Sabotaje algoritmikoaren alde


2025eko otsailaren 18an - 07:00

«I will overturn, overturn, overturn, it[…]»
Ezekiel 21:27 – King James Version

«Algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik»
Xabier Landabidea

Deseroso nago, deseroso gure jendarteak teknologiarekiko hartu duen jarrera kasik erlijiosoarekin, eta deseroso, horri aurre egiteko ikusten dudan ezintasun politiko eta sozialarekin. Ikara sor dezaketen joerak ikusten ditugu, jenderik gabeko sare sozialak adibidez, eta tragedia baino kakaztearen ondoriozko fartsa iruditzen zait. Beste adimen artifizial baten bila euskal eskalan lan egin beharko dugu, eta ni hor aurkituko nauzue, baina ez zait aski. Borroken eta borrokarako tresnen aliantza berriak egin beharko ditugu, teknomonoteismoa ezarri nahi duten idiotak garaitzeko. Sua behar dut (RF Kuang-en modura), kolektiboki erabakitzen dugunean, kalte egiten diguten ustez atzeraezinak diren teknologia horiek itzaltzeko, ez… errautsetaraino erretzeko! Eta bide teknopolitiko berriak abiatzeko, bizitzaren alde egingo dugu, tresna berriekin.

Egunerokoak eta praktikak pentsamendurako uzten dizkidaten tarte txikietan, zerbait aurkitu dut, Ludd eta Internazional Situazionistaren arteko zerbait, katastrofista izan gabe, apokaliptikoa izan nahi duen proposamen politiko eta estetiko bat, Sabotaje Algoritmikoa, eta hau azaltzen duen Manifestua.

Manifestuak sistematikoki egituratutako hamar proposamenen segida osatzen du, 0tik 9ra zenbatua, bakoitzak marraztuz Sabotaje Algoritmikoa kontzeptu kritikoa osatzen duten oinarrizko printzipioak, ikuspegi estrategikoak eta adierazpen estetikoak, kultura digitalaren eta informazioaren teknologiaren marko zabaldu eta korapilatsuetan barrena.

Horrela, The Algorithmic Sabotage Research Group (ASRG) talde konspirazional, estetiko-politiko, eta praktikan oinarrituak proposatuta, manifestua euskaratu dut bizitzak utzi didan tarte txiki batean, algoritmo guztien gainetik, algoritmo guztien azpitik pentsatu eta antolatu gaitezen.

ASRG taldeak ideia gehiago ere baditu, lantzen ari naiz, eta ekarriko ditut hona, orain lehen proposamena, Manifestua irakurri, hobetu, solastu eta ekinen dugu:
Sabotaje Algoritmikoari buruzko manifestua

Atenas, 2024ko maiatza

0: Sabotaje Algoritmikoa tekno-desobedientzia figura bat da teknologiaren kritikan ez dagoen militantziarentzat.

1: Teknologiarekiko ezinikusi atabikoaren ordez, Sabotaje Algoritmikoa, erabiltzen duen komunitatearen indarretik sortzen den kontrabotere modu bat bezala irakur daiteke.

2: Sabotaje Algoritmikoak miserian loratzen den marko ideologiko kapitalista zeharkatzen du, orainean subertsio lana eginez, menperatze algoritmikoaren forma garaikideak deseginez, utzikeria eta automatikotasun orokortuaren aurrean ekintza etikorako espazioak eskatuz.

3: Sabotaje Algoritmikoa sailkapen sozial, juridiko edo algoritmikoko edozein sistemaren aurretiko ekintzara bideratutako elkartasun-konpromisoa da.

4: Sabotaje Algoritmikoa autonomia sozialaren aldeko mugimendu zabalago baten berrikuntza estrukturalaren parte da, zeinak teknologia hegemonikoaren harraparitzei aurre egiten dien ekintza zuzen basatiaren bidez, kontzienteki justizia sozialaren eta berdinzaletasunaren idealekin lerrokatuta.

5: Sabotaje Algoritmikoak errotik eraldatzen ditu gure egitura teknopolitikoak, inperio algoritmikoan estratifikatuta dauden egiturazko bidegabekerietatik, ikuspegi supremazistetatik eta botere autoritario nekropolitikotik aldenduz, haien materialtasuna eta ondorioak nabarmenduz, bai karbono isuriei dagokienez, bai kontrolaren zentralizazioari dagokionez.

6: Sabotaje Algoritmikoak botereari eta etekinen maximizazioari mesede egiten dien umiliazio algoritmikoa arbuiatzen du, elkar-laguntza eta solidaritate jardueretan zentratuz.

