800.000 pertsona hil zituzten Ruanda 1994an, Hutuek Tutsisen aurka eginiko gerra etnikoan. Genozidiotzat jotzen den gertakarian, Frantziako Estatuak zerikusi zuzena izan zuela azpimarratzen du AEBtako Cunningham Levy Muse abokatuek, AlJazeerak jaso duenez: Frantziako Gobernuak baimenduta, hainbat militar frantsesek Ruandako genozidioaren erantzuleei armak ematen zizkietela ondorioztatu dute, besteak beste.
Ikerketak zehazten duenez, genozidioa gauzatu zuten buruak epaituak izan ez zitezen ahalbideratu zuten Frantziako hainbat agintarik. Gainera, Ruandako enbaxadan lan egiten zuten funtzionario frantsesek genozidioaren arduradunei babesa ematen zietela ere ebatzi dute. Egileek diote sarraskiaren ostean eratu zen gobernu berria Frantziaren laguntzarekin sortu zela eta badirela hori frogatzen duten agiriak.
“Gardentasun faltagatik” eta “egia ez esateagatik”, txostenaren egileek gogor kritikatzen dute Frantziako Gobernuak Ruandan gertatutakoaz 1998an egin zuen ikerketa bat: Frantziaren eta genozidioaren buruen artean harremanik ez zela zioen, baina ikerketa berri honek lotura uste baino estuagoak zela zehazten du: “Frogak argiak dira eta hori frogatzen duen testigantzak ere bildu ditugu”, diote abokatuek.
Kontsultatu txostena osorik PDFan.
Orain gutxi Txantreako Irakurle Eskolan Gael Faye idazlearen Ene herri txikia eleberria irakurri genuen, Irati Bereauk euskarara itzulitako bertsioan. Liburuak Gabrielen –Burundin jaiotako haur bat– historia kontatzen du. Aita frantsesa du eta ama Ruandatik ihes... [+]
Genozidioa zoritxarrez modan dagoen hitza da. Rafael Lemkinek 1946an egin zuen definizioaren arabera, “talde nazional, etniko, arrazazko edo erlijioso bat erabat edo partzialki suntsitzeko asmoz egindako ekintzak” dira genozidioa. Ekintza horiek “taldeko kideak... [+]
Emmanuel Macron Frantziako lehendakaria Ruandan izan zen iragan maiatzaren 27an eta 1994ko genozidioan bere herrialdeak izandako erantzukizuna onartu zuen. Hutu etniako muturreko gobernuak tutsi etniako 800.000 pertsonen hilketa antolatu zuen. Frantziako agintari nagusienen... [+]
Duela 25 urte, 1994ko apiriletik uztailera iragan zen Ruandako Tutsien genozidioa: hiru hilabetez, milioi bat presuna, Tutsi edo Hutu moderatu, erail zituzten Hutu erradikalek. Geroztik, bizirik atera zirenek etengabe lan egin dute egia osoa bilatzeko, garai hartako goi-mailako... [+]
HFCen ordez beste substantzia kutsatzaile batzuk zabalduko ote diren kezka agertu du Greenpeacek, eta alternatiba naturalak sustatzeko eskatu du.
20 urte bete dira 1994ko apiriletik uztailera bitarte 800.000 pertsona hil zituztenetik Ruandan, tutsi etniakoak gehiengoa. Ruandako presidente Paul Kagamek genozidioaren antolaketan Frantziak izandako parte hartzearen akusazioek bi herrialdeen arteko krisi diplomatiko berria... [+]