Ehundaka milioi euroko galtzeak eragin ditu sabotajeak, enpresako zuzendariaren arabera. Fabrikak oraindik geldirik segitzen du. Vulkan Gruppe –Talde Bolkanikoa– izeneko ezker muturreko taldeak bere gain hartu du ekintza.
Tesla multinazionalak Alemanian duen fabrikaren aurkako sabotajea beregain hartu du Vulkan Gruppe –Talde Bolkanikoa– izeneko ezker muturreko taldeak, martxoaren 5ean zabalduriko gutun baten bidez adierazi dutenez. Goizaldean sute bat piztu dute fabrikaren ondoko zutabe elektriko batean eta ekoizpena gelditu behar izan du enpresak, segurtasunari segi. Sabotajeak ehundaka milioi euroko galtzeak eragin dituela ohartarazi du fabrikako zuzendariak, zehaztuz oraindik ez dakitela berriro noiz abiatu ahal izango duten ekoizpena.
Alemanian ireki zuen 2021ean Europako bere lehen fabrika, kontinenterako urtero 500.000 auto elektriko ekoizteko helburua jarririk. Europan eraikitako lehen fabrika du hori Teslak. Hasieratik antolatu zuten aurkako mugimendua inguruko herritarrek, eta orduan jadanik sabotaje ekintza bat beregain hartu zuen Vulkan Gruppek. Geroztik, mugimenduak bizirik segitzen du eta otsailean buruturiko herri-kontsultan eskualdeko herritarren %70tik hurbil aurka agertu zen.
300 hektarea oihan jaten dituen fabrika beste 170 hektareaz handitzeko xedea du Teslak, eta testuinguru horretan burutu dute sabotajea. Sabotajeaz gain, gunearen okupazioa abiatu zuten otsailaren 29an hainbat ekintzaile ekologistek.
"Planetako ekoterrorista tontoenak dira, ingurumenarentzako helburu onik ez dutenen txotxongiloak dira. (…) Erregai fosila darabilten autoen ekoizpena gelditu beharrean, auto elektrikoena geldiaraztea tontakeria galanta da", Teslako buru Elon Musken arabera. Ordea, Vulkan Gruppen ikuspegitik ingurumenaren eta bizidunon alde doan ekintza bat da Alemaniako fabrikan bideraturikoa: "Teslak lurra irensten du, baita baliabide naturalak, humanoak eta eskulana ere; hori, astero aisialdirako 6.000 auto, 6.000 hiltzeko makina ekoizteko. (…) Lurpeko ur geruzak kutsatzen ditu eta geroz eta arraroa zaigun ur edangarria kontsumitzen du kantitate alimalean". Guzti hori Berlinek ezinbesteko duen inguruko oihanaren erdian eraikita. Hots, ingurumenaren eta biziaren alde doan sabotajea izan dela argitu nahi izan dute ekintzaileek gutun bidez.
Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]
Komunitateari buruzko artikulu segida honekin hasi nintzenean, Antoine eta Antoine zeuden etxean, gazta-ganbara hutsik zegoen, hiltegirako bueltak asterokoak ziren eta hiru egunetik behin egiten genuen gazta. Hau idazten hasi naizenerako, Picardieko lagunak jaioterrira joan... [+]
Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.
Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.
Zedarriak enpresari taldeak armagintza sustatzera deitzeak eta Jaurlaritzak horrekin bat egiteak "haserrea" sortu diela diote sinatzaileek. Mundu mailako egoera "inoiz baino larriagoa" dela uste dute, eta "Euskal Herriaren etorkizuna oztopa dezakeen... [+]
Munduan gutien aipaturiko krisi humanitarioa da Angola hego-mendebaldean 2019az geroztik irauten duena. Klima aldaketak indarturiko lehorte luze baten ondorioz milioika pertsona janari eskasean edo desegokitasunean bizi dira eta ura bilatzeko ahalegin handiak egin beharrean... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Kriztian Borda hautetsi ohia eta Lurzaindia elkarteko kideak sare sozialetan zabaldu duen bideo baten harira piztu da ika-mika. Arbonan laborantza lurrak "arriskuan" daudela salatu du Bordak, eta jakinarazi du Arbonako Herriko Etxeak bere kirol zelaia Baionako promotore... [+]
Triskantzaren balantze humano eta ekonomiko ilunaren esperoan, galdera berehala bururatzen zaigu urrutiko begirale baino asko gehiago ezin izan garenoi: zer gertatuko da orain gerra zibil horretan? Nolako eragina izango du lurrikararen suntsiketak? “Nargis efektu”... [+]
Frantziako legebiltzarrean Errepublikanoek eta Batasun Nazionalekoek egindako zuzenketen harira dator erabakia. Zuzenketak onartu dituzte, eta, beraz, Euskal Hirigune Elkargoak emisio gutxiko eremua ezartzeko gastu ekonomikorik ez egitea erabaki du.