"Ukrainako gerraren ondorioz, Russia Today eta Sputnikekin lotutako YouTubeko kanalak blokeatzen ari gara Europa osoan, neurria berehala sartuko da indarrean", argitaratu du asteartean AEBetako multinazionalak bere Twitter kontuan. "Gure taldeek eguneko 24 orduetan egoera zaintzen jarraitzen dute, neurri azkarrak hartzeko", gaineratu dute. Otsailaren 27an, YouTubek errusierazko Sputnik kanala blokeatu zuen Ukrainan. Eta orain debekua Europa osora zabaltzea erabaki du Googlek.
Azken egunetan Errusiako hedabide nagusien aurkako debekuak bata betearen atzetik etorri dira. Asteartean Google-k Russia Today-ren eta Sputnik-en Youtubeko kanalak zentsuratu ditu Europan. Aurretik, TikTok sare sozialean ere bi hedabide horien kontuak blokeatu zituzten EBko lurralde osoan. Russia Today-ren frantses, ingeles eta espainierazko bertsioak jada ez dira ikusgai Europar Batasuneko herrialdeetan. Hala ere, EBkoak ez diren herrialdeetatik konektatzen diren erabiltzaileek RTko edukiak ikusten jarrai dezakete.
Blokeoaren ondorioz, Sputnikek Telegrameko bere kanaletan harpidetzeko deia egin die irakurleei –hainbat hizkuntzetan dituzte kanalak sortuta–, han albisteak argitaratzen jarraitzen dute beste plataformetan ezarritako zentsuraren gainetik.
Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek Russia Today eta Sputniken emisioei betoa jartzea proposatu zuen ostiralean, "desinformazio toxikoa eta kaltegarria" argudiatuz. "Desinformaziorako eta garun garbiketarako tresna dira", esan zuen Josep Borrellek prentsaurreko berean. Oleksandr Tkachenko Ukrainako kultura ministroak ere hala egiteko eskatu zion Google-ri gerra piztu ostean.
Googlek Ukrainako krisiaren aurrean hartu dituen beste neurri batzuk honako hauek dira: Errusiako Gobernuak finantzatutako hedabideen plataformetan monetizazio aukera etetea; bere politikak urratzen dituzten bideoak kentzea; eta bi milioi dolar ematea iragarkietan, laguntza humanitarioaren inguruko informazio ematen ari diren erakunde eta taldeentzat.
Twitterren ere "seinalatuak"
AEBetako Twitter multinazionala ere mugimenduak egiten ari da gerra piztu denetik, enpresaren iritziaren arabera ustez Errusiako Gobernuaren aldeko infomazioa zabaltzen dutenen aurka. Adibidez, Marco Teruggi kazetariak astelehenean salatu du Twitterrek bere kontu pertsonalaren informazioa atalean, berari jakinarazi gabe, ondorengo lerroa gehitu diola: "Errusiako Gobernuarekin afiliatutako hedabidea". Beste kazetari batzuek ere Twitterren jarrera bera salatu dute.
Insólito: @Twitter acaba de colocar "medio afiliado al gobierno de Rusia" en mi perfil. Es mi cuenta personal y trabajo para diferentes medios. Pido que sea retirada esa mentira. @TwitterLatAm. pic.twitter.com/HF0RPZbgv5
— Marco Teruggi (@Marco_Teruggi) February 28, 2022
"AEBen eta NATOren kolonia gisa jokatzen du Europak"
"Prentsa-askatasuna bahitzea ez da gaur egun munduan gertatzen ari dena konpontzeko bidea. Demokrazien erantzuna ezin da zentsura izan". Lidia Fagale Buenos Airesko Prentsa Langileen Batasuneko (UTPBA) idazkari nagusi eta Kazetarien Erakundeen Nazioarteko Lankidetza Plataformako kidearen hitzak dira, Europan RT eta Sputnik blokeatu izanaz. Kazetarien elkarte hori Pekinen sortu zuten 2019an.
Larreundiko Auzo Elkartea mural bat margotzen hasi zenean "gelditzeko agindua" jaso zuen. Izan ere, udalbatzan onartuta dago Palestina eta Israelen arteko auzian hirian ez dutela posizionamendurik onartuko eta "bakea" irudikatuko dela soilik.
Nafar regionalistek “txiringito independentistei mesede egiten dien” emanaldi gisa kalifikatu dute iganderako Atarrabian aurreikusitako ikuskizuna. Ez da lehen aldia, aurretik ere egin izan dute Iruñean, Lizarran eta Burlatan.
2021ean sortu zen Lizarran Raimundo el Canastero taldea, eta iaz ikusi zuen argia haien lehenengo diskoak –N.T.E.R.–. Kaxoia, gitarra, ordenagailua eta hiru lagun langabezian: Julen Arbizu (Lizarra, 1995), Imanol Viñarás (Lizarra, 1995) eta Mikel Beltza... [+]
UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]
Udaltzaingoak ostegunean deklaratzera deitu du Raimundo el Canastero taldeko abeslaria, Lizarrako jaietan txosnak debekatzearen aurka sareratu duten abestiagatik. Ondoren, aske utzi dute, baina ikerketak aurrera jarraituko du. Sarean zentsuraren aurkako eta elkartasun mezuak... [+]
Urriaren 7tik azaroaren 4ra bitartean, milaka profil eta eduki ezaba zitzatela eskatu zieten sionistek hainbat plataformari. Eskaeren %60 izan ziren Meta taldeari, eta horien %94 bete zituen enpresak.
Hamasen tresna izatea leporatuta ezarri du debekua estatu sionistak. Al Jazeerak akusazioak ukatu ditu eta ahots kritikoak isilarazi nahia salatu du. Nazioarteko hainbat elkartek kritikatu dute “prentsa askatasunaren aurkako erasoa”. Debekua 45 egunekoa da momentuz,... [+]
Zizur Zendeako Udala (Nafarroa) UPNren hautagaitza batek gobernatzen du. 1936an Iruñean fusilatutako trenbidegileak ordezkatzen dituen Konpartsa Txikiko erraldoi baten presentziari betoa jarri dio.
Talde erlijioso batek eskatuta kenduko dute LKN artistaren obra Iruñeko Morea saltokitik: "Ez dut inoiz iraintzeko asmorik izan; nire begirada artistikoa eskaini nahi nuen".
Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.
Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak prentsara gutuna bidali du. Bertan, Espainiako hainbat hedabidetan atera den gutuna kritikatu du. Izan ere, zalaparta ari dira sortzen hainbat biktima elkarte, Zinemaldian estreinatuko den No me llame Ternera (Jordi Evole eta Marius... [+]
Zentsura kulturalaren Iruñeko adibidearen berri eman dugu ostegunean (Herriko Tabernari ezarritako debekua) eta horrekin lotuta, hain zuzen, asteazkeneko albiste bat dakargu orain: Espainiako zenbait erakunde profesional kulturalen baitatatik adierazpen edo manifestu... [+]
Bertan behera utzi behar izan du San Ferminetarako antolatutako egitarau kultural guztia. Gauzazen duen ekimen bakoitzeko 6.000€ eta 60.000€ bitarteko isun zigorrekin mehatxatu baitu Udaltzaingoak
“Hedabideek isilarazten dutenaz mintzo dira hormak”, zioen erdaraz Barakaldoko mural batek 1990eko hamarkadan, horma-irudien eta pintaketen zeregin nagusia azpimarratu nahian. Ahots anonimoak dira, horman idatzitako hitzetik mintzo direnak, espontaneoak gehienak, gai... [+]