Ruymán Rodríguez kanariarraren aurkako epaiketa abiatu zen martxoaren 24an. Funtsean, epaiketa tortura kasu bat estaltzeko eta autogestionatutako La Esperanza proiektu komunitarioa suntsitzeko saiakera dela salatu dute Kanaria Handiko Federazio Anarkistak (FAGC) eta Kanaria Handiko Maizterren Sindikatuak (SIGC). Bi talde horiena bezalako borroka moldeari jarraitzen dioten taldeen aurkako jazarpena areagotu egin da azkenaldian.
Martxoaren 24an abiatu zen Ruymán Rodriguez kanariarraren aurkako epaiketa, hiru guardia zibilen partetik akusatua izan ondotik, autoritatearen aurkako atentatua leporatuta. Rodríguez inputatzeko arrazoia 2015eko gertakaria da: urte hartako apirilaren 29an Guardia Zibilak atxilo hartu zuen lanera bidean zioala, eta Kanaria Handiko Guía herriko kuartelera eraman zuten; bertan, agenteetako bati ustez ostikoa eman izanagatik abiatu dute bere kontrako prozesu judiziala. Fiskalak 18 hilabeteko espetxe zigorra eta 700 euroko isuna eskatzen du Rodríguezentzat.
Gertakari haren ondotik, Rodríguezek salatu zuen atxiloketa ilegala izan zela eta atxiloturik egon bitartean torturak jasan zituela hiru guardia zibilen partetik, salaketa auzitegietaraino eramanez. Hala, torturatu zuten hiru guardia zibilen aurka jarritako salaketa eta agenteetako batek Rodríguezen aurka jarritakoa gurutzatu egin ziren, biak tramitera onartuak izan baitziren. Epaiketan, beraz, alde biak izan dira akusatu eta akusatzaile aldi berean. Rodríguezen defentsak zazpi urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu du guardia zibilentzat.
Testuinguru horretan abiatu zen auzibidea iragan asteazkenean, nahiz eta hasi orduko atzeratu duten. Izan ere, epaiketan guardia zibilen defentsak argudiatu zuen kasua probintzia auzitegi batean ebatzi beharko litzatekeela eta ez zigor-arloko epaitegian, agenteak forudunak direla defendatuz. Hala, epaiketa gibeleratu egin zen, epaileak erabaki arte guardia zibilen defentsak egindako eskakizuna onartu ala ez.
Rodríguez Kanaria Handiko Federazio Anarkistako (FAGC) eta Kanaria Handiko Maizterren Sindikatuko (SIGC) kide da, eta gertakizunen lehen unetik izan du ingurukoen babesa. Aipatu bi kolektiboek martxo hasieran publiko egindako komunikatuan salatzen zutenez, epaiketa “muntaia poliziala eta judiziala” da, “Estatuko Segurtasun Gorpu eta Indarrek egindako beste tortura kasu bat” estaltzea asmo duena.
Epaiketak hartutako norabidea ikusirik, egunean bertan plazaratu zuen gertatutakoaren irakurketa FAGCek: “Gure iritzia: presioak kikildu egin ditu”. Epaiketa eta bi egunetara, auzibidean jazotakoak behin jalkita eta babes mezu andana jaso bitartean, beren irakurketan sakondu zuen federazioak sare sozialen bidez. Beren hitzetan, espero gabeko gertakizunen segida batek eragin du Guardia Zibilak epaiketa atzeratu nahi izatea. Adierazi dutenez, beste aldeak ez zuen espero “autoritatearen aurkako atentatu” kasu batek buelta ematerik eta atzean ezkutatzen ziren torturak eta atxiloketa ilegala bistaratzerik, espero ez zuen bezala torturetan inplikatutako agenteen identifikazio zenbakiak publiko egingo zirenik. Horrez gain, kasuaren aurrean jazotako erantzun sozialak ere zerikusi handia duela azpimarratu dute, iritzirik ez zutela espero Rodriguezen kasua irlatik kanpo bizi den jendeak ezagutzerik, “uharteko isolamendua” tarteko jaso dutenaren muntako babesik eta elkartasunik jaso zezaketenik, ezta albistea irlaz harago hedatuko zenik. “Ez zekiten zuona bilakatuko zenutenik gure kausa”, helarazi diote Rodríguezen kasua salatu eta babesa helarazi duen orori.
