Roxa Luxemburg konferentzia egingo dute ostiralean Bilbon

  • Rosa Luxemburg konferentzia antolatu dute IPES, Rosaren Lagunak eta Baskale elkarteek datorren, ostiralean, otsailaren 22an, Bilboko San Frantziskoko Auzo Etxean.


2019ko otsailaren 20an - 15:24
Ekitaldiaren kartela.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hedoi Etxarte idazleak Faxismoa, gaur eta hemen hitzaldia emango du, eta, Lorea Agirre eta Yolanda Jubeto ere arituko dira Roxa Luxemburgen inguruan hizketan. Hedoi Etxarte izan da gurean. Luxemburg XX. mendeko iraultzaile ezkertiarrik handienetako baten gisan oroitzen da.

Berlinen, urtero-urtero, manifestazio bat egiten dute, haren omenez, urtarrileko bigarren igandero, eta denbora gehien iraun duen martxa izan dela esaten da.

Urtarrilean 100 urte bete dira haren erailketaz eta mendeurrena ere ekarri digu gogora.

Elkarrizketa hau Bilbo Hiriak argitaratu du eta Creative Commons lizentziei esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ezkerreko pentsamendua
Alemaniako ezkerra: BSW geratzeko etorri da

Alemaniako Brandenburgo estatuaren azken hauteskundeetan Sahra Wagenknecht Aliantzak (BSW) botoen %13,5 lortu zuen. Alderdia Sahra Wagenknecht-ek sortu zuen, Die Linke alderdi ezkertiarraren kide ohiak. Die Linke botoen %10,7tik %3ra iragan da, eta estatuko legebiltzarretik... [+]


Eskuinaren berrindartzea Latinoamerikan

Ezkerraren krisiak Latinoamerikara salto egin du. Orain gutxira arte eskualdeko mapa ia guztian gobernu aurrerakoiak topatu zitezkeen. Baina gauzak aldatzen ari dira azken hilabeteetan. Hiru hauteskunde presidentzialistek inflexio puntua markatu dute: Daniel Noboak Ekuadorren... [+]


Lenin gogoan

Tariq Ali idazle pakistandarrak kontatzen du Lenin hil ondoren buro politiko sobietarrak momifikatzeko hautua egin zuela, familiaren erabateko ukoarekin. Stalinek, Leninen figura erabili nahi zuen bien artean jarraikortasun historiko eta politikoa zegoela adierazteko. Izan ere,... [+]


Atzerantz ala aurrerantz matxinatu?

Gizarte- eta protesta-mugimenduen historia aztertzen denean, ikergai oparoenak Aro Garaikidekoak izaten dira. Iturriak ugariagoak dira, gatazkak ere bai, eta gainera, ikertzaileok ikergaiaren mundu ikuskera konpartitzen dugu. Hau da, aurrerabidearen eta progresoaren galbahetik... [+]


2023-05-31 | ARGIA
Maria Mies soziologoa hil da, ekofeminismoaren aitzindaria

Maiatzaren 15ean hil da Maria Mies (1931-2023) soziologo alemana 92 urterekin, azken hamarkadotan ekofeminismoak eduki duen erreferentzia teoriko nagusietakoa.  Silvia Federici eta beste batzuekin batera, Miesek landu zuen feminismo antikapitalistaren ildo teorikoa,... [+]


Angel Prado. Demokrazia komunala
“Ez dugu irla bat izan nahi”

Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]


2023-01-25 | Aurélien Berlan
Gure beharren asetzea, geure gain

Aurélien Berlan filosofo eta baratzezainak denbora erdiz idatzi eta kurtsoak ematen ditu eta beste denbora erdia ‘bizirauteko lanetan’ ematen du, baratzean bezala etxean. 2021eko azaroan La Lenteur argitaletxe txikian plazaratu du ekologia politikoaren mundu... [+]


Brasilgo hauteskundeak: herrialde guztiz polarizatu baten erakusgarri

Urriaren 30ean egingo dute hauteskunde orokorren bigarren itzulia: Jair Bolsonaro ultraeskuindarraren eta Luiz Inácio Lula da Silva Lula ezkertiarraren artean aukeratu beharko dute. Ez da edonolako aukeraketa: egungo presidente Bolsonarok politika ultrakontserbadore eta... [+]


2022-10-03 | ARGIA
Herriz herriko aurkezpen bira egiten ari da Kimua ekimena

Euskal Herrian "paradigma iraultzaile berria" zabaldu eta garatu nahi duen Kimua ekimen herritarra zenbait herritan aurkezpen bira osatzen ari da. Hala Bedi irratian Kimuako kide batekin hitz egin dute proiektuaren inguruan gehiago jakiteko.


Eguneraketa berriak daude