Nord Stream gas-hodiak: sabotajea da hipotesia nagusia eta Alemaniak uste du betiko hondatu direla

  • Asteartean jakinarazi zen Nord Stream gasoduktuan gas isuria antzeman zela. Sabotajea da hipotesi nagusia, ekintzaren egiletza argi ez badago ere; Errusia jo dute erruduntzat Polonia eta Ukrainak, eta AEBek buruturiko sabotajea izan daitekeela iradoki du hainbatek, Radek Sikorski europarlamentari poloniarraren hitzetan eta Biden Nord Stream suntsitzeaz mintzo den otsaileko agerraldi baten bideoan oinarrituz.


2022ko irailaren 28an - 09:45
Azken eguneraketa: 11:43

Ur azpitik azaleratutako burbuilek eraginda, kilometro bateko orbana antzeman daiteke Itsaso Baltikoan, Suedia eta Danimarkako uretan. Hala erakusten dute Danimarkako armadak egindako argazkiek. Asteartean, irudia zabaltzearekin batera, haren arrazoiaren berri ere eman zen ezagutzera: Errusiak Alemaniaraino gasa garraiatzeko darabilen Nord Stream gasoduktuan isuria antzeman zuten. Zehazki, hiru isuri aurkitu dituzte: bat Nord Stream 2 gas hodian, eta bi Nord Stream 1 gas hodian. Biak zeuden erabileraz kanpo isuria jazo den unean, Nord Stream 2 inoiz ez baita jarri martxan eta Nord Stream 1 zerbitzuz kanpo baitzegoen, orain aste batzuk Errusiak olio isuri bat aurkitu zuela jakinarazi eta hodiaren martxa eten zuenetik. Alabaina, funtzionamenduan ez egonagatik ere, bi hodiak zeuden gasez beteta.

Isuria antzeman ostean, zerk eragin duen aztertzeari ekin diote. Sismografoek publiko egindako informazioa izan da sabotajearen hipotesia mahai gaineratu duena. Sismologoek astelehenean ur azpian jazotako bi eztanda identifikatu zituzten, bata igandetik astelehenerako goizaldean, eta bigarrena astelehen arratsaldean. SNSN Suediako Sare Sismikoko Björn Lund zuzendariak egindako adierazpenen arabera, inolako zalantzarik gabe eztandak dira identifikatutakoak. Alemaniako Ikerketa Geologikoen Zentroko (GFZ) bozeramaile Josef Senz-ek El País egunkariari egindako adierazpenen arabera ere, ez dute antzeman hausturak arrazoitu ahalko lituzkeen lurrikararik. Aipatu egunkariak jaso duenez, adituen arabera soilik estatu batek izan dezake gaitasuna Nord Stream gasoduktuak dauden sakontasunean haustura eragiteko.

Alemaniako gobernuaren iturrik aipatuz Der Tagesspiegel egunkariak argitaratu duenez, hondatutakoa ezingo da epe laburrean konpondu eta, beraz, seguruenik ura sartuko da hodietara eta horrek paretak hondatuko ditu.

Sabotajea bai, baina nork burutua?

Informazio hori ezagututa, beraz, sabotajearen hipotesia da indar gehien hartu duena. Sabotajea nork burutu duen, ordea, ez da argitu oraindik. Poloniako lehen ministro Mateusz Morawiecki-k, adibidez, Errusiari begiratu dio. Eta berdin egin du Ukrainak, Europa kaltetzeko asmoz "eraso terrorista" gauzatu izana leporatuz Errusiari. Ukrainako presidente Volodimir Zelenskiren aholkulari den Mykhaylo Podolyak hala mintzatu da Twitter-en: "NS-1-eko [Nord Stream 1] gas isuria Errusiak planeatutako eraso terrorista da, EBren aurkako erasoa. Errusiak Europako egoera ekonomikoa desegonkortu nahi du, negua aurretik izua eragiteko".

Errusia "oso arduratuta agertu zen" asteartean, nahiz eta Kremlingo bozeramaile Dimitri Peskov bertsio bat bera ere ezin daitekeela baztertu esatera mugatu den.

Beste norabide batean seinalatzen duenik ere bada, ordea. Asteartean sare sozialetan bolo-bolo zabaldu zen AEBetako presidente Joe Biden-ek otsailean egindako agerraldi bateko irudiak. Bertan, Bidenek Nord Stream 2-a suntsitzeko asmoak agertu zituen kazetarien aurrean:

 

 

Ildo berean, AEBak jo ditu erasoaren egiletzat Radek Sikorski europarlamentari poloniarrak. Europako Parlamentuan AEBen ordezkari denak eskerrak eman dizkie Nord Stream erasotu izanagatik, eta erasoaren erreibindikazio gisa irakurri daiteke.

 

Sabotajearen egiletza argitzeke oraindik, Europako Batzordea gogor erantzuteko prest agertu da. "Europako energia-azpiegitura aktiboa nahita etetea onartezina da, eta ahalik eta erantzun gogorrena eragingo du", adierazi du Ursula von der Leyen-ek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ukrainako gerra
2025-03-27 | El Salto
Itsaso Beltzean su-eten aurreakordioa adostu dute Ukrainak eta Errusiak, AEBak tarteko

Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.