“Ez zuten espero gertatu den guzti horretatik ezer. Beren erreakzioa? Denbora irabaztea. Forudun deklaratu dira ez dutelako nahi auzitegi konbentzional batek epaitu ditzan. Pribilegioak erabili nahi dituzte beldurra aldez aldatu delako”, egin dute irakurketa. Guzti horren atzean ezkutatzen den estrategia seinalatu dute: “Honekin denbora irabaziko dute, tentsioa jaistea espero dute, ez dakigu zenbat denbora igaro daitekeen epaiketaren data eta instantzia berria ezagutu arte, eta bien bitartean fokua lekualdatu dezaketen gauza asko gerta daitezke. Hori da beren asmoa: guk orain jartzea txingar guztia, auzibidea berriz martxan jartzen denean erregairik izan ez dezagun. Denok Ruymánen kasuaz ahaztea, tartean arreta eta indarrak desbideratuko dituzten mila kontu gerta daitezen itxarotea. Hori da beren estrategia”.
Guzti horren aurrean, mezu argia helarazi dute lau haizetara: borrokan egiteak merezi duela. Lehen begi kolpean Rodríguezen kasua galdutzat eman arren, presio sozialak hori gertatzea galarazi duelako.
FAGCtik sortua da SIGC, etxebizitza problematikaren aurrean lanean diharduten eragileen artean nabarmentzen den sindikatua. Xabat Petrikorena Urangak beren ibilbideari buruz ARGIAn argitaratu berri duen artikuluan jasotzen denez, urte gutxian zazpi komunitate eratu ditu, okupazioaren bidez jendarteko geruza babesgabeenari alternatiba habitazionala eskaintzeko. Zazpi komunitate horien artean dago La Esperanza, eratu diren beste komunitateentzat eredu izandakoa, eta FAGC eta SIGC taldeek muntaiaren motibotzat jotzen dutena; beren arabera, proiektu hori suntsitzea bilatzen dute muntaia polizial eta judizialarekin. Rodríguez izan zen komunitatearen eraketaren bultzatzaileetako bat.
La Esperanza komunitatea Sareb-en jabetzakoak diren lau eraikinek osatzen dute, eta bertan 200 pertsona inguru bizi dira, denak ere zaurgarritasun egoera bizi dutenak: indarkeria matxista jasan duten emakumeak, lanik gabeak, migratzaileak… “Instituzion miseriak ageriko egin ditugu. Kanarietan, administrazio publiko guztien artean zenbatu ditzazketenak baino pertsona gehiagori eman diegu ostatu, eta “jendaila hori” –hala deitzen zieten guardia zibilek gure kidea torturatu bitartean– antolatu eta politizatu dugu. Horregatik, beren ezjakintasuna eta baldartasuna medio, gure kidea prozesatu dute; uste dutelako behin burua moztuta sugea hil egingo dela”.
Horren aurrean argi adierazi dute beren aburuz zein den segi beharreko bidea: auzoetan eta auzotarren ondoan lanean jarraitzea. “Anarkistok auzoetatik eta auzokideengandik urrun nahi gaituzte. Horrela, beren kriminalizazio kanpaina mediatikoak eta muntaiak egiten dituztenean, herritarrek ez dituztelako zalantzan jarriko. Ruymánen kasuak eta auzoan kokatutako gure anarkismoak min asko egiten du, mito eta klixeak hausten dituelako”.
