loturik, Alizia ahizparen eta Anjel Otaegiren ama Maríaren... [+]
Nabarralde Fundazioak Federico Krutwig Sagredoren bizitza, pentsaera eta lanak jasotzen dituen liburua argitaratu du. Krutwigen Lagunak elkarte edo kolektiboko 13 lagunek idatzi dute bertan, tartean Manu Ertzillak eta Oskar Arantzabal eibartarrak. Hain zuzen ere, bi hauek egongo... [+]
Martxoaren 24an izango da, eta 8.000 pertsonak emango diote eskua elkarri. Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatu dute ekimena. "Euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa" azpimarratu nahi dute, eta euskara batuaren sorrera bultzatu... [+]
Azken bi urteetan (2020-2022), 86 tesi egin izan dira euskaraz Euskal Herriko Unibertsitatean, eta horietatik 44 aurkeztu dira sariketara. Besteak beste, sariketak honako jakintza-arlo hauek bereizten zituen: Ingeniaritza eta Arkitektura, Artea eta Giza Zientziak, Zientziak,... [+]
Urtero hautatzen dute urteko hitza bi erakundeek, eta 2022koa zorioneko izatea erabaki dute: "Irulegiko eskua dela eta, berba horrek hedabideetan eta sarean izan duen erabileran oinarrituta hautatu dugu", arrazoitu dute.
Itxaro Bordak Xarles Videgainen hutsartea beteko du eta Andres Alberdik Andoni Sagarnarena. Orain, zortzi hilabeteko epea dute biek sarrera-hitzaldia prestatzeko. Bi euskaltzain oso berriak kontuan hartuta, 98 lagun dira sorreratik Euskararen Akademiak izendatu dituen... [+]
Euskararen Legea aldatzeko eskatu du Euskaltzaindiak eta bat egin du Euskararen Nafar Kontseiluak irailean egindako adierazpenarekin. Gogorarazi du euskararen akademia dela lurralde guztietan, hizkuntzari dagokionez, "instituzio aholku-emaile ofiziala".
“Bihotzean daramaguna gure hizkuntzaz baino ezin dugu adierazi”, dio Castillok. Poeta da, Sakanako euskara teknikaria ere bai, eta irailaren amaieratik Euskaltzain osoa. Bakardadeaz, abandonuaz, galdutako tokiez, baso nahastuez, herrigintzaz eta amodioaz hitz gutxiz... [+]
Castillo Suarezek hartuko du Patxi Zabaletaren lekua Euskararen Akademian. Orain, euskaltzain oso berriak zortzi hilabeteko tartea dauka sarrera-hitzaldia paratzeko.
Paskual Rekalde euskaltzain osoak sarrera-hitzaldia egin du maiatzaren 23an bere sorterrian, Amaiurren. Hizkuntzalari hau 2020ko uztailaren 17an izendatu zuen euskaltzain oso Euskaltzaindiak, baina pandemia dela-eta urtebete atzeratu dute sarrera-hitzaldia. Bere hitzaldian,... [+]