Hernaniarra naiz. Sagardozalea. Eskubaloira jokatu dudan hogei urteetan ezagutu ditudan emakume gehienek, nazioarte mailan jokatutako kirolari handiak barne, nik bezain beste gozatzen zuten sagardotegian garaipenak ospatzen genituenean, edo talde sentimendua kupel artean sustatzen genuenean. Eta oraindik ere elkarrekin sagardotegira joateko usadioa mantentzen dugu. Halaber, ezagutzen ditut sagardoa eta sagardotegia oso gustuko duten emakume arraunlariak, futbolariak, judokak, pilotariak, piraguistak, surflariak, eta abar luze bat.
Alabaina, deigarria iruditu zait aurtengo sagardo denboraldiaren irekiera ekitaldi ezberdinetan, eta bereziki hamaika kiroletako gizonek parte hartu dutenetan -nire errespetu eta miresmena luzatzen diet guztiei-, apenas emakumerik ikustea; ez kirolariak, ez gizarteko beste arloetan balentria handiak egin dituzten emakumeak. Zer dela eta? Ez al dago gure inguruan ohore hori merezi duen emakumerik? Nahita eginda ere, zaila egiten zait sinestea emakume kirolari bakar bat bera ere ez egotea, are eta zailago, azken hilabeteetan hainbatek lortu dituzten emaitzak gogora ekartzen baditut.
Deigarria iruditu zait aurtengo sagardo denboraldiaren irekiera ekitaldi ezberdinetan, eta bereziki hamaika kiroletako gizonek parte hartu dutenetan, apenas emakumerik ikustea.
Zer dela eta?
Begiak itxi eta kirolari hitza entzuten badugu ze irudi datorkigu burura? Kirol arloan emakume eta gizonen berdintasuna sustatzeko, komunikabideetan, kalean, ekitaldi berezietan, eskoletan, eta leku guztietan, emakume kirolariak ikustarazi behar direla esaten dugunean, besteak beste, kirolaren tradiziozko kooptazioa eta irudi maskulinoa apurtzeko beharraz ari gara; adin guztietako emakumeek, eta bereziki, neskatxa gazteek, ereduak edukitzeko garrantziaz ari gara; emakume kirolarien egoera ekonomiko prekarioa leuntzen eta jardunaren kalitatea hobetzen lagundu dezakeen babesle potentzialen artean haiek ezagutzera emateaz ari gara; eta nola ez, emakumeok gizartean merezi dugun gizonen bezain besteko tartea eskaintzeaz ari gara.
Tamalez, aurtengo sagardo denboraldiko hasierak emakumeak esparru horretan ez-jakitunak, arrotzak, edo asko jota, bigarren mailako gonbidatuak garen irudia proiektatu du. Hala ere, kontuan hartu behar da gertakari hau behin eta berriz gizarteko eremu guztietan gertatzen denaren adibide bat besterik ez dela.
Gizartearen arlo publikoko protagonisten irudikapen mentala aldatzeko lehen pausoa ekintza praktikoa da, hain zuzen, emakumeei beti ukatu izan zaigun espazio publikoan parte hartzeko eskubidea bermatzea. Eta uste dut badela eskubide honen zaindari lanetan emakumeok baino erantzukizun txit handiagoa duen pribilegiatu edo oharkaberik.
Ainhoa Azurmendi
Kirol aholkularia eta EHU-ko irakaslea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Harriduraz irakurri dugu prentsan Aritz Otxandianori etxean bertan bengalekin egindako erasoaren albistea. Berak sare sozialetan eman zuen gertatutakoaren berri. Bai bera, bai bere adierazpenak jasotzen dituzten hedabideak ahalegindu dira eraso hori makro-berriztagarriei buruzko... [+]
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]