7: Teknopolitikaren lehen urratsa ez da teknologikoa, politikoa baizik. Ikuspegi feminista erradikal, antifaxista eta dekolonialak erronka politikoa dira Sabotaje Algoritmikoarentzat, interdependentzia eta zaintza kolektiboko gaiak inperio algoritmikoaren optimizazio erredukzionisten aurrean kokatzen dituztelako.

8: Sabotaje Algoritmikoak bortizkeria algoritmikoaren eta teknosoluzionismo faxistaren aurka borrokatzen du, pentsamolde ezberdin bat, kontrainteligentzia kolektibo bat adieraz dezaketen erresistentzia artistiko eta aktibistetan arreta jarriz.

9: Sabotaje Algoritmikoa teknologia kaltegarriaren murrizketa komunitarioaren beharraren defentsa emantzipatzailea da, algoritmoaren gainetik eta azpitik segregazio abstraktuaren aurka borrokatuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia
Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


Teknologia
Burokraziaz

Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.

Munduko... [+]


2025-03-26 | ARGIA
Komunikazio modu onak aztergai izango dituzte Donostian

Nortasuna Sarean jardunaldien 10. edizioa egingo dute asteazken honetan Donostiako San Telmon, KomunikaziONA bideguruatzean izenburupean. Egungo komunikazio joerak aztertu eta "alternatiba osasuntsuagoak" topatzen saiatuko dira. Hainbat hizlari gonbidatu dituzte, euren... [+]


Teknologia
%2ko zapalkuntza

Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.

Berrikuntzaz ari... [+]


2025-03-20 | Sustatu
‘Eta erasotzailea ni banaiz?’ ziberjazarpena ikuspegi berri batetik

Puntueusek eta Cyberzaintzak elkarlanean ikusentzunezko baliabide pedagogiko bat sortu dute gazteentzat eta haiekin lan egiten duten profesionalentzat: irakasle, guraso eta hezitzaileentzat. Ikusentzunezko honen bidez, ziberjazarpena ezohiko ikuspegi batetik... [+]


Teknologia
Techbro go home

Aspaldi pertsona oso zatar bat ezagutu nuen, urrun izatea komeni den pertsona horietako bat. Bere genero bereko pertsonengana zuzentzeko, gizonezkoengana, “bro” hitza erabili ohi zuen. Edozein zapaltzeko prest zegoen, bere helburuak lortzeko. Garai hartatik hitz... [+]


Teknologia
Komentokrazia

Sare sozialetan badira zenbait pertsona eragin gaitasun handikoak. Jarraitzaile ugari dute, eta euren iritziak egiatzat hartzen dira. Askok, ordea, egia barik, interes propioa edo klase baten interesak iraunkortzea bilatzen dute. Ameriketan komentokrata deitzen zaie. Alegia,... [+]


2025-03-05 | June Fernández
Meloi saltzailea
toXic

Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]


Teknologia
Hildakoen txatbotak

Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]


Animaziozko Film Onenaren Oscarra software librearekin sortutako ‘Straume’ pelikulak irabazi du

Gints Zilbalodis zuzendari letoniarraren Straume filmak irabazi du 2025eko Animaziozko Film Onenaren Oscar Saria. Pixar eta Dreamworks estudio handiei aurrea hartu dien filma 3D irudigintzarako software libreko Blender tresna erabiliz sortu dute.


2025-03-05 | Sustatu
Euskaltelek ere men egiten dio LaLigari, bere bezeroei euskal zerbitzuetara bidea moztuz

Sustatun agertutako salaketa, LaLiga futbol erakunde espainiarraren eta Movistar/Telefonicaren arteko tratuek euskarazko zerbitzuak kaltetzen dituztela Interneten (kasu hartan Egunean Behin jokoan irudiak desagertzea zen kontua), hedatu egin da. Tokikom-eko euskarazko tokiko... [+]


2025-02-26 | Mikel Zurbano
DeepSeeken astindua

Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]


Adimen artifizala zineman: legezkoa bai, baina bidezkoa?

Geroz eta ekoizpen gehiagok baliatzen dituzte teknologia berriak, izan plano orokor eta jendetsuak figurante bidez egitea aurrezteko, izan efektu bereziak are azkarrago egiteko. Azken urtean, dena den, Euskal Herriko zine-aretoak gehien bete dituztenetako bi pelikulek adimen... [+]


Eguneraketa berriak daude