Europaren berrarmatzearen aurkako manifestua sinatu dute Espainiako Estatuko dozenaka erakunde eta pertsona ezagunek

“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]


Deseraiki dezagun gerra propaganda: ez da segurtasuna, armak dira

Defentsarako gastua handitzeko Europako herrialdeen apustuaren atzean, asko dago propagandatik, eta askoz gehiago interes ekonomikotik. Kontrakoa sinetsarazi diguten arren, XVIII. mendean Ingalaterran Industria Iraultza jaio zenean, armak eta gerra izan zituen oinarri, eta ez... [+]


“Su eten partzial” bat adostu dute Trumpek eta Putinek Ukrainako azpiegitura energetikoarentzat

Telefono bidez eginiko bileran, bi agintariek adostu dute Moskuk ez diola erasorik egingo Ukrainako azpiegitura energetikoari hurrengo 30 egunetan. Ukrainak eta Errusiak 175na preso askatu beharko dituztela iragarri dute, baina ez noiz.


2025-03-18 | ARGIA
Europako hainbat intelektualek bakearen eta armagabetzearen aldeko manifestua idatzi dute

Europa mailako ekimen kolektibo batek bakearen, irtenbide diplomatikoen eta armagabetzearen aldeko manifestua idatzi eta sinadura bilketa hasi du. Manifestuak dioenez, intelektualak, herritarrak bezala, “anestesiatuta daude”. Europako agintarien jokamoldea, NATOren... [+]


Putinek anbiguetate handiz eta presarik gabe erantzun dio AEBetako menia proposamenari

Vladimir Putinek interesa agertu du AEBek eta Ukrainak adostu duten 30 eguneko menia epeaz, baina zalantzak ere plazaratu ditu. Funtsean, ez du presarik erakutsi akordioa sinatzeko eta denbora gehiago eskatu du zalantzok argitu ahal izateko.


Europaren berrarmatzeari begira, euskal enpresek “muskulua” dutela esan du Jaurlaritzak

Mikel Jauregi Industria sailburuaren ustez, euskal enpresek “lan ona” egin dezakete Europaren “segurtasun estrategia babesten”. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Maria Ubarretxenak, berriz, berrarmatze asmoek “aukera berriak” ekar ditzaketela... [+]


Ukrainak AEBen 30 eguneko su-eten proposamena onartu du

Saudi Arabian elkartu dira AEBetako eta Ukrainako ordezkariak, eta zortzi ordu iraun duten negoziazioek fruitua eman dute. Etxe Zuriak Ukrainarentzako laguntza militarra berrabiaraztea erabaki du. 


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Ukrainarentzako laguntza militarra geldiarazi du Trumpek, Zelenskik bakea “xede” duela erakutsi arte

Etxe Zurian edukitako liskarraren ostean, eskainitako laguntza "konponbide batera bideratuta" dagoela ziurtatu nahi du Trumpek. Zelenskiren arabera, Kievek bizirauteko aukera gutxi izango lituzke AEBen laguntza militarrik gabe.


Frantziak eta Erresuma Batuak Ukrainarako su-eten plan bat aurkeztuko diete AEBei, Trump Zelenskiri oldartu ostean Etxe Zurian

Hala iragarri du Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroak Londresen eginiko goi bileran. Etxe Zurian Trumpek Zelenskiren aurka egin ostean, izandako eztabaidaren aurrean, Europako buruzagiek babesa adierazi diote Ukrainako presidenteari.


Lur arraroak nahi ditu orain Trumpek, baina ba al dago halakorik Ukrainan?

AEBek Ukrainako gerraren aurrean egindako jarrera aldaketaren barruan, “lur arraroak” deiturikoak negoziaziorako gai nagusi bilakatu dira Volodymyr Zelenskyren eta Donald Trumpen artean. Lehenak nahi du AEBek bere segurtasuna bermatu dezatela Errusiaren aurrean,... [+]


2025-02-27 | Gedar
Presoak gerrara bidaltzen jarraitzen du Ukrainako Gobernuak

Jarritako kondenak barkatzearen truke, armadara batu da preso andana. Azken urtean, errekrutatze-legeak gogortu ditu gobernuak.


Trumpek Zelenskiri “diktadore” deitu ostean, guda amaiera aztergai Europar Batasunean ere

Azken egunetako giroa baretzeko asmoz eta Ukrainako Gerraren bukaeraz hitz egiteko elkartuko dira Trumpekin, ondoko astean, Emmanuel Macron Frantziako presidentea eta Keir Starmer Erresuma Batuko Lehen ministroa. Auzi bera aipagai, ostegun honetan elkartzekoak dira ere... [+]


2025-02-19 | CTXT | Rafael Poch
Kontrainformazioak haizea alde du

Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]


Eguneraketa berriak daude