Ruymán Rodríguezen kasuak gordetzen du antzekotasunik Espainiako Estatu mailan borroka molde konkretu bati jarraitzen dioten taldeen aurka burutzen ari diren jazarpenarekin. Azken urteetan eratzen, indartzen eta hedatzen joan dira elkar laguntza eta autodefentsa oinarri hartuta antolatzen ari diren taldeak, dela etxebizitzaren problematikari erantzuteko zein langile-klaseak bizi dituen bestelako egiturazko arazoen aurrean aterabideak bilatzeko (lan arlora, elikadurara… bideratuak). Eta horien aurkako jazarpenaren hainbat adibide bildu ditugu azkenaldian.
Martxoaren 11n Kataluniako Sindicat de Llogatereseko kide Jaime Palomera Zaidelek sare sozialetan jakitera eman zuenez, ondoko abisua jaso zuten: funts putreen eta higiezinen-agentzien patronalen artean ari direla etxebizitza sindikatuak terroristatzat jo nahirik, ideia horrekin presioa eginez hedabideei. COVID-19ak indartutako krisiaren ondorioz puztutako etxe kaleratze andana gelditzeko lanetan ari dira hainbat etxebizitza sindikatu estatuko hainbat txokotan, eta bistan denez traba dira.
Nos acaban de avisar de que los fondos buitre y las patronales inmobiliarias están moviendo una consigna entre ellos: "hay que tratar a los sindicatos inquilinos como a terroristas. No hay diálogo posible". Y presión asfixiante a los medios.
Saben que podemos cambiar las cosas.
— Jaime Palomera Zaidel (@JaimePalomera) March 11, 2021
Bestetik, Bilboko Langile Autodefentsa Sarearen aurkako polizia operazioa dugu. Otsailean Espainiako Poliziak sareko hainbat kide atxilotu zituen komisaldegira deklaratzera eramateko, Limpiezas Arana garbiketa enpresarekin abiatutako gatazka medio. Enpresako langile izan zen Mireyak jasandako abusuak salatzeko eta enpresari zorrak ordain ziezazkion exijitzeko abiatutako prozesuaren harira sei pertsona atxilotu zituen Poliziak, eta apirilaren 15ean daude deituta epaitegietan deklaratzera.
FAGCek iradoki bezala, badirudi taldeok darabiltzen antolamendu moduaz mesfidati dela boterea. Eragiteko indarra baduten seinale.
Sare sozialetan argitaratutako argazkiaren bidez ezagutarazi du erasoa Ordiziko alkate Adur Ezenarrok. Bere sexu izaerarekiko "harrotasuna eta ohorea" berretsi du, eta azken aldiko "oldarraldia" salatu du.
Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.
Israelgo IMI Systems enpresarekin Espainiako Barne Ministerioak egindako bala erosketa bertan behera uztea agindu du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko lehendakariak. PSOEren eta Sumar-en arteko gobernu koalizioan zegoen apurketa arriskua baretu du erabakiak.
2023ko urritik armamentua erosteko 40 kontratu sinatu ditu Espainiako Estatuak Israelekin eta hango enpresekin, horien erdia azken urte erdian. Horietako kontratu batekin ika-mika piztu da Espainiako Gobernua osatzen duten PSOE eta Sumarren artean, bereziki azken horren barnean,... [+]
Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.
2002az geroztik Espainiako Estatuko hainbat kolektibotan infiltratutako hamabi poliziaren berri eman dute La Directa eta El Salto agerkariek. Nieves López izen faltsua baliatzen zuen Espainiako poliziaren kasua da publiko egin duten azkena. El Salto-k argitaratu duenez,... [+]
Espainiako Gobernuak urte amaierarako Defentsara bideratuko duen gastua Barne Produktu Gordinaren %2 izango da: 33.123 milioi euro. Sánchezek adierazi du erabaki horrek "Espainiaren segurtasuna bermatzea" eta armadaren baliabideak "modernizatzea" dutela xede.
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]
Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]
Eragile nahiz alderdi politiko ugarik plazaratu dituzte euren aldarriak aurtengo Aberri Egunean. Azken urteetan egin bezala, Bilboko eta Iruñeko kaleak hartu dituzte EAJk eta EH Bilduk, hurrenez hurren. Bagira-k, Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzaleak, abertzaleen... [+]
Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.
